Bernardino Telesio

Bernardino Telesio (Cosenza, 1509Cosenza, 1588) filosofo eta naturalista italiar bat izan zen. Bere lan nagusiena "De rerum natura iuxta propia principia" izan zen, napolin 1565an editatua, bertan aurreikusitako ideia batzuk ondorengo filosofo batzuk garatuko dituzte.

Bernardino Telesio

Pentsamendua

Telesio Aristotelesen arteko haustura ematen da, izan ere, bearekin eta liburu sainduekin kontraesakorra dela leporatzen diotelako, baita ere ez duelako haitzakirik bere jarraitzailea izateko. Beraren ustez natura bere legez gobernatuko da eta bertan jainkozko arima bilatu beharko da .

Físika

Telesiok fisika berri bat sortzen du, lege berriekin mugimendua erregulatzen dituena. Telesioren ustez hiru printzipio daude, bi aktibo eta pasibo bat: aktiboak beroa eta hotza, eta pasiboa berriz materia, bi indar kontrajarriekin konfiguratua.

Zerua beroa da eta hotza berriz lurra, ura beraien arteko paugna errealitate osoa errepresentatzen duena, honekin ondorioztatu zuen diferentiza kualitatibo guztiak kriterio bakarrera murrizten direla: hotza eta beroaren gatazka.

Ez dago bereizketarik Aristotelesen mundu celestearen eta sub-lunarraren artean. Telesiok bere lehen liburua amaitzen du apartatu esanguratsu batekin, bertan espazio eta denboraren arteko ikuskera berri bat ematen du Aristotelesen ikuskera kritikatuz. Telesiok espazio utsa eman daitekeela defendatzen du, gorputza izan dezakeen baina gorputzik gabe existitu daitekeen zerbaiten aurrean gaude. Beraz, gorputzak bete dezakeen zerbaiten aurrean gaude. Telesiok sortutako kontzeptua Newtonek hedatuko du. Honen ustetan denbora espazioa bezala hutsa izan daiteke. Ondorengo hiru liburuak Aristotelesen ikuskera berraztertuko dute. Nabarmenena 1586 urteko bost liburuko edizioa da, arazo berri bat planteatuko duelako: sorkuntza psikologikoak ezaguerak ornitzen du.

Arima

Arima gorputzaren antzeko espezie bat da burmuinean kokatzen dena, eta bertatik gorputzeko atal guztietara iristen dena. Arimak, kanpoaldeko afekzioak jasotzen ditu eta hauek, arima eraldatu egiten dute, subjektua afekzio bilakatuz, izan ere, subjektua ez da egonkorra.

Arimaren funtzio nagusia sentipena da eta gorputzaren kontrakzio eta extensioa sortu egiten dira tenperaturaren arabera. Kanpoko eragileak arimari eragiten diote moldatuz. Garrantzitsuena arima kosziente dela kontrakzioetaz, kampoko eragilea ikumena da, zentzumen hori bezala funtzionatzen du.

Arimak gauza berdinak eta desberdinak hautemateko ahalmena du memoria duelako, eta memoria horrek kontzeptu unibertsalera iristeko aukera ematen dio, izan ere, adimena gauzak partzialki jakitetik bere osotasunean jakitean lortzen da.

Aitorpen

Ekarpen psikologiko hauengatik eta naturaren tesiengatik da ezaguna Telesio.

Kanpoko nahiz barneko aldaketek aldaketak eragiten dituzte kontzienzian, adimenaren kontzientzia, kontzientzia deituko dio Telesiok prozesu honi.

Adimenak ulermen prozesu bat behar du. Telesiok experientziaren prozesua azpimarratzen du eta prozesu hau memoari esker ematen da. Telesiok adimenaren prozesua ikuskapen bat bezala ulertzen du.

Beraz adimena konplementu imperfekto bat da, erabilera lehenetsi batekin ez delako experentzi osoa gertatu, momentu horretan adimenera jotzen da axperientzia faltagatik. Kampoko aldaketak autokontserbaziora lagundu dezakete, kanpo sentsazio horrierrek, otza eta beroaren sentsazioa produzituz gainera plazerra eta mina produzitu dezake.

Arima

Arima jainkoak sortua da, gizakiaren erabilpen esklusiboarentzako egina. Arima sentitze eta pentsatzeko ahalmena du, honen arabera gizakiak pentsamendu bikoitza, desio bikoitza, adimen bikoitza, batzuetan kontraesantsua. Horregatik pasioek leku batera eramaten gaituzte eta desirak beste nunbaitera. Sentitu pentsatu gauza materialetan eta jainkozko ariman.

Informazio profesionala

Informazio personala

Bernardino Telesio.

Lanbidea

Hil

Nazionalitatea

Jaio

Filosofo, naturalista

Italia, Cosenza

Italiarra