Paulo Jr.

Paulo Jr bezala ezagututako Paulo Xisto Pinto Jr. Belo Horizonte, 1969ko apirilaren 30a jaiotakoa, musikari brasildar hau, Sepultura metal-banda brasildarraren

baxu-jotzailea, da. 1985etik Sepultutra bandako kidea egin zen, eta talde honetan gehiena iraun duen kidea da. Bere lehen baxua 15 urte zituela jaso zuen. Gaur egungo musikaria bilakatzeko bere influentziak Steve Harris, Geddy Lee, Geezer Butler eta Gene Simmons izan ziren.

Biografia

Paulok lau anai-arrebatik bigarrena izan zen. Bere aita abokatua zen. Elkarrizketa batean, Paulok bere gurasoez hitz egitea aukeratu zuen beraiek eskainitako laguntza guztiarengatik.

"Gurasoen laguntza ezinbestekoa izan zen gure arrakastarako. Gure gurasoek ez ziguten ensaiatzeko lekua soilik uzten, baizik eta musika tresnak garraiatzen laguntzen ziguten edota bazkaria edo hamaiketako prestatzen ziguten".

Bere denbora librean futbola ikustea (Clube Atlético Mineiro batez ere) eta Jiu Jitsu egitea gustatzen zaio.

1999tik, Xistok urtero jolas batzuk antolatzen ditu futbolean aritutako jokalarien brasildar, telebistako artistak, musikariak eta bandako kideen artean. Jolasak Estádio Municipal Castorren burutu ziren Belo Horizontean. Bertaratutakoei elikagai kilo bat eramateko eskatu zien behar zuenei emateko eta lortutako guztia bertako erakundeei entregatu zion. 2008ko apirilean Paulok Medalharekin da Inconfidência domina jaso zuen (omenaldia hau, Juscelino Kubitschek presidenteak 1952an sortu zuen).

Puloren musikari karrera

SEPULTURA

1984 Paulok Cavalera anai-arrebak ezagutu zituen lagun baten bitartez Santa Teresa auzoan, Belo Horizonten. 1985ean Sepultura taldera elkartu zen bandaren aurreko baxu-jotzailearen (Roberto Raffan) irteera zalapartatsuaren ondoren. Paulok talde honekin parte hartutako lehen kontzertua Club Idealean izan zen.

The Unabomber Files

2013an gure baxistak The Unabomber Files banda sortu zuen Alan Wallace, André Márcio de Eminence eta Vladimir Korg de Chakalekin batera. Taldea honek sei kantarekiko EP bat atera zuen eta "Buried In My Bunke" kantako musika-bideorako teaser bat ere atera zuen.

Beste talde batzuekin eginiko lana

2007an Paulok baxua jo zuen Sayowako bigarren albumean eta 2013an "The Stalker" Eminence-ko laugarren albumean.

Musika tresna

Baxuak

Zon Legacy 5 soka eta Sonus 5 soka

Fender 5 soka custom Shop

Amplifikadoreak eta kabineteak

Boogie Triaxis mahia baxuarengatik eraldatua

Meteoro 1600

SansAmp RB-1

SWR

Rocktron intellifects

Meteoro MPX bass drive & direct

Crown 2400

Ampeg 8 x 10"

Meteoro 8 x 10"

Megoliath 8 x 10"

Efektu pedalak eta osagarriak

Cry Baby Bass wah

DOD

Fender eta DR (050-130 y 045-125) soakak

Fender eta Tecniforte kableak

Diskografia

Sepultura

1985 - Bestial Devastation

1986 - Morbid Visions

1987 - Schizophrenia

1989 - Beneath the Remains

1991 - Arise

1993 - Chaos A.D.

1996 - Roots

1998 - Against

2001 - Nation

2002 - Revolusongs

2003 - Roorback

2006 - Dante XXI

2009 - A-Lex

2011 - Kairos

2013 - The Mediator Between Head and Hands Must Be the Heart

Eminence

2013 - The Stalker