María de Villota Comba (1980ko urtarrilaren 13an jaio zen Madrilen eta 2013ko urriaren 11an hil zen Sevillan). María automobilismo espainolako pilotua izan zen. Emilio de Villotaren alaba zen 1 Formulako expilotua. 2013tik bera arduratzen zen "Categoria de monoplazas de la Comision de Pilotos de la FIAtaz" Karun Chandhok eta Nigel Mansellen laguntzarekin.
2013ko urriaren 29an URREZKO domina lortu zuen (Real Orden del Mérito Deportivo).
María 1996an sartu zen motorren munduan, 16 urte zituela. Baina bizi osoa ibili da motorren munduan sartuta bere aita eta anaiaren ondorioz. Mariaren lehen pausoak kartsetan izan zen bere anaiaren laguntzarekin. 2000. urtean debutatu egin zuen, Castrol Formulan, eserleku bakarreko ibilgailuko kategorian. Bi urte kategori horretan pasatu ondoren, bere aitarekin Campeonato de España de Fórmula 3 lehiatzera joan zen.
Kategori horretan ez zuen gauza handirik lortu, baina bai 1000 km Hyundai del Jaraman. Bertan bere hiru kidekin lehiatzen zen. 2005ean turismoan zentratzea erabaki zuen, Ferrarri Challenge eta Maserati Trofeoan lehiatzeko asmoz.
2007an hirugarren geratu zen ADACen eta 2008an berriro ere, eserleku bakarreko ibilgailuan lehiatzen hasi zen Euroseries 3000rekin eta Superleague Fórmulako lasterketan Atlético de Madrideko koloreak eramaten zituen.
Urte berdinean, Renault F1 Teamekin sinatzen zuen ekitaldi batzuk egiteko. Maria de Villota Marussia talde rusoaren probatzailea izan zen 2012ko denboraldian. Taldean bere tokia aurkitu zuen, baina tamalez ez zuen behar zen lizentzia Formula batean lehiatzeko.
Mariak, 2012ko uztailaren 3an istripu larri bat jasan zuen Duxfordeko aerodromoan. Bere bizia arriskuan egon zen, baina medikuek ebakuntza kirurgiko ugari egin ondoren, bere egoera oso larri egotetik, larrira pasatu zen. Orandik ere, ez dago oso garbi istripuaren arrazoi garbirik. Marussiak komunikatu bat bidali zuen esanez arrazoi teknikoak ez zirela izan. Istriputaz garbi dakiguna, Meriaren autoa trailer baten kontra jo zuela, horrek egin zuen istripua larriagoa izatea. 2012ko uztailaren 4an Marussiak azldu zuen begi bat galdu zuela eta ezinezkoa izan zen berriro lasterketan parte hartzea askozez gutxiago ikusten zuelako.
2012ko urriaren 10ean "¡Hola!" aldizkarian azaldu zen bere lehengo elkarrizketa ematen istripua jasan zuenetik. Urrengo egunean, 2012ko urriaren 11an prentsaurreko elkarrizketa eman zuen eta bertan bere errekuperazio prozesutaz hitz egin zun.
Maria, Escuela de Pilotos Emilio de Villotaren arduraduna zen eta Ciencias de la Actividad Física y Deporteko lizentzia zuen. Baita ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren ordezkari eta embaxadorea zen Madrilgo Erkidegoan eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren embaxadorea. baita ere, Universidad Europea de Madrilgo saria irabazi zuen.
2013ko uztailaren 28an Rodrigo García Millánekin ezkondu zen Santanderren. 2013ko urriaren 11an hil zen, Hotel Sevilla Congresosoan, bertan hitzaldi bat eman behar zuen eta. Bere lehenengo liburua "La vida es un regalo" azaltzeko. Urriaren 14an Plataforma Editorialek argitaratu zuen.
María de Villotak marka hauek lortu zituen:
Espainiko txapelketan emakume bakarra izan zen eserleku bakarreko ibilgailuan lehiatzen eta txapeldunorde geratu zen.
Lehen emakumea izan zen WTCC txapelketan lehiatzen.
Lehen emakumea izan zen Superleague Formulan parte hartzen.
Lehen emakumea izan zen pole bat lortzen Ferrari Challenge txapelketan.
Espainiako lehen emakumea izan zen Daytonako 24 Orduetan eta 1Formulako txapelketan parte hartzen.
1.a b Redacción (11 de octubre de 2013). El País (ed.): «Muere la piloto de F-1 María de Villota». Madrid: Grupo PRISA. Consultado el 11 de octubre de 2013.
2.↑ GPUpdate.net (ed.): «Fittipaldi encabeza la Comisión de la FIA» (11 de marzo de 2013). Consultado el 6 de mayo de 2013.
3.↑ Redacción www.autohebdosport.es (ed.): «María de Villota, Medalla de Oro a título póstumo» (29 de octubre de 2013). Consultado el 29 de octubre de 2013.
4.↑ Romojaro, Raúl (19 de agosto de 2011). AS (ed.): «María de Villota una española rumbo a la F-1». Grupo PRISA. Consultado el 11 de octubre de 2013.
5.↑ «Glock ruled out of Valencia race on health grounds» (en inglés). Fórmula 1 (24 de junio de 2012). Consultado el 11 de octubre de 2013.
6.↑ Europa Press (4 de julio de 2012). rtve.es (ed.): «Maria de Villota sufre un accidente». RTVE. Consultado el 11 de octubre de 2013.
7.↑ Redacción (10 de octubre de 2012). ¡Hola! (ed.): «En ¡HOLA!, primera entrevista con María de Villota tras su grave accidente». Consultado el 11 de octubre de 2013.
8.↑ ¡Hola! (ed.): «María de Villota se ha casado por sorpresa: 'Estamos muy felices'» (28 de julio de 2013). Consultado el 11 de octubre de 2013.
9.↑ Plataforma Editorial, ed. La vida es un regalo. pp. 192. ISBN 978-84-15880-39-4. Consultado el 11 de octubre de 2013.
10.↑ Fuentes, Esperanza (11 de octubre de 2013). Diario ABC (ed.): «ABC María de Villota: «La vida es apasionante y espero que aún me queden muchas cosas por hacer»». Sevilla:Vocento. Consultado el 11 de octubre de 2013.
11.↑ Payá, Rafa (8 de marzo de 2012). Diario AS (ed.): «María de Villota es la probadora de Marussia». Grupo PRISA. Consultado el 11 de octubre de 2013.
12.↑ Carlos (17 de septiembre de 2006). motorpasion.com (ed.): «María de Villota correrá con Chevrolet en el WTCC». Weblogs. Consultado el 11 de octubre de 2013.
13.↑ Redacción (24 de enero de 2005). autopista.es (ed.): «De Villota, en las 24 horas de Daytona». Motor Press Ibérica. Consultado el 11 de octubre de 2013.
14.↑ EFE (11 de octubre de 2013). terra.com.co (ed.): «María de Villota, primera española en la Fórmula Uno». Consultado el 11 de noviembre de 2013.