María Capovilla

María Esther Heredia Lecaro de Capovilla, María Capovilla bezala ezagutua (1889koirailaren 14a - 2006ko abuztuaren 27a), ehun urtetik gorako ekuadortarra izan zen,hil zen momentuan 116 urte eta 347 egun zituen, Guinness records1 liburuak munduko pertsona bizidun zaharrena bezala aipatu zuen.

Biografia

María Esther Heredia Lecaro izenarekin jaio zen Guayaquilen, koronel baten alaba zen, elite eta goi-klase artean bizi izan zen, funtzio sozialetara eta arte-klaseetara joaten zen. Bere adierazpenen arabera, ez zuen inoiz erre edo likorerik edan. 1917an, armadako ofizial batekin ezkondu zen, Antonio Capovilla, 1949an hil zena. Antonio, italiar jatorrikoa, Polan jaio zen Inperio austrohungariarrean (orain Pula, Kroazia), 1864an. Txilera joan zen 1894ean eta 1910ean Ekuadorrera. Bere lehenengo emaztea hil ostean ezkondu zen Maríarekin. Bost haur izan zituzten, horietatik hiru seme-alabek bizi zuten Maríaren heriotza. Maríak hamabi biloba zituen, hogei birbiloba eta bi hereniloba.

Ehun urte zituenean hilzorian egon zen gaixotasun batengatik, baina bizirik atera zen, osasun arazorik gabe egon zenordutik. 2005eko abenduan, 116 urte zituela, osasuntsu zegoen bere adina kontuan hartuta, telebista ikusten zuen, egunkaria irakurri eta norbaiten laguntzarekin gai zen ibiltzeko. Zoritxarrez, María hil aurreko urteetan ez zen gai etxetik ateratzeko eta bere alaba eta suhi batekin bizi zen, Maríak bere atsekabea adierazi zuen,gaur egun emakumeek baimena zutelako gizonezkoei gorteak egiteko eta ez alderantziz.

2006ko martxoan, Maríaren osasunak okerrera egin zuen, ez zen egunkaria irakurtzeko gai. María ia-ia hitz egiteari utzi zion eta ezin zen ibili inoren laguntza ez bazuen. Dena dela, bere aulkian jarri eta abanikoarekin haizea hartzen zuen, egoera horretan egon zen neumonia eraso bat izan zuen arte 2006ko abuztuaren azken astean, 117. urtebetetzea baino 18 egun lehenago.​ Bere bizitza hiru mendetan hedatu zen eta lehendakariaren 33 haututan.

Adin-marka

Capovilla pertsona zaharrena bezela aipatu zen Guinness records liburuan 2005eko abenduaren 9an, Hendrikje van Andel-Schipper eta Elizabeth Bolden ordezkatuz.

Guinnessek esan zuen María Esther de Capovilla aukerak gainditu zituela esan zuen, ez 116 urte baino gehiago bizitzeagatik, hori erakusten duten komunikabideak edukitzeagatik. Bere bozeramaileak, Sam Knightsek, Londresetik telefono bidezko elkarrizketa batean esan zuen "Capovillaren adineko jendearentzat adina frogatzea zaila den bitartean, ez dago arazorik dokumentuetan Capovillarena frogatzeko". Capovilla Guinnessen web orrian jarri zuten 2006ko apirilaren 12an.

Bere heriotzaren momentuan, 116 urte eta 347 egunekin, Capovilla historian bizitzen bostgarren pertsona zaharrena bezala egiaztatu zuten.

Heriotzaren ondoren, pertsona zaharrenaren titulua lortu zuena Elizabeth Bolden izan zen, Capovillaren aurretik ere bera izan zen titulu horren jabea. Bolden titulua galdu ondoren berreskuratu zuen bigarren pertsona bihurtu zen.