Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarre 1932ko apirilaren 30ean jaio zen Madrilen. Hau erreportari bat da eta jaurtiketa probetan espezializatutako atleta bat izan zen. Hau Aventura 92, orain Ruta Quetzal izeneko abenturazko programaren zuzendari eta sortzailea da. Nahiz eta Madrilen jaio bera beti nafarra sentitu da.
4 urte zituela bere gurasoekin Pamplonara joan zen, berandugo 20 urterekin nekazal tekniko karrera ikasi zuen, baina atleta bezala gehiago nabarmendu zen. Honek, Espainako txapelketa bederatzi aldiz irabazi eta 1960ko Erromako joko olinpikoetan parte hartu zuen.
Xabalinaren marka hautsi zuen Felix Erauskin bere entrenatzailea zela, honek teknika berriak erakutsi zizkion. Teknika honek esperientzi gabeko jaurtitzailei ematen zieten arriskuen aurrean, IAAFek arautegia aldatu zuen.
1961tik 1963ra, etbotaniko bezela lan egin zuen Amazonas errekan eta honen truke Gobernu Kolonbiarrak soldata bat ordaintzen zion. 1963an Espainira bueltatu zenean "Television Española" kateak kontratau zuen erreportari bezela.
Bere lehendabiziko lanean, Kongo buruzko informazioa eman zuen, han hilzorian egon zen, 300 atxilotuen fusilamendua grabatu zuelako eta horregatik, bera hiltzeko kondenatu zuten.
TVEko Berriemaile bezela Vietnameko guerra eta Augusto PinotxetekTxilen egindako estatu kolpeari buruz informazioa eman zuen, besteak beste. Bere karrera zehar pertsonai garrantzitsuak elkarrizketatzeko aukera izan du, Dalai lama, Salvador Allende, Indira Ghandi edo Pablo Neruda bezalakoak."La Actualidad Española" izeneko programan lan egin zuen, Félix Rodríguez de la Fuente eta César Pérez de Tudela eskalatzaile eta kazetiarekin batera.1965an Marisol Asumendirekin ezkondu zen Tokion.
Bere azken ekimen profesionala 1989an jaio zen, "Aventura 92" izeneko programa sortu zuenean, orain Ruta Quetzal-BBVA izenekoa. Programa hau Uneskorentzako interes unibertsala zuen. Honen oina zen, 58 herrialde desberdinetako gazteak trukatzea hauek bidai ahal zezaten eta geografia, historia eta Iberoamerikari buruz ikasteko. Programa honek 7.000 gazte bekatu ditu. Hau 1989tik egiten da eta ekaina eta uztaila artean 16 eta 17 urteko gazteak elkartzen ditu 45 egunetako joan-etorri bidai batean Amerika eta Espainia artean.
Bere semeekin batera, Iñigo, Rodrigo eta Sol, 1994an "2092 fundazioa sortu zuen Amerikako VI. espedizio zientifikoen erakunde eta espedizio geografikoen organizazioaren mendeurrenerako.
2009ko maiatzaren 26an, Nafarroko gobernuak Cruz de Carlos III El Noble de Navarra1 domina ematen dio, berari esker Nafarroko kontribuzioan egin diren aurrespenengatik.
2005ean Miguel de la Quadraren lagun asoziazio batek (AdAMIQUS) Príncipe de Asturias de la Concordia saria Migueli emateko proposatu zuten. 2009an Ruta Quetzal-BBVAak sari hau Migueli emateko proposatzen dute baino zoritxarrez, Berlini ematen diote saria harresi erorketaren 20.urtemuga dela eta.
- El mundo en acción (1973-1978)
- Españoles en el Pacífico (1980)