Tristan Tzara

Frantzian bizi izan zen ia bizitza guztian zehar eta Dada mogimeduaren egile garrantzitsuenetariko bat izan zen. Literatur arloan sortu zen mugimendu iraultzaile baten sortzaile, Jean Arp eta Hugo Ballekin batera, surrealismoaren aurreko jarrera ekarri zuen. Mugimendu dadaista Zurichen sortu zen Lehen Mundu Gerran zehar. Tzarak lehen Dada testuak idatzi zituen, "Le Première Aventure céleste de Monsieur Antipyrine" ("Antipyirine jaunaren lehen abentura zerutiarra", 1916) eta "Vingt-cinq poèmes" ("Hogeita bost olerki", 1918), baita mugimenduen manifestuak ere: "Sept manifestes Dada" ("Dadaren zazpi manifestuak", 1924an). Pariseko kaleetan, zentzugabekeriz beteriko kale ikuskizunak antolatu zituen, bere mugimenduko kideekin batera, burgesia eskandalizatzeko.

Tristan Tzara edo Izara, Samuel Rosenstock olerkigilearen eta saio-idazlearen izengoitia da. Errumanian jaio zen, Moineştin, Bacaunen, 1896ko apirilarean 16an eta Parisen hil zen, Frantzian, 1963ko abenduaren 25ean.

Biografia

1929. urtearen amaieran, André Breton, Louis Aragon eta beste autore batzuek sortutako mugimendu berrira batu zen, mugimendu surrealistara. Esfortzu handiak egin zituen bere pentsamendu marxista, doktrina filosofiko nihilistekin eta sofistikatuekin kontziliatu ahal izateko. Aktiboki parte hartu zuen idazkera automatikoaren metodoen garapenean, horien artean, "collage"-a eta "cadáver exquisito"-a. Garai honetan idatzi zuen "L'Homme approximatif" ("Gutxi gora beherako gizakia", 1931) liburua.

Bigarren Mundu Gerran, erresistentzia frantsesera batu zen. 1947an, herritartasuna lortu ondoren, Frantziako Partidu Komunistara kidetu zen. 1956. urterarte izan zen militarra, armada sobietarrek matxinada herrikoia itzaltzeko hasitako Hungariako inbasioaren ondoren,

partidu komunistatik atera zen harte. Idatzi zituen garai hartako obrak bereziki konplexuak ziren, nahiz eta gaztetan egiten zituenak baina konbentzionalagoak izan. Obra horien artean, hauek bereizi ditzazkegu: "Parler seul" ("Bakarrizketan", 1950) eta "La face intérieure ("Barne aurpegia", 1953).

Parisen hil zen, 1963ko abenduaren 25ean eta Montparnasseko hilerrian izan zen lurperatua.

Obrak

Antipirinaren lehen abentura zerutiarra 1916

Hogeita bost olerki 1918

Lehen dada manifestua 1918

Dada antologia (obra kolektiboa) 1919

Zazpi dada manifestuak 1924

Gure txorien gainean 1929

Gutxi gora beherako gizakia 1931

Otsoek edaten duten tokian 1931

Eguerdi irabaziak 1939

Surrealismoa eta gerraostea. Surrealismoari buruzko konferentziak.

Abagunean 1946

Ihesaldia 1947

Fruitu onartua 1947

Larrosa eta txakurra 1959