Aranjuezko matxinada

Aranjuezko matxinada 1808ko martxoaren 17 eta martxoaren 18 artean gertatu zen, Aranjuezko kaleetan. Espainiako Karlos IV.aren estatuko Manuel Godoy sekretarioaren politikak bultzatutako hainbat kausengatik piztu zen. Garaikideek gertakaria mitifikatu egin zuten eta martxoaren 19an kokatu zuen izan ere, egun honek Godoy sekretarioaren erorialdia sinbolizatu zuen.

Kausak

Erresuma Batuaren aurkako gerrak Espainiari arazo ekonomiko larriak sorrarazi zizkion izan ere, Espainiaren ameriketako ontziei egindako erasoen ondorioz, lehengai falta izugarria sortu zitzaion. Cadizeko portuari eginiko blokeoaren ondorioz, ameriketako koloniek itsas merkataritza beraien kasa egiteko aukera lortu zuten. Horrez gain, Espainiaren kostak babesten zituen itsas boterea asko jaitsi zen. Trafalgargo batailako porrotaren ondoren, herri xehe eta klase baxuko kideak gobernuaren aurkaritza handiena bihurtu ziren. Horri nobleziaren haserrea Asturiasko printzipearen errege izateko ezinegona (etorkizunean Fernando VII.a izango zena). Napoleonen agenteen akzioak, gorteko azpi-jokoak izan ere, Manuel Godoy-ren aurkako talde bat sortzen hasi zen Asturiasko printzipearen inguruan zeren eta Godoy-k Fernandoren amarekin, Maria Luisa Parmakoarekin. Ez hori bakarrik, kleroak ere beldurra zion neurri desamortizatzaileengatik.

Matxinada Godoy-ren aurka

1808ko martxoaren 17an, Aranjuezko kaleetatik Errege-erreginen bidaiaren zurrumurrua zabaldu zen. Fernandinoen alderdiko kide batzuk buruzagi zituen nobleen langilez osaturiko talde bat errege jauregiaren aurrean bildu, eta Godoy-ren jauregiari eraso egin zioten, eta arpilatu ez zuten guztia erre zuten. Egiaz jauregia erregearena ze izan ere, Godoy 1803an saldu egin zion, baino hala ere bertan bizitzen jarraitu zuen erregeak Aranjuezen egoten zirenean. Matxinadaren helburua Godoy kargutik kentzea eta Karlos IV.ak abdikatzea koroa Fernandori uzteko. Godoy-ren emaztea Maria Teresa de Borbon y Villabriga eta bere alaba Carlota Luisa jauregia zeuden erasoaren unean. Hauek Aranjuezko Errege Jauregira txalo artean eraman zituzten izan ere, herriak ezagutzen zituen emazteak jasotako humillazio handiak bere senarrak bere maitale zen Josefa Tudo publikoki zaintzen zuelako. Martxoaren 19aren goizean Godoy jauregiaren esteretan aurkitu zuten ezkutatuta eta Corpseko zaindarien kuartelera eraman zuten kolpe artean. Egoera honen aurrean Fernando printzipeak esku hartzen zuen lintxamendu bat saihesteko. Jadanik erregea zen, Karlos IV.ak egun hartan abdikatu baitzuen.

Aranjuezko gertakariak Espainiako erregimen zaharraren azken hatsa ekarri zuen. Herria manipulatua izan zen, baina bere parte-hartzea erabakigarria izan zen izan ere, ez zuen bakarrik gorrotatutako ministro bat kanporatzea lortu (Hau aurretik gertatu zen Eskilatxeren aurkako matxinadan 1766an) baita ere subirano batek uko egitea tronuan errege berri bat sartuz, herriaren legitimazioarekin. Ordaindutako prezioa handia izan zen: independentzia gerraren odola eta Fernando VII.ren erregealdi negargarriarekin, lehenengo gerra karlistarekin amaituko zena. Honen ondorioz, Karlos IV.akNapoleoni gutun bat bidali zion bere semeak berari kendutak tronua berreskuratzen laguntzeko. Honengatik, Napoleonek Espainiako Koroaren inguruan zuen ahultasuna konfirmatu zen eta Espainia inbaditzeko erabakia hartu zuen.

Jai herrikoia

Gertakari hau urtero ospatzen da "Fiestas del Motín" izenarekin ezagutzen diren festetan iraileko lehenengo astean. 2014ko irailean Nazioarteko interes turistikoko jaiak errekonozimendua jaso zuten Madrilgo Erkidegoko errekonozimendu hori duen jai bakarra izanik.