Stephen Paul David Morris, 1957ko urriaren 28an jaio zen. Musikari oso ezaguna da New Order edo Joy Divison taldeetako baterista izateagatik.
Morris, bere bateria, erritmo kaxa batzuekin muntatu zuelako ere da famatua.
Morris, Macclesfield-en jaio zen, Cheshire, Ingalaterran. The King's School-era joan zen (Macclesfield), Ian Curtis-ekin batera, Joy Division-en zegoena, aukeraketa luze baten ondoren. 1979an, Morris, Yorkshire Ripper-engatik interrogatua izan zen. Joy Division-en gira egutegia, Peter Sutcliffe-en (garai hartako hiltzaile baten) mugimenduen antzekoa izan zen, honek; poliziari susmoak ema zizkion. Halifax, Huddersfield, Leeds eta Manchesterreko kontzertuen ondoren, Morris eta Peter Hook baxu-jotzailea, interrogatuak izan ziren.
Hasieratik, Morris, New Order-eko abeslari izateko hautagai indartsua izan zen, eta bere ahotsa, hasierako abestietan entzun daiteke (gehienetan, zuzeneko bertsioetan). Quango Quango taldean ere kolaboratu du musikalki.
Baterijolea izan arren, Morrisek teklatuak ere jotzen ditu. Bateria jo zuen Echo & the Bunnymen-en abesti batzuetan, beraiek eta New Order Liverpooleko Amazon Studios-en grabatzen ari zirela, 1986ean, Echo & The Bunnymenek baterijole fijo bat ez zuen garaian. New Order, Brotherhood diska grabatzen ari zen eta Echo & the Bunnymen bere bosgarren diska grabatzen ari zen, izen berekoa.
Morris eta Gilbert, Rainow-en bizi dira, Macclesfield-en kanpoaldean. Elkarrekin, The Other Two proiektua osatui zuten. Gaur egun, bi alaba dauzkate, Tilly eta Grace.
2007an, Morrisek eta Gilbertek bi abesti nahastu zituzten Nine Ilch Nails-en Year Zero Remixed nahasketen diskarako. 2009ko ekainean, Morris, New Order-eko taldekide batzuekin (Peter Hook izan ezik) beste talde bat osatu zuten Bad Lieutenant izenarekin, Blur taldeko Alex James baxu jotzailearekin batera. Tom Chapmanek, Alex James ordezkatu zuen baxuan. Bad Lieutenant-ek, bere lehen diska kaleratu zuen "Never Cry Another Tear" izenarekin. 2009an gira bat antolatu zuten 2009ko urriatik 2010eko apirilera artekoa. Bere bigarren diska lantzen hasi ziren eta hainbat ikuskizun harrigarri egin zituzten. New Order, 2011ko udan erreformatu zen, eta Morris New Order-ekin jotzera itzuli zen.
Morris, hainbat taldeetako kide izan zen:
Joy Division
New Order
The Other Two
Bad Lieutenant
Hainbat taldeekin ere kolaboratu du:
Echo & the Bunnymen
Quango Quango
-Stylus aldizkarian, Rock musikako 50 baterista onenetatik, 5. postua irabazi zuen.
-Morris, Doctor Who telesailaren zalea da. Dalek-en (Doctor Who-ko pertsonaietako bat) tamaina errealeko erreplika dauka entsegu lokalean.