Ginger Rogers(Virginia Katherine McMath; Independence, Misuri; 1911ko uztailaren 16a-Rancho Mirage, Kalifornia; 1995eko apirilaren 25a) Aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra izan zen, Oskar baten irabazlea. Karrerako 62. urtean, 73 pelikula egin zituen. Fred Astaireren ondoan eginiko películas
musicales serieko paperengatik gogoratua den arren, musika modernoa goitik bera aldatu zuen musikala, Ginger gaitasun handiko anztezlea izan zen (Oskar baten irabazlea eta AFIko zerrendan 14. postua lortu zuena). Oso aldakorra zen hainbat generoetan eta ahalmen handia zuen komediazko antzezpenetan.
Lehen urteak
Jatorri eskoziarra zuen William Eddins McMathren eta arbaso galesak zituen Lela Emogenen (ezkongabea zenean Owens: 1891-1977) alaba zen. Gurasoak haurraren jaioteguna eta gutxira banandu ziren. Horrela, alaba eta ama Kansas Cityra joan ziren bizitzera. Hortik aurrera, Virginia txikia burruka konstantean bizi izan zen beraren kustodiarengatik, aitona-amonekin, Walter eta Saphrona Owensekin, bizitzera geratu zen arte. Lengusu askok izena moztu zioten "Ginga" deituz, hori dela eta sortu zen beraren izen artistikoa.
Bederatzi urte zituela, honen ama berriro ezkondu zen John Logan Rogersekin. Ginger Rogers abizena erabiltzen hasi zen, nahiz eta inoiz ez izan legalki adoptatua. Fort Worth, Texasen bizi izan ziren eta bere ama, bertako egunkarian lan egiten hasi zen antzerkiaren kritiko bezala. Horrela hasi zen Ginger ikuskizunaren munduan interesatzen. Ama elkarrizketak egiten ari zen bitartean, Ginger abesten eta dantzatzen hasten zen agertokiaren gainean.
Vaudeville
Bost urte geroago, ikuskizunaren munduko lehenengo estreinaldia egin zuen, Eddie Foyek gazte talentuak bilatzeko antolatu zuen ikuskizunean alegia. Ginger sartu eta espektakulua irabazi zuen charleston dantzarekin. Horrela, hurrengo hiru urteetan, herrialde osoan zehar bira bat hasi zuen aniztasun askotariko antzerkiekin.
17 urte zituela, Ginger, dantzaria zenarekin, Jack Culpepperrekin, ezkondu zen. Baina ezkontzak ez zuen asko iraun. Beranduago, New Yorkera bidaiatuko zuen amarekin. Bertan, irratian eta Broadwayen lan ezberdinak egiten hasi zen. Azken honetan, 1929ko abenduaren 25ean estreinatu zen Top Speed musikalean debuta egingo zuen.
Karrera zinematografikoa
Rogersen lehen agerraldi zinematografikoak 1929.urtean izan ziren, Night in the Dormitory, A Day of a Man of Affairs eta Campus Sweethearts izenburuak zituzten film laburretan.
Handik gutxira, Rogers, George Gershwin eta Ira Gershwinek sortu zuten Girl Crazy musikalean protagonista paperak egiteko aukeratua izan zen. Musikala Broadwayen egin zuen, non Fred Astaire, dantzariak korografiarekin laguntzeko kontratatua izan zena, aurkitu zuen. Horrela ezagutu zuen Astairek Rogers eta historia baten hasiera errepikaezina hasi zen. Girl Crazyren arrakasta, apelaezina izan zen eta 1930ean, 19 urte zituela, Rogersek Paramount Picturesekin 7 urteko kontratua firmatu zuen.
Kontratua izan arren, Rogerrek segituan deslotu zuen eta bere kontura hasi zen bizitza Hollywooden bilatzen. 1930. urtean hasi zuen debuta Pathérekin eginiko hiru filmekin, sail bat 1933.urtera arte iraungo zuena, izan ere, urte horretan, bere benetako aukera lortuko zuen historia egingo zuen musikal baten ondorioz: 42nd Street, Lloyd Bacon eta Busby Berkeleyik zuzendua eta Warner Brothersek sortua. Bertan, ospea partekatu zuen zinema amerikarraren gazte promesak ziren batzuekin, laster sagaratuak eta gaur egun ahaztuta dauden Dick Powell, Warner Baxter, Ruby Keeler eta Una Merkelekin hain zuzen.
Geroztik aurrera, Gingerren kotizazioa igo zen eta urrengo urtean, RKOrekin lan egin zuen 1933.urtean irtengo zen Flying Down to Rio pelikularen errodajea egiteko. Film musikal hau, ibilgailu gisa sortu zen Dolores del Río antzezle mexikar eta arrotzarerentzat ("Aintzaren prezioa" 1925, "Evangeline" 1929), Hollywooden bizi zena, zine mutuaren amaieraren geroztik. Baina publikoarentzat, ezagutzera eman ziren aktore nagusienak Ginger Rogers eta dantzako bikotetzat zuen Fred Astaire izan ziren.
Astairerekin arrakasta izan arren, antzezlea beti sahiatu zen beraren bakarkako karrera indartzen. Hainbat lorpen pertsonal lortu zituen William Powellekin batera egindako "Gauerdiko izarra" (1935) intrigazko komedian, "Pertsonan" (1935), "Antzerki damak" (1937) Katharine Hepburnekin batera egindako interpretazio ez musikal hoberenetakoa izan zena, James Stewartekin filmatu zuen "Emakumezkoen maltzurkeria" (1938) edo Walter Connollyrekin batera eginiko "Bosgarren etorbideko neska" (1939).
Astairerekin banandu ondoren, Rogersek azaldu zuen tenporada batez ez zuela musikalirik egingo. Lehenengo paper ez musikala 1939.urtean izan zen, non Garson Kaninen Bachelor Mother pelikulan, David Nivenen eta Charles Coburnen bikotekidea izan zen. Sam Wooden Maitasunaren irudikeriarekin (Kitty Foyle), antzezle hoberenaren Oskarra lortu zuen. Hortik aurrera, paperen eskaintzak ugaritu ziren eta Ronald Colmanekin batera eginiko "Zortearengatik batuta" (1940), "The major and the minor" Hollywoodeko debuta Billy Wilder zuzendari gisa (1942), Ray Millandekin batera eginiko "Once upon a honeymoon" (1942),Cary Grantekin "Nire bizitzako laguna" (1943), Robert Ryanekin filmatutako "Berriro ikusiko zaitut" (1944), Selznickek egindako melodrama estimagarri batean Joseph Cotten eta Shirley Templerekin batera jardundako " Asteburua" (1945), Van Johnsonekin klasikoaren errefautea izandako "Hotel handia" (1932, Edmund Goulding) edo aipatutako "Itzuli zaitez nigana" non Arthur Freed produktore handiak hamar urte geroago bildu zituen filmetan parte hartu zuen.
1950eko hamarkadan, Rogersen karreraren jaitsiera gozo eta goibel batean sartu zen. Urrengo hamarkadan, beraren arrakasta handiko pelikula bakarra Cary Grant, Charles Coburn eta Marilyn Monroerekin batera eginiko "Gazteago sentitzen naiz" (1952) izan zen. Nahiz eta Marilyn Monroe eta Zsa Zsarekin batera filmatutako "Ez gaude ezkonduta" (1952) eta William Holdenekin batera egindako "Forever Femalek" (1953) antzezlearen interpretazio handiak dituzten.
Astaireren irudiarekin erlazionatuta zegoela, 1950 eta 1967an Oscar Sariak aurkeztu zituen. 1992an, Rogersek ohorezko Oscar bat irabazi zuen beraren lasterketarengatik.
1940.urtean 1000 akre zituen arrantxo bat erosi zuen Oregonen, 4-R's izenaz bautizatu zuena (Rogers's Rogue River Ranchen gatik). Bertan 50 urtez bizi izan zen, ama hil zitzaion denboraldian (1977). Bertan Bigarren Mundu Gerrako esnea hornitu zuen. Udaran, egunero Rogue ibaira joaten zen arrantzatzera.
Politikoki, Rogers Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoaren aldekoa zen; izan ere, ama eta alabak gogor borrokatu zuten anti-amerikako jardueren Batzordearen alde.
Rogers bost aldiz ezkondu zen, aitzitik, ez zituen umeak izan. Lehenengo ezkontza Jack Pepperekin izan zen, 1929ko martxoaren 29an eta hilabete gutxi iraun zituen. 1934. urtean, Lew Ayresekin ezkondu zen. Hauek, 1941. urtean bananduko ziren. Bi urte geroago, hirugarrenarekin ezkondu zen, Jack Briggserekin, 1949. urtean hautsiko zuenarekin. 1953an, laugarren senarra aurkitu zuen, Jacques Bergerac abokatua, bera baino 16 urte gazteagoa zena eta beranduago aktore eta enpresa kosmetiko baten betearazle bihurtu zena. 1957. urtean banandu zen eta 1961.urtean, zuzendari eta produzitzaile zen William Marshallekin ezkondu zen, 1971.urtean bananduko zena.
Rogersek Rancho Miragen (Kalifornia) pasatuko zituen azken udarak eta Medforden (Oregon) neguak, 1995eko apririlaren 25ean bularreko angina baten ondorioz hilko zen arte. Oakwood Memorial Parkeko hilerrian (Kalifonia) ehortzia izan zen.
Medfordeko Craterian Ginger Rogers Theaterra, bere omenez bataiatu zen.
Film luzeak
A Day of a Man of Affairs (1929)
Campus Sweethearts (1930)
A Night in a Dormitory (1930)
Young Man of Manhattan (1930)
The Sap from Syracuse (1930)
Queen High (1930)
Follow the Leader (1930)
Honor Among Lovers (1931)
The Tip-Off (1931)
Suicide Fleet (1931)
Carnival Boat (1932)
The Tenderfoot (1932)
The Thirteenth Guest (1932)
Hat Check Girl (1932)
You Said a Mouthful (1932)
42nd Street (1933)
Broadway Bad (1933)
Gold Diggers of 1933 (1933)
Professional Sweetheart (1933)
Don't Bet on Love (1933)
A Shriek in the Night (1933)
Rafter Romance (1933)
Chance at Heaven (1933)
Sitting Pretty (1933)
Flying Down to Rio (1933) (*)
Twenty Million Sweethearts (1934)
Upperworld (1934)
Finishing School (1934)
Change of Heart (1934)
The Gay Divorcee (1934) (*)
Romance in Manhattan (1935)
Roberta (1935) (*)
Star of Midnight (1935)
Top Hat (1935) (*) RKO
In Person (1935)
Follow the Fleet (1936) (*)
Swing Time (1936) (*)
Shall We Dance (1937) (*)
Stage Door (1937)
Vivacious Lady (1938)
Having Wonderful Time (1938)
Carefree (1938) (*)
The Story of Vernon and Irene Castle (1939) (*)
Bachelor Mother (1939)
5th Ave Girl (1939)
Primrose Path (1940)
Lucky Partners (1940)
Kitty Foyle (1940)
Tom, Dick and Harry (1941)
Roxie Hart (1942)
Tales of Manhattan (1942)
The Major and the Minor (1942)
Once Upon a Honeymoon (1942)
Tender Comrade (1943)
Lady in the Dark (1944)
I'll Be Seeing You (1944)
Week-End at the Waldorf (1945)
Heartbeat (1946)
Magnificent Doll (1947)
It Had to Be You (1947)
The Barkleys of Broadway (1949) (*)
Perfect Strangers (1950)
Storm Warning (1951)
The Groom Wore Spurs (1951)
We're Not Married! (1952)
Dreamboat (1952)
Monkey Business (1952)
Forever Female (1953)
Twist of Fate (1954)
Black Widow (1954)
Tight Spot (1955)
The First Traveling Saleslady (1956)
Teenage Rebel (1956)
Oh, Men! Oh, Women! (1957)
The Confession (1964)
Harlow (1965)
George Stevens: A Filmmaker's Journey (1984)
Film laburrak
A Day of a Man of Affairs (1929)
A Night in a Dormitory (1930)
Campus Sweethearts (1930)
Office Blues (1930)
Hollywood on Parade (1932)
Screen Snapshots (1932)
Hollywood on Parade No. A-9 (1933)
Hollywood Newsreel (1934)
Screen Snapshots Series 16, No. 3 (1936)
Show Business at War (1943)
Battle Stations (Narrator, 1944)
Screen Snapshots: The Great Showman (1950)
Screen Snapshots: Hollywood's Great Entertainers (1954)
Telebista
What's My Line? (1954)
Cinderella (1965)
Glitter (1984)
Ginger Rogers
1940ko Rogersen argazkia
Información personal
Jaiotzako izena
Beste izen batzuk
Jaiotza
Heriotza
Hilobiaren kokapena
Herritartasuna
Alderdi politikoa
Virginia Katherine McMath
Pinkie
Independence, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak
1995 apirilaren 25a (83 urte)
Características físicas
Familia
Ezkontidea
Jack Culpepper (1929-1931)
Lew Ayres (1934-1941)
Jack Briggs (1943-1949)
Jacques Bergerac (1953-1957)
William Marshall (1961-1969)
Informazio profesionala
1929tik aurrera
1925
1987
Daughters of the American Revolution
Premios artísticos
Web
[editar datos en Wiki