Maria Kristina Austriakoa

María de las Mercedes de Orleans Reina Consorte de España1879 - 1885 Ondorengoa:

Victoria Eugenia de Battenberg

Aurrekoa:

Alfonso XII de España Reina Regente del Reino

1885 - 1902 Ondorengoa:

Alfonso XIII de España

Bibliografia

María José Rubio, Reinas de España. Siglos XVIII al XXI. De María Luisa Gabriela de Saboya a Letizia Ortiz. Madrid, La Esfera de los Libros, 2009. ISBN 978-84-9734-804-1

Maria Kristina Austriako, baita ere Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa, alemanez Maria Christina Désirée Henriette Felicitas Rainiera von Habsburg-Lothringen eta Doña Virtudes bezela ezaguna. (Gross-Seelowitz, Moravia, 1858kouztailaren 21a Madril, Espainia, 1929ko otsailaren 6a) Espainiako erregina erregente izan zen, Alfontso XII.aren emaztea. Jaiotzez, Austriako artxidukesa eta Hungaria,Eslavonia.Croacia, Bohemia eta Dalmaciako printzesa zen. Amaren partetik lotura zuen espaniako eta austriako famili errealekin Carlos III.aren hereniliba eta Leopoldo II Austriako birloba zelako.

1885eko azaroan Alfontso XII.a hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza, hurrengo erregea izango zen Alfontso XIII.az haurdun zegoela. Canovasek idatzizko konpromisoa hartu zuen Mateo Sagastarekin (El Prado-ko Hitzarmena) txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin aurrera egin eta sendotzeko.

Bizitzako lehenengo urteak

Carlos Fernando de Austria artxiduke eta Isabel Francisca de Austria dukesaren alada zen. Francisco José eta Maximiliano I.aren lehengusua. Alfonso XIIna hil zenean bera gelditu zen agintzen semea adin gutxikoa zelako. Bere erregentzi garaian Guerra hispano estadounidensegertatu zen eta bertan espanak bere azken koloniak galzu zituen.

Ezkontza

María Cristina Alfonso XII.narekin ezkondu zen 1879an madrilgo Atocha elizan, bere bigarren emaztea bihurtuz. Aurreko erregina María de las Mercedes de Orleans hiltzean. Ez zen erregearekin oso ondo konpondu bere izaere lasai eta lotsatiarengatik. Hala ere Alfonso XIII.na hiltzean asko sentitu zuen.

Erregentzia

1885ean Alfontso XII.na hiltzean ahurdun zegoen eta horregatik erregentzia hartu beharrean izan zuen. Hilabete batzuk geroago Alfonso XIII.na jaio zen, beretaz esaten zuten espainiako tronuaren esperantza izango zela. Erregina politikan ez zekienez Sagasta izan zen bere laguntzailea, azkenean lagun handiak egingo ziren.

María Cristina erregentzian egon zen garaietan zuhurtasun eta oreka handiarekin gidatu zuen lurraldea hamazazpi urtez,historiatzaileak aintzat hartu zuten legeak eta konstituzioa bete zituela akats gaberik. José Fernández Montaña jaunari bere semearen heziketa agindu zion. Pacto del Pardo egin zuten Alfonso XII.na hil eta denbora gutxira, bertan Isabel II.nak egin zituen akatsk eta ondorengo krisia konpontzeko asmoz: Cánovas eta Sagastaren artean erabaki zuten eta bertan adostu zuten liberalen eta kontserbadoreen arteko boterea eta restaurazioa kontsolidatu zuen XIX. menderarte.María Cristina erreginaren papera oso garrantzitsua izan zen gobernuan, berak ez bait zuen parte hartu dinastietako partiduen aurkaketetan, baita ere Gobernua sortzeko orduan errespetua ezarri zuen txandatzen zen bakoitzean. Hala ere Sagasta izan zen bere gogokoena eta ez zuen galarazi liberalen partidua urte gehiago irautzea. Ley de Sufragio Universal eta Ley de Asociaciones aldarrikatu ziren bere errejentzi garaian.

Erregentziako gorabeherak

Erregentziako azken urtetan marroquien arazoa handitu egin zen eta gatazka gehiago egon ziren gizartean. 1898an bere azken koloniak galdu zituen eta katalanen politika hasi zen, baita ere Cánovas eta Sagastaren arteko partido politikoa banatu egin zen. Urte batzuk geroago herrialdea krisi larri batean sartu zen mende aldaketarekin batera eta Restaurazioko regimenaren aldaketarekin batera.

Bizitzako azken urteak

Bere nahia zen semea errege izatea eta 1902an Alfonso XIII adin nagusiara iritsi zenean Espainiako errege izandatu zuten. Momentu horretatik familiarekin egotea eta onegintzan aritu zen. 1906 bere semea Victoria Eugenia de Battenbergrrekin ezkontzean ama erreginaren izena erabili zuen.

1887an Donostia casinoa inauguratu zuen. Hainbeste gustatu zitzaion Donostia zen udararo joaten zen udara pasatzea. Haren oroigarriz zubi eta hotel nagusiari bere izena eman zitzaien. Baita ere 1888an Miramar jauregia eraikitzea agindu zuen.

1929ko otsailaren 6an hil zen Madrilgo erreal jauregian eta lurperatua izan zen Monasterio de El Escorial en.

Ondorengoak

Leinukoak: