Henrike IV.a Ingalaterrakoa, 1367ko apirilaren 3an jaio zen Bolingbrokeko Gazteluan eta 1413ko martxoaren 20an hil zen Westminsterreko Abadian 46 urte zituela.
Bere gurasoak Jo
anes Gantekoa, Richmondeko konde eta Lancasterreko duquea eta bere emaztea, Blanca Lancasterrekoa, Lancasterreko duque ziren. Henrike, gizonezko laugarren semea izan zen, baina bere hiru anai zaharragoen heriotzaren ondorioz bera bihurtu zen oinordeko. 1380ko uztailaren 27an ezkondu zen Bohungo Mariarekin, Arundeleko gazteluan, Sussexen. Ezkontza honen ondorioz, Senar-Emazteei Northamptoneko eta Herefordeko Kondadoak lortu ziztuzten ondoren dukado bilakatu zirenak. Ezkontza honen ondorioz seme-alaba hauek eduki ziztuzten:
Henrike (1387-1422), Ingalaterrako erregea.
Tomas (1388-1421), Klarenzeko dukea.
Joanes (1389-1435), Bedfordeko dukea, Frantziako erregeordea.
Humphrey (1390-1447), Gloucesterreko dukea, Ingalaterrako erregeordea.
Blanca (1392-1409), Luis III.a printzipe palatinoarekin ezkondua.
Felipa (1394-1430),Pomeraniako Erik erregearekin ezkondua,Danamarkako errege, Norvegia eta Suedia.
1394ko uztailaren 4an, Bohungo Maria Peterborougheko gazteluan hil zen bere azken alaba izaten ari zenean. Bost urte geroago, Henrike Ingalaterrako errege izendatu zuten
1387tik 1390era, Lancasterreko Henrikek bere lehengusu zenaren, Ingalaterrako Rikardo II.aren, aurkako ejerzito bat gobernatu, agindu eta zuzendu zu en. Ondoren, lituaniarren aurka borrokatu zuen zaldun teutonikoen laguntzaz eta Lur Santuraino peregrinatu zuen, jerusalemeraino hain zuzen ere. Bere itzuleran Rikardo II.arekin aliatu zen Thomas Mowbrayekin izan zuen borroka baten ondorioz.
1398an Lancasterreko Henrike desterratu zuten Rikardo II.aren aginduz eta bere lurraldeetatik alde egin behar izan zuen, hala ere, Rikardok bere lurrak eta herentzia galduko ez zituela agindu zion Henrikeri. Hala eta guztiz ere, 1399an Ganteko Joanes, Lancesterreko duke eta Henrikeren aita, hil zenean odol loturak alde batera utzi eta herentzia eta lur guztiak kendu zizkien Lancesterrei. Hau eta ger
o, Henrikek gudaroste bat osatu, ingalaterra inbaditu eta Rikardo II.a atzeman zuen.Urte horretan bertan, Ingalaterrako Parlamentuak Lancasterreko Henrike aukeratu zuen ingalaterrako errege bezala. Eskoziar eta galesak, Frantziak lagunduak errebolta bat hasi zuten ingalaterra garaitzeko baina, eskoziarrak1402an Humbleton Hillnen garaituak izan ziren eta galesak erreboltarekin 7 urte gehiagoz jarraitu zuten, Owen G lendower buruzagi zutela, azkenean garaituak izan ziren arte.!403ko otsailaren 7an, Winchesterreko Katedralean, Henrrike IV.a Nafarroako Joanarekin, Bretañako dukesa eta Frantziako Joanes II.a erregearen bilobareik, ezkondu zen.
Henrikek Perzitarrak garaitu zituen Shrewsburyeko borrokan eta lolardo sekta erligiosoa suntsitzeko asmoz jarraitu zuen azkenik, 1413ko martxoaren 20an Westminsterreko abadian hil zen arte.