Lehen Mundu Gerran ospitale batean lan begin zuen lehenengo lerroan. 1917ko abuztuaren 3an zauritua izan zen eta Munichera eraman zuten, bertan bederatzi egun beranduago hil zen zaurien eraginez.
Oinarrizko zientzietako ikasketak burutzen zituen bitartean eta bere anaiaren ikuskapen eta tutoretzapean, 1885ean egin zuen bere lehenengo argitarapen aipagarria bere interseko gai batean:Der Einfluss des Sauerstoffs auf Gärungen (Oxigenoaren eragina hartziduretan).
1893an laborategi txiki bat jartzea lortu zuen, hartzidura kimikorako sortua eta irakasle lanetan hasi zen gai hori irakatsiz. Legamiaren zelulen inguruko bere lehenengo esperimentua urte hartan izan zen, baina hasiera batean ikerketa lerro horretaz fidatzen ez zirenez, alde batera utzi zuten proiektua hiru urtez.
1893urte amaiera aldera, Buchnerrek Kieleko Unibertsitateko sekzio analitikoaren gainbegiratzea hatu zuen bere kargu, bertan aurrerago irakasle lanetan aritu zen. 1895ean irakasle gradu akademikoa eman zitzaion. Urtebete geroago ordea, Tubingan aparteko irakasle gisa lan egiteko hautatua izan zen, Hans von Pechmannen, polietilenoaren aurkitzailea izan zen kimikari arrakastatsuaren, gidaritzapean zegoen labortegian. Hark ere Munichen zuen jatorria eta 1895 eta 1902 bitartean Eberhard-Karls-Universität Tübingenen eraman zuen aurrera lana.
Ordurako baliabide gehiago zituenez bere menpe, legamiaren ikeketan sakontzen jarraitu zuen. Anaiarekin harremanetan jarraitu zuen, garai hartan Municheko Higiene Institutoko direktorioko partaide zenarekin.
Buchnerren aurkikuntzarako lehenengo testu garrantzitsua Nobel Saria irabaztera eramango zuena Berichte der Deutschen Chemischen Gesellschaft zientzia aldizkarian argitaratu zen, Über alkoholische Gärung ohne Hefezellen izenburuarekin.
Gerora, 1903an, liburu bat argitaratu zuen hartziduraren ikerketei buruzko informe zabalago batekin. Martin Hahn eta bere anaia Hans Buchnerrekin batera egin zuen lan hau eta Die Zymase Gährung izena eman zioten. Anaiak, ondoren, beste gai batzuetan ipini zuen harreta eta bakteriologo nabarmen bat izaten amaitu zuen.
1907an Kimikako Nobel Saria lortu zuen hartziduran egindako aurkikuntzarengatik, zehazki, zelula bizidunen hartzidura alkoholiko faltaren inguruan egindako aurkikuntzagatik. Esperimentu honekin, hartzidura alkoholikoa zimasa izeneko entzima batzuen ekintzari esker gertatzen zela frogatu zuen eta ez legamiaren zelulen ekintza fisiologiko sinplearen erginez.
1900ean Lotte Stahlekin ezkondu zen.
Eduard Buchner (1860ko maiatzaren 20a, Munich - 1917ko abuztuaren 12a, Munich) kimikari aleman garrantzitsu bat izan zen, 1907an Nobel Saria irabazitakoa (biokimikan egindako ikerketa eta hartzidura ez zelularraren deskubrimentuagatik).
Ernest Buchner, medikuntza forenseko Municheko unibertsitateko akademikoaren, eta
Friderike Martinen semea izan zen. Bere anaia zaharragoak, Hans Buchnerrek, baita ere
izeneko zientzialariak, anaiaren ikasketen kargu hartu behar izan zuen beraien aita 1872an hil zenean, Eduardek 12 urte besterik ez zituenean.1884an hasi zituen
kimikako ikasketak Adolf von Baeyerrekin eta botanikakoak Karl Wilhelm von
Nagelirekin Municheko Botanika Institutoan. Denbora batez Otto Fischerrekin lanean aritu ondorenErlangenen, 1888an doktoradutza lortu zuen Municheko unibertsitatearengandik. 1893tik aurrera hainbat unibertsitate ezberdinetan irakatsi zuen Kiel, Tubinga, Berlin, Breslau eta Wurzburgokoan hain zuzen ere.