Mary Astor (1906eko maiatzaren 3a - 1987ko irailaren 25a) aktore estatubatuarra zen. Lucile Vasconcellos Langhanke, bere benetako izena, Paramountekin kontratua sinatzean aldatu zuen. Bere karrera zinema mutuan hasi zuen 1920ko hamarkadaren hasieran oraindik nerabea izanez.
Bere karrera ia hondatu egin zen 1930eko hamarkadako bi eskandalugatik; bere gurasoek laguntza finantzarioa eskatuz auzitara eraman zuten eta beranduago bere senar ohiak adulteriogile izatera leporatu zion judizioan zehar bere alabaren kustodia zela eta. Bere bizitza pribatuko oztopak gainditu ondoren, pantailan arrakasta handiagora heldu zen eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen bere La gran mentira emanaldiarengatik (1941).
1940ko hamarkadaren zati handi batean kontratatuta egon zen Metro Goldwyn Mayerrengatik eta zinean, telebistan eta antzerki lanetan lanen jarraitu zuen bere erretirora arte 1964an. Bost nobelen egilea izan zen eta bere autobiografia ere idatzi zuen, A Life on Film, arrakasta handia izan zuen salmentetan eta hau izan zen bere azken liburua.
Lindsay Anderson zuzendariak berari buruz idatzi zuen 1990ean, «zinema gustuko duten bi edo hiru elkartzean, beti aipatzen da Mary Astorren izena eta denek kointziditzen dute erakargarritasun berezia zuen aktore aparta zela esatean, non bere intentsitate eta errealismoak interpretatu zituen paperak argitzea segurtatzen duen».
Mary Astor, bere benetako izena Lucile Vasconcellos Langhanke, 1906eko maiatzaren 3an jaio zen Quincy (Illinois)en; Otto Ludwig Langhanke eta Helen Marie de Vasconcellosen alaba bakarra izan zen. Bere aita Berlinen jaio zen eta Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen 1891n; bere ama Jacksonville (Illinois)en jalo zen, eta jatorri irlandar eta portugaldarrekoa zen.
Astorren aita alemaneko irakaslea izan zen Quincy High Schoolen Ameriketako Estatu Batuak Lehen Mundu Gerran sartu zen arte eta ondoren nekazaritza-jardueretan jardun zuen. Amak beti nahi izan zuen aktore izan, antzerki eta ahoskera erakusten zuen. Astor etxean hezi zen eta bere aitak pianoa jotzen erakutsi zion. Pianoa jotzeko gaitasuna oso erabilgarria gertatu zitzaion aurrera begira interpretatu beharko zituen melodiak jotzeko La gran mentira eta Meet Me in St. Louis pelikuletan.
1919an edertasun lehiaketa batera aurkeztu zen eta finalisten artean geratu zen.
Hurrengo urtean lehiaketa berri batera aurkeztu zen. Bere aitak, Astorrek arrakasta izateko zituen aukerak ikusita, familia guztia New Yorkera mugitzeko erabakia hartu zuen bere alabaren karrera indartzeko. Lucillek kontratu bat firmatu zuen Paramountekin eta horrela aldatu zuen bere izena Mary Astorrengatik.
Sentimental Tommy pelikula mutuan papel txiki batekin debuta egin zuen (1921). Bere lehen paper garrantzitsua John Smithen izan zen (1922) hau horrela izanik, familia Hollywoodera mugitu zen. Kontratu berri bat firmatu zuen Paramountekin, honek asteko 500 dolarreko soldata bermatu zion.
John Barrymore aktore ospetsuak Astorren argazki bat ikusi zuen eta bere pelikula berrian lan egitea nahi izan zuen, El árbitro de la elegancia (Beau Brummel) (1924). Pelikula zinema mutu iparramerikarretako klasiko eztabaidaezina izan zen, honek Mary Astor ospera jaurti zuen. Honek, Astor eta Barrymoreren arteko harreman sentimental sonatua hasteko ere balio izan zuen. Berriz ere Johnekin batera beste pelikula batean lan egiteko aukera izan zuen: Don Juan (1926, Alan Crosland), koloredun zinemako lehen entsegu serioak egin ziren tokia.
Doinudun zinemaren iritsierak aktorearen karreran geldiune bat eragin zuen. Ikerlan batzuek bere ahotsa sakonegia zela kontsideratu zuten pantailarako eta paperak eskaintzeari utzi zioten. Maryk kantu eta ahotsaren denbora-pasa klaseetan hasteko erabakia hartu zuen. Bere karrera berriz ere bideratu zen 1930etik aurrera Frederich Marchekin batera Ladies Love Brutes pelikulan parte hartu zuenean.
Bere bizitza berriz ere hankaz gora aurkitu zuen bere bigarren senarraren, Franklyn Thorperen, dibortzioa zela eta. Thorpek George S. Kaufman idazle eta dramaturgoarekin desleial izana leporatu zion eta froga bezala aktorearen eguneroko pertsonala azaldu zuen. Kasuaz arduartzen zen epaileak zera esan zuen, eguneroko pertsonal horrek Mary Astorren bizitza pertsonala osatzen zuela eta bertako edukia publiko ez egiteko agindu zuen.
Maryren karrerak ez zuen eraginik izan eskandalu honen aurrean eta arrakasta handiko pelikuletan parte hartzen jarraitu zuen, adibidez: El prisionero de Zenda (The Prisoner of Zenda) (1937, John Cromwell), Ronald Colmanekin batera edo Huracán sobre la isla (The Hurricane) (1937, John Ford).
Beharbada Mary Astorren paper ezagunena Brigid O'Shaunessyena da John Hustonen El halcón maltés pelikulan (1941). Pelikula honetan, aktorea hilezkortuta ikusi zen bere paperean, non emakume babesgabe baten azalean jarri behar izan zen eta honi esker lortu zuen bere emanaldia oso sentikorra izatea eta gainera kamarei transmititu izan zien sentikortasuna. Nabarmentzekoa den beste paper bat La gran mentira (1941, Edmund Goulding) pelikulan egindakoa izan zen, paper honekin lortu zuen Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria.
Egindako ezagutzaren ondorioz, eta Sobre el Pacífico (1942, John Huston) bezalako hainbat tituluren ondorioz, bigarren lekuan geratzen ziren paperetan zentratzen hasi zen bere karreran: Cita en San Louis (1944, Vincente Minnelli) Judy Garlanden amaren papera egiten zuena, Act of Violence (1948, Fred Zinnemann), Van Heflinekin batera edo Little Women (Emakumetxoak) (1949, Mervyn LeRoy), non lau ahizpek bere buruari uko egiten dioten amaren papera betetzen duen, horrela iritsi ziren horren titulu arrakastatsuak.
Nahiz eta guztiz ez utzi zinema lana, 50 urteko hamarkadan bere karrera gehiago zuzendu zen antzerki aldera. Horrela, bere paper nabarmenena hamarkada honetan Blake Edwardsen komedia ez oso dotorea izan zen: Pikaro adina, 1958an estreinatua. 1961ean Peyton Placera itzulera (Return to Peyton Place) pelikulan esku hartu zuen. Bere azken esku hartzea pantaila handirako 1964ean izan zen izu psikologikoko zinta bikainean Canción de cuna para un cadáver Robert Aldrichena Bette Davis, Joseph Cotten, Eva May, Agnes Moorehead eta Olivia de Havillandekin batera. Astor 1987ko irailaren 25ean hil zen, 81 urte zituela, birika-enfisemagatiko arnas urritasuna izanda, Motion Picture ospitaleko paziente zen bitartean. Culver Cityn dagoen Holy Cross hilerrian dago lurperatuta.