Mikel Torres

Mikel Torres irakasle eta politiko española da, Portugaleteko alkate eta Bizkaiako PSE-EEko (Euskadiko Ezkerra) idazkari nagusia ere bai.

Biografia

1970eko uztailaren 20an jaio zen Portugaleten. 14 urte zituela, Euskadiko Ezkerraren federazioan sartu zen, bertan idazkari nagusiaren papera hartuz 1995 eta 2000 urteen artean. PSE-EEko hainbat zuzendariren partaide izan da eta 2014ko irailetik aurrera, bizkaitar sozialisten buru da.

Ekonomia eta enpresa zientzietako lizentzia du, enpresa eta berrikuntzako zentroaren enplegua zuzentzen du eta Leioa-Erandioko campusean ekonomia eta enpresa zientzien fakultateko Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan irakasle bezala.2001ean Bizkaiko gizarte zerbitzuetako enplegu eta prestakuntzarako idazkari nagusi bezala aukeratu zuten, baina 2005ean Euskal sozialisten ekonomia, industria eta enpleguaren idazkari izendatu zuten.Gaur egun, bere jarduera profesionala eta politikoa Euskal herriko Unibertsitateko irakasle izatea da, ekonomia finantzarioa-I sailan eta Bilboko ekonomia eta enpresa zientzia fakultatean.1995etik Portugaleteko udaleko zinegotzi izan da. Bertan hainbat posizio izan zituen, hala nola, Ogasuneko Barne Erregimeneko eta herritaren segurtasuneko alkatordea. 2008ko maiatzean Portugaleteko alkate izendatu zuten Mikel Cabieces ordezkatzeko.