Bob Kane

Bob Kane 1915eko urriaren 24an jaio eta 1998ko azaroaren 3an hil zen. Marrazkilari eta komiki idazle estatubatuar hau Batman superheroiaren sortzaile legala izan zen DC Comicsen ustez.Urte batzuk beranduago, Kanek aitortu zuen Bill Fingerrek, bere estudioko idazleak, pertsonaia sortzen lagundu ziola.

BIOGRAFIA

Lehen pausoak

Bigarren hezkuntzan, Kane, Will Eisnerren kide izan zen, gero komikigile eta The Spirit zaldiaren sortzailea. 18 urte zituenean, Robert Kahn-ek bere izena legalki aldatu zuen Bob Kane izenarekin eta 1936an komikien munduan sartu zen Jerry Iger editorearen laguntzaz eta Wow, What A Magazine! komikia argitaratuz . Urte bat beranduago Kane, Igerren estudio berrian hasi zen lanean. Bertan egiten zituen lanen artean aurkitzen da "Peter Pupp" komikia, Wgas aldizkari britainiarrean aurkeztua eta beranduago Jumbo COmics eta Fiction Housen. Bestalde, libreki ere egin zuen lan Fleisher estudioetan, Betty Boop marrazkiak diseinatzen. Ondoren, beste bi enpresentzat ere egin zuen lan, hauek DC comicsekin elkartuko ziren beranduago.

Batman

1939 urtearen hasieran, Supermanen arrakastak National Publicationsi bultzada bat eman zion superheroi gehiagoren izenak lortzeko, ondoren, haien izenburuetan jartzeko. Erantzun moduan, Bob Kanek "Birdman" izeneko pertsonai bat sortu zuen, eta ondoren "Bat-man" izenaz aldatu zuen.

Kane-k dioenez, bere eraginen artean Douglas Fairbanks, "The Bat Whispers" pelikula zeuden.

Bill Finger, zapatila saltzaile bat, Bob Kane-en estudiora batu zen 1938an. Kane-ek eginiko festa batean elkar ezagutu zuten eta lana eman zion hainbat komiki egiteko.

Fingerrek dionez iradokizun moduan eman zituen Batmanen kaputxa eta zeraman kapa beltza. Bestalde, traje originalak zituen zati gorriak kentzea proposatu zion misterio handiagoa transmititzeko. Aldaketa hauek Lee Falkek sorturiko The Phantom pertsonaian oinarrituta zeuden. Fingerrek idatzi zuen Batmanen lehenengo istorioa, Kane-ek zati artistikoa landu zuen bitartean.

Pertsonaia 1399ko maiatzeko eleberrian aurkeztu zen eta sekulako arrakasta izan zuen. Urte bat pasatu ondoren, Kane-k bi laguntzaile kontratatu zituen: Jerry Robinson eta George Roussos. Beranduago, DC comics enpresak istorio gehiago eskatzen zituen heinean, beste laguntzaile batzuk kontratatu zituen, Dick Sprang horien artean, baina hauek ez zuten krediturik jaso.

Batmanen ezaugarriak garai hartako superheroien aldean ezberdinak ziren: honek zituen botere berezi bakarrak adimena eta zuen fisiko paregabez ziren. Batman ezberdina zen; bere istorioak eleberri klasiko baten itxura zuen,bere hiria iluna azaltzen zen aspektu bat baino gehiagotan eta ez zen fisiko oneko superheroi bat bakarrik. Begi bistan zegoen garai horretan hasi ziren aurrerapen teknologikoengatik izan zuela hainbesteko ospea. Fantasia sinesgarria eta etorkizun posiblea zen irakurleentzat, Gothan City (hiri apokaliptiko, kriminal eta iluna) zentzu horretan, adibide perfektua zen.

Kane, National enpresarekin akordio batera heldu zen, non pertsonaia beste enpresa baten jabetza izango zela esaten zuen, baina horren truke kalte-ordain ekonomikoak eta komiki guztietan sortzailea Kane zela jarri beharko zuten. Garai haietan ez zen krediturik ematen komikiak idazten zutenei. Kane-ekin konparatuz, Bill Fingerri diru kantitate txikia eman zioten eta ez zuen krediturik jaso, ezta Kane-kin egindako lanengatik ere. Finger, Joe Shuster, Jerry Siegel eta beste komikilari batzuk National enpresarengandik iruzurra egin zietela sentitu zuten. Finger hil zenean (1974), ez zuen inongo krediturik jaso egin zuen lanarengatik. Bestalde, Kane-ek sekulako dirutza jaso zuen.

1943an, Kane-ek Batmanen komikiak alde batera utzi eta Batmanen marrazkietan jarri zen buru-belarri, hauek aldizkarietan argitaratzen baitziren. Orain, falta ziren beste egileen eta laguntzaileen izenak ere jartzen dituzte. 1946an, Kane, komikiak idaztera itzuli zen, DC-k jakin gabe bere langileak kontratatu zituen: Lew S. Schwartz (1946 eta 1953 bitartean) eta Sheldon Moldoff (1953 eta 1967 bitartean).

Robin

Hasieran, Batman pistola bat zeraman mendekatzaile bortitz bat zen eta gehienetan bere etsaiak hiltzen zituen. Pertsonaiaren arrakastak Detective Comics-en salmentak igotzea eragin zuen eta azkenean National Publications berrizendatua izan zen "Detective Comics, Inc". Beranduago, National Publications enpresak pertsonaiaren biolentzia maila murrizteko eta pertsonai gazte bat barneratzeko eskatu zuen. Hasieran, Kane-ek Puck bezalako pertsonai bihurri bat proposatu zuen eta Fingerrek berriz, pertsonai errealago bat nahi zuen.

Kane-ek, lehenago Peter Pupp-entzat kide bat sortu zuen, Mercurio izeneko "super-traje bat zuen mutil bat gehitzea proposatu zuen. Robinsonek pertsonai normal bat proposatu zuen "Robin" izenekoa, Robin Hood-en liburuengatik. 1940ko apirilean azaldu zen lehenengoz pertsonai berria: zirkuko artista umezurtz bat Dick Grayson izenekoa, Bruce Wayne-en jauregira bizitzera joango dena.

Garai haietarako, heroiak bere aldizkari ofiz

iala izateko baldintzak zituen eta 1940ko udazkenean argitaratu zuten Batmanen lehenengo aldizkaria, eta bertan azaltzen da Batmanen etsai nagusia: Joker. Robinsonek berak sortu zuela esaten zuen, baina Kane-ek dioenez ez zen horrela izan.

Bere bizitza eta ondorengo karrerak

60ko hamarkadan komiki lana jaisten ari zen bitartean, Kane-ek bere estatus soziala aprobetxatu zuen Batmanen sortzaile bezala. Komikiak egin ondoren, telebistarentzat marrazkiak egiten aritu zen, Courageous Cat eta Cool McCool pertsonaiak sortuz. Pintore lanetan ere ibili zen eta bere artelanak galerietan erakutsi ziren. Artelan hauetako asko beste batzuek egin zituztela esaten da.

1989an, Kane-ek autobiografia bat argitaratu zuen (Batman and Me) eta bigarren zatia ere beranduago argitaratu zuen (Batman and Me, The Saga Continues) 1996an.

Kane 1998ko azaroaren 3an hil zen gaixotasun baten ondorioz. Orain Fores Lawn Memorial Parken (Hollywood Hillsen) dago lurperatuta.

ERREFERENTZIAK

  1. Lew Schwartzi elkarrizketa, Alter Ego N° 51 (agosto de 2005)

    1. En 1994an,Kane oraindik bizirik zegoela, Moldoffek elkarrizketa bat eman zuen After Egon argitaratua izan zena.

    2. Comic Book Interview Super Special: Batman (Fictioneer Press, 1989)

    3. Extracto de la entrevista a Jerry Robinson The Comics Journal-en N° 271 (octubre de 2005)

    4. The Comics Journal N° 271 (octubre de 2005): erry Robinsoni elkarrizketa

    5. Entertainment Weekly Sitio oficial del escritor Frank Lovece: Exclusivas en la Web – Entrevista a Bob Kane

    6. Newsarama (18 de octrubre de 2006): "Joker, el Museo Judío y Jerry: Conversando con Jerry Robinson" (entrevista)

    7. POV Online (columna del 15 de marzo de 2007): "News from Me: Arnold", por Mark Evanier

    8. http://www.imdb.com/title/tt0096895/fullcredits#cast