Paul Scofield

David Paul Scofield 1922ko urtarrilaren 21ean jaio zen Sussexen eta 2008ko martxoaren 19an hil zen Sussexen. Zine aktore eta antzezlea zen. Hainbat sari lortu zituen, horien artean garrantzitsuenak Akademia saria eta gizonezko aktoren onenaren Oscar saria. Hainbat alditan Sir tituluari uko egin zion.

Antzerkia

Oso gaztetatik Varndean eskolan ikasi zuen. Institutoan zegoela bere lehenengo antzezpenak egin zituen, baina bere karrera 1940an hasi zen eta handik gutxira Laurence Olivierrekin konparatu zioten. 1947an Walter Nugent Moncken Pericles, Tiroko Printzipea lanean hartu zuen parte. 1949an Alejandro Magno interpretatu zuen Terence Ratiganen Abentura Istorioa lanean. 1966an Royal Shakespeare Company-ren Staircase lanean parte hartu zuen. Bere bizitzan hainbat Antzerki sari irabazi zituen, horien artean daude Tony sari bat Gizon bat betierekotasunerako lanarengatik 1962an. 1979an Amadeus lanaren muntaia originalean azaldu zen. Oso ezaguna egin zen Shakespearen lanetako hainbat interpretazio egiteagatik. 2004ean Royal Shakespeare Company-ko kideek Shakespearen historiako interpretazio onena aukeratu zuten eta Paul Scofield jaso zuen saria Liar Erregea obran egindako lanarengatik.

Zinea

1960an Oscar Saria irabazi zuen Thomas Moro antzezteagatik Gizon bat betierekotasunerako lanarengatik. 1994anOscarrerako nominazio bat jaso zuen Taldeko gizonezko aktore onena izateko Quiz show: Dilema pelikulan egindako lanarengatik.

Filmografia

    • Emakume hura (1955).... Espainiako Felipe II.a

    • Zizelkatu bere izena harrotasunarekin(1958).... Tony Fraser

    • Trena (1964).... Cor. von Waldheim

    • Gizon bat Betikotasunerako (1966).... Sir Thomas More

    • Balantza delikatua (1973).... Tobias

    • Anna Karenina (1985) (TV).... Karenin

    • Mister Corbett-en mamua (1987) (TV).... Mr. Corbett

    • Ganbara: Anna Franken ezkutatzea (1988) (TV).... Otto Frank

    • Baleak etorri zirenean (1989).... Txori zaintzailea

    • Enrike V (1989).... Frantziako Karlos VI.a

    • Hamlet (1990/I).... Mamua

    • Quiz Show: Dilema (1994).... Mark Van Doren

    • Genesis: Sorkundea eta uholdea (1994) (TV)

    • Martin Chuzzlewit (1994) (Telebistako miniseriea).... Old Martin Chuzzlewit/Anthony Chuzzlewit

    • Salem-eko Sorginak (1996)....Thomas Danforth Epailea

    • The Disabled Century (1999) (Telebistako miniseriea)