Élodie Gossuin (1980ko abenduaren 15ean jaioa) edertasun
lehiaketetako irabazlea, modelo, erradioko eta telebistako aurkezlea, zutabegilea eta politika erregionala da. Miss Picardía 2000, Miss Frantzia 2001 (Miss Frantzia 72.ena da), eta Miss Europa 2001 hautatua izan zen. 2016tik, Eurovisioneko bozketetan bozeramaile frantsesa da.
Élodie Gossuin Reimsen jaio zen Marneko departamentuan. Trosly-Breuilen hazi zen Picardíako eskualdean, herri bat Compiègne hiriko ekialdetik, Oiseko departamentutik, 10 kilometrotara. Nerabezaroan, bere herriko hainbat edertasun lehiaketa irabazi zituen.
Erizain izateko praktikak egiten ari zela, azken azterketa burutu zuen zientzia arloko institutuan biologia aukerarekin. Amienseko Medikuntza fakultateko unibertsitatean ikasi zuen eta gero Erizaintzako Eskolan ikasi zuen.
2000ko azaroan Miss Picardía lehiaketa irabazi zuen, horrek, 2000ko abenduaren 9an Monacon, Miss Frantzia 2001 tituluarentzat lehiatzeko aukera eman zion, TF1ean igorri zuten zuzen-zuzenean 14 milioi ikus-entzuleko audientziarekin. Lehiaketa irabazi eta emaitza bezala, prentsako estalgarri gogoangarria jaso zuen.
Urte batez, Gossuinek Geneviève de Fontenayekin, Miss Frantziako batzordeko lehendakariarekin, Frantziatik bidaiatu zuen. Miss Universo 2001 lehiaketako top 10ean sailkatu zen San Juanen, Puerto Ricon. Miss Europa 2001 lehiaketa irabazi zuen Beiruten, eta gero modelo bezala lan egiten eta publizitate-agerpenak egiten hasi zen.
2003an, Lucie Saint-Clair markaren, nazioarteko ileapaindegiaren, bozeramaile bilakatu zen. Urte berean, bere jarraitzaleen kluba eta web-orri ofiziala sortu ziren.
2010eko irailetik, Europan Royal Extensionen, ile-luzapenen markaren, ordezkaria izan da.
2003an, karrera politikoan sartu zen Gossuin. UDF-UMPn buruzagi Gilles de Robien zen alderdiaren zerrendan aukeratua izan zen Oisen, eta kontseilari erregionala izendatu zuten Picardian, 2004ko martxoaren 28an. Bere lana eta Kontseilari Erregionalari laguntza emateak aurkari politikoaen ezagutzea irabazi zion.
2010eko eskualdeko hauteskundeetan, Caroline Cayeux buru zen gehiengo presidentzialeko zerrendan zazpigarren postua betez, bere agintaritza galdu zuen hilabete batzuetan, baina beranduago Eskualdeko Batzordera itzuli zen 2010eko urriaren 4an Édouard Courtialek postuari uko egin ondoren.
2005etik, Gossuinek Miss Swan programa aurkeztu du TF6ean. 2006an, zutabegile bihurtu zen Public aldizkariarentzat eta Morning Café programa M6an. 2007ko martxoan, Direct 8 kanalera batu eta Un Max de services programako kolaboratzaile bihurtu zen. 2004ko apiriletik 2011ko urrira arte, France 4 telebista-katean Cyril Hanounak aurkezten duen Touche pas à mon poste! programako kolaboratzailea izan zen.
2010eko abenduaren 5ean, Gossuinek eta Jackyk Miss Nationale 2011 lehiaketa aurkeztu zuten, ekimen berri bat Fontenayko Genevièvek sortua. BFM TV kanalean ere igorri zuten programa.
2011n, France 4ean Ça va mieux en le disant programa aurkeztu zuen Enora Malagrérekin batera. 2012ko urriaz geroztik, Un coach pour changer ma vie aurkezten du kanal berberean, efikazia terapeutikoari buruzko programa eztabaidagarria. 2012an, kanal berberean Faut pas rater ça! programan lagundu zuen. 2016ko apirilaren 29an, 2016ko Eurovisión Abesti Lehiaketako Frantziako bozeramaile izango zela iragarri zen. Frantziako bere sarrerako interpretazio desafinatua birala egin zen sare sozialetan eta gai horrekin txantxa asko egin zituzten. 2017ko Eurovisión Abesti Lehiaketako bozeramaiilea izatera itzuli zen, eta Frantziako puntuak aurkeztu zituen 2018an.
2011ko martxoan, NRJn Virginie de Clausadek aurkezten zuen Manu à la radio! goizeko programara batu zen eta amatasun-bajarengatik ordezkatu zuen. 2011ko abuztutik 2012ko ekainera irrati-etxe berean Manu dans le 6/9! programa aurkeztu zuen.
Gossuinek France 2an Patrick Sabatierrek zuzenduriko Mot de passe lehiaketan parte hartu zuen. 2004an hirugarren geratu zen La Ferme Célébritésen lehenengo denboraldian parte hartu zuen, hamar astez egon zen eta 150.000€ irabazi zituen bere elkarterako. 2001, 2003, 2008 (bere senarrarekin), 2009, 2011 eta 2012an Fort Boyarden sei aldiz parte hartu zuen bere elkarterako dirua biltzeko.
2010eko otsailaren 27an igorri zen Incroyables Expériences programan ere parte hartu zuen. 2011ko abenduaren 17an kanal berberean Naguik aurkeztutako N'oubliez pas les paroles "prime time" programan parte hartu zuen. Gérard Lenormanekin, 50.000€ irabazi zituen Vaincre la musoviscidose elkarterako. 2012ko abuztuan TF1en Qui veut gagner des millions? programan parte hartu zuen.
2006ko uztailaren 1ean Élodie Gossuin Campiègnen ezkondu zen Bertrand Lacherie modeloarekin. Bere senarraren izena gehitu zuen berera (Gossuin-Lacherie).
2007ko abenduaren 21ean Jules eta Rose izeneko bikiak izan zituen. 2013ko maiatzaren 29an Twitterreko kontuan hirugarren umearen zain zegoela iragarri zuen, baina uzatilaren 23an, berriro ere bikiak espero zituela esan zuen.
2013ko urriaren 11n bigarren aldiz bikiak izan zituen, Joséphie eta Léonard izeneko neska-mutikoak.
Élodie Gossuin, Mes Rêves, mes passions, mes espoirs librua idatzi zuen, 2004ean Michel Lafonek argitaratua.