Amaia Montero Saldias 1976 ko abuztuaren 26 an jaio zen Irunen (Gipuzkoa). Pop espainioleko abeslari bat da.Bere gurasoak Jose, enpresaria, eta Pilar, etxeko andrea dira. Bera baino urte bat gazteagoa den ahizpa bat du, Idoia, arte dramatikoa ikasten ari dena.
Txiki- txikitatik hasi zen bere familiari abeslari izan nahi zuela esaten. 12 urterekin pop abeslari bihurtzeko Madrilera joan nahi zuela esan zion bere amari. Lehenengo, kimika ikasten hasi zen, gero psikologiara pasa zen eta azkenik, abesten hasi zen.
1996ko abenduan, Amaia, La Oreja de Van Gogh-eko abeslari bezala ezaguna zen. 2007ko azaroaren 19an taldea utzi eta bere bidea jarraitu zuen bakarlari moduan. Karrera hasi zuenetik (1996) gaur egun arte 8 milioi baino kopia gehiago saldu ditu munduan zehar.
Amaia, La Oreja de Van Gogh-ekin 1996an hasi zen, beranduago, Pablo Benegas gitarristak festa batean " Nothing Compares 2 U" Sinéad O´Connor- en abestia kantatzen entzun ondoren, bere taldearekin froga bat egitera gonbidatu zuen; talde hori, Álvaro Fuentes bajista, Xabi San Martín teklatua, Haritz Garde bateia eta Benegasek berak osatzen zuten ordura arte. Amaia taldean sartu ondoren, taldearen izena Los Sin Nombre izatetik, La Oreja de Van Gogh deitzera pasatu zen. Une horretatik aurrera, taldearen konposizio guztiak sortu ziren. Aurretik, beste artisten abestiak besterik ez baitzituzten abesten.
1998ko maiatzaren 18an Donostia hiriko Pop-Rock txapelketa irabazi ondoren, Sony Music diskografikarekin kontratu bat sinatu zuten berak eta bere taldekoek. Orduan beren lehen diskoa grabatu zuten " Dile al sol", azken honekin platinozko zazpi diska lortu zituzten Espainian.
Bere bigarren albuna, El viaje de Copperpot, 2000ko irailaren 11n atera zen merkatura. Albun honekin bere fama Latino Americara arte zabaldu zen, 2 milioi baino kopia gehiago salduz mundu guztian. 2001ean bere taldearekin batera, MTV Europe Music Awards -ean arista Espainiar hoberenaren saria lortu zuen.
2003ko apirilaren 28an hirugarren albuna atera zuten "Lo que te conté mientras te hacías la dormida", bertan Jan Arimanyk kolaboratu zuen.
2006an laugarren diskoa atera zuten, "Guapa" eta "Más Guapa"; hauek izan ziren taldearekin atera zituen azken diskoak. LOVG 1996-2006 atera zen taldearekin pasatu zituen hamar urteen oroimenez.
Año
Otros
2004
2005
2006
2008
2008ko urtarrilaren eta ekainaren artean, lehenengo diseinua hasi zuen Madrilen. Lehenengo diseinu hauen grabazioaren ostean, Amaiak Claudio Guidetti produktore Italiarrarekin egin zuen lan Genoban. Albunaren grabazioa Milanen hasi zen, Eros Ramazzotti -ren estudioan, azkeneko detaileak ordea, Henson Recording -en egin zituzten, Los Ángeles -eko estudioan, Mike Tacci-ren karguan.
Diskoan hamaika abesti daude, denak berak sortuak. Abeslari honek, bakarlari izate honi buruz hau dio: "zerotik hastea izan da, golpez heldutasun batera iristea. Disko baikor bat egiten saiatu naiz, nolakoa naizen adierazteko".
Albuna, 2008ko azaroaren 18an atera zen merkatura eta gehien saldutako zerrendako lehena izatera heldu zen, lehenengo astean 40.000 kopia saldu ondoren. Horrela Promusicae listako urrezko diskoa lortuz.
Quiero ser abestiak, Espainiko irratietan lehen postua lortu zuen eta bertan hamahiru aste igaro zituen. Bere bigarren lana,"Ni puedo ni quiero" Latinoamérikan bakarrik estrenatu zen. Hirugarren lanak, laugarren postua lortu zuen eta bere bideoklipa urtarrilan estrenatu ordez, apirilerarte atzeratu zuten produkzioko arazoengatik.
"Te voy a decir una cosa", laugarren diska laburra, eta bere bideoa irailaren 15ean estrenatu zen. Azkenean albunak, Espainian platino hirukoitza lortu zuen eta urrezko diska Venezuelan eta Argentinan. Gainera, bere bakarkako lehen lana "Quiero ser", platino bikoitza izatera iritsi zen mugikorreko tono eta deskargetan.
2009an, Amaiak bere albuna bersio Italianoan grabatu zuen. Hau, 2010ean atera behar zuten, baina Sony diskografikak atzeratu zuen Italiako merkatu diskografikoa hobetu arte.
Bersio honetan grabatu zuen abestietako bat bere aitari dedikatu ziona izan zen.
2010eko azaroaren 23an, Unicef -ko christmas musikala aurkeztu zuen, hain ezaguna den ABBA -ren "Chiquitita" abestia bersionatu zuen Escolanía del Recuerdo koroko umeen laguntzaz. Hemen lortutako irabazi guztiak Unicef-i laguntzeko izan ziren.
2011ko udan, bere bigarren diska grabatzen egon da, estudios Eastwest (Los Ángeles),
Sebastian Krys eta Paco Salazar produktoreen laguntarekin. Lan hau azaroaren 8an atera zen kalera, Amaia Montero 2 izenarekin.
Irailaren 17an, "Caminando" lana kaleratu zen "Dial tal cual" eta "Del 40 al 1" programetan.
Lehenengo lan honen bideoclipa, urriaren 11n estrenatu zen VEVO kanalean.
Momentu honetan, bere bigarren lanaren bideoklipa grabatzen ari da "Tu mirada".
Miguel Bosé ("Sevilla")
Álex Ubago ("Sin miedo a nada", "Vestido azul")
El canto del loco ("Puede ser")
Eros Ramazzotti ("Está pasando noviembre")
Alejandro Fernández ("Me dediqué a perderte")
Tiziano Ferro ("El regalo más grande")
Mikel Erentxun ("Ahora sé que estás", "Lau teilatu", "La orilla de Carla")
José Luis Perales ("¿Por qué te vas?")
Presuntos implicados ("Samurai")
José Alfonso Lorca ("El último Quijote")
Pablo Villafranca ("París")
Ramsey Ferreiro ("Me quedas tú")
Homenaje a Duncan Dhu ("A tu lado", "Cien gaviotas")
Niño Mandarina ("Cien premios")
Homenaje a Nino Bravo ("Cartas amarillas")
Camo ("Aquí estoy")
Homenaje a Mecano ("Me cuesta tanto olvidarte")
Nena Daconte ("Stand by me")
Rocío Dúrcal ("Me gustas mucho")
Alejandro Sanz ("Corazón Partío")