John Jacob Astor

Aurkezpena

John Jacob Astor, jaiotzez Johann Jakob Astor (1763ko uztailaren 17a, Walldorf, Alemania-1848ko martxoaren 29a, New York, Estatu Batuak) alemaniarra izanda ere, Estatu Batuetako lehen milloiduna izan zen.

Bizitza

Ipar Amerikako lehen Trustaren egilea izan zen, honen bidez lortu zuen aberastasuna ondasun higiezinen eta opioaren laborantzan Oregon eta Asia merkataratzean.17 urterekin bere herrialdetik alde egin eta sei urtera, larruzko produktuen denda bat jarri zuen New Yorken.

1800 urterako, jada larruaren merkataritzaren liderra zen eta American Fur Company eraiki zuen.1811an Columbia ibaiaren ezkerreko ibaiertzean "el Fuerte Astor" ezarri zuen gaur egun Astoria den hirian.1800tik 1817ra Txinako partean larruaren merkataritza zuzendu zuen eta Mississipi ibaia eta Missouri ibaiaren haranetan 1820 urteetan.1834an bere ondasunak saldu baino lehen.

New York hirian ondasun higiezinak uztean,Astor familiaren aberastasunaren oinarri izatera pasa zen negozio hau.Bera hiltzean, Estatu Batuetako pertsonarik aberatsena zen Astor; New Yorkeko Liburutegi Publikoa eraikitzeko 400.000 dolar utzi zituen herentziaz.

Familia

Bere semeak, William Backhouse Astorrek (17921875), izugarri handitu zuen familiaren ondasun higiezina, hirian 700 biltegi eta etxebizitza baino gehiago eraikiz.

Bere birbilobetako bat, John Jacob Astor IV, Titanicen hondoratzean zeuden bidaiari aberatsen artean hildako bat izan zen.