Sudeteak (alemanez Sudeten, txekiera eta polonieraz Sudety) Bohemia, Silesia Behereko voivoderria, Txekiar Silesia eta Saxonia eskualdeen artean dagoen mendikatea da. Txekiar Errepublika, Alemania eta Polonia hartzen ditu.
Izena Sudeti Montesetik dator, garai eskolastikoetan Ptolomeoen Geographian erabilitako Soudeta Ore izenari eginiko latinizazioa, Gabreta basoaren iparraldean kokatzen dituelarik. Etimologia ez dago garbi; hipotesi baten arabera, su- indoeropar aurrizkitik etor daiteke, basurde mendia esanahiarekin. Beste hipotesi batek, ordea, latinezko sudis hitzatik eratorria dela dio, arantza esanahiarekin, inguruaren orografiari aipamen eginez, agian.
Altuera urrikoa da, tontor batzuk soilik iristen dira 1500m-etara eta altuena 1602m-rekin Sněžka-Śnieżka (txekieraz/polonieraz) edo Schneekoppe (alemanez) da. 1200m-ra iritsi bitartean basoz estalita dago eta bertan bazka alpetarrak hazten dira. GlaziarKuaternarioek higatutako blokeetan dago zatituta. Hiririk garrantzitsuenak hauek dira: Liberec eta Jsblonec nad Nisou Txekiar Errepublikan eta Waldenberg Polonian. Eskualdean burdinezko, berunezko, zinkezko eta harrikatzezko aztarnategiak existitzen dira.
Sudeteak gehienetan honela banatzen dira:
Ekialdeko Sudeteak
Urrezko mendiak
Jeseniki mendiak
Opawskie mendiak
Śnieżnik mendiak
Sudete Zentralak
Bardzkie mendiak
Bystrzyckie mendiak
Orlické mendiak
Owl mendiak
Harrizko mendiak
Mesa mendiak
Mendebaldeko Sudeteak
Ještěd-Kozákov gandorra
Jizera mendiak
Kaczawskie mendiak
Karkonosze/Krkonoše
Lusatian mendiak
Rudawy Janowickie
XIX. mendeko nazionalismoaren larrialdiraino eta aleman hiztunen lantzeraino, Sudeteak ez zuten eskualde historikoa osatzen, mendikate bat kontsideratzen ziren Bohemia eta Moraviako herrialdeetan.
Eskualdea Bohemiako Erresuma zaharraren mugetan kokatzen zen, Moravia eta Silesia hartzen zituelarik eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte izan zen. Premyslid dinastia txekiarraren erorialdiaren ondoren, erreinua gobernatua izan zen, lehenik, Luxenburgoko etxetik, jarraian, Jogalia dinastiak eta azkenik, Austriako etxeak.
XIII.mendetik aurrera, eskualdea kolono alemaniarrek bete zuten, Bohemiako erregeek gonbidatuta. Habsburgotarrekin eskualdea bere erreinuan geratu zen sartuta eta horrela iraungo zuen XIX. mendeko nazionailsmora arte, alemanen eta txekiarren arteko lehen gatazkak sortu zirenean, hain zuzen ere.
Lehen Mundu Gerraren eta Austria-Hungariako Inperioa desegitearen ondoren, Txekoslovakia independentea aldarrikatu zen, Bohemiako erreinu zaharra sartuz. Hala ere, Reichstagen Moraviako, Bohemiako eta Silesiako diputatu alemaniarrek atxikimenduari uko egin zioten Woodrow Wilson lehendakari estatubatuarraren Hamalau Puntuak argudiatuz eta aleman hiztunen lurraldeen bat-egitea aldarrikatu zioten Austriako errepublika berriari.
Alemaniako beste gutxiengo batzuk Austriako aleman hiztunekin elkartzen ahalegindu ziren Moravian, Brnon, Jihlavan eta Olomoucen, baina ez zuten lortu.
Bateratu eta berehala, juduak, beste gutxiengo batzuk eta disidente politikoak jarraituak izaten hasi ziren. Gerran zehar, naziek 300.000 judu txekiar garraiatuko lituzkete kontzentrazio-esparruetara eta %90-a hilko litzateke, eskualdeko gizartea betiko aldatuz. Hala ere, 1938ko abenduaren 4an, hauteskundeak ospatu ziren eta bertan botoen %97,8-ko laguntza jaso zuten Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistarako. Milioi erdi aleman etniko inguru alderdi honen kide egin ziren, honek populazioaren %17-a suposatu zuen eta Alemaniako eskualderik pronaziena bihurtu zuten (Alemaniako afiliazioaren erdi maila %7,85-ekoa zen). Txekiar hizkuntza ezaguna zutenez, Sudeteetako aleman asko enplegatuak izan ziren Bohemia eta Moravia protektoratu berriko administrazioan, baita beste antolaketa nazi batzuetan ere. Nabarmenena Karl Hermann Frank izan zen, SS-ko jenerala, polizia eta Protektoratuko idazkaria.
ariseko Bake Biltzarreko batzorde iparramerikarrak gomendio sail batzuk egin zituen. Gerora, baztertuak izan ziren lurralde txekiarren erreklamazioen inguruan eta bertan, honek zekarren bidegabekeriaz ohortarazten zen. Egoera hau larriagotu egin zen 1919ko martxoaren 3an, armada txekiarrak jarraitzaile alemaniarren aurka egin zutenean eta baita Txekoslovakiako etorkizunerako arrisku potentzialak ere; batez ere, euskualde honetako Aleman hiztunek Alemania eta Austriako milioika jarraitzaile zituztela kontuan hartuta. Gomendio hauek baztertuak izan ziren eta Txekoslovakiak Sudeteak bere lurraldean sartzea eskatu zuen. 1919an, eskari hau Saint-Germaingo Itunean berretsia izan zen.
posteriormente ignoradas, acerca de las reclamaciones territoriales checas de territorios germanohablantes, en las cuales se advertía de la injusticia que esto suponía, agravada tras disparar el ejército checo contra simpatizantes alemanes el 3 de marzo de 1919, y del peligro potencial para el futuro de Checoslovaquia que supondrían tales aspiraciones (que incluían la región de Lusacia), sobre todo teniendo en cuenta que los germanohablantes de estas regiones contaban con millones de simpatizantes en Alemania y Austria, no dando mucho crédito al éxito de tal experimento.
Txekiarren eta Aleman hiztunen arteko borrokak 20 urteetan zehar jarraitu zuen eta 1930ean larriagotu egin ziren krisi ekonomikoaren ondorioz. Sudeteentzat kolpe gogorra izan zen, hauek paperezko, jostailuzko eta beirazko industria esportatzaileen mende baitzeuden. Txekiarren ekoizpenaren %60-a Sudeteetan burutzen zen eta %78-a, berriz, esportatu egiten zen. Honek, langabezia ugaritzea eta bertako biztanle askoren ideologia arrazionalizatzea ekarri zuen.
1938an, Alemaniak Sudeteak beretu zituen gatazka etnikoak ebazteko aitzakiarekin. Historian ekitaldi honi Sudeteen krisia deritzo. Krisi honengatik, Sudeteak XXI.mendean ondoko herriko okupazioaren aurrekaritzat hartu ziren.
Alemaniako okupazioaren ondoren, Sudeteak administrazio militarraren ikuskaritzapean ezarri zituzten, Wilhelm Keitel jenerala gobernadore zelarik. 1938ko urriaren 21ean, lurraldea banatu egin zen, hegoaldeko zati bat Oberdonauko eta Niederdonauko ondoko barrutietara gehituz. Iparraldeko eta mendebaldeko zatiekin Sudetenland barrutia sortu zen eta Reichenbergeko hiria (gaur egun Liberec) bertako hiriburu izendatu zuten. Konrad Henleinek, jada Alemaniako Langile Alde
rdi Nazionalsozialistan integratua, Reichskommissar bezala gobernatu zuen barrutia eta 1939ko maiatzaren 1etik 1945eko maiatzaren 4ra arte Reichsstatthalter bezala. Sudetenlandek hiru barrutirekin kontatzen zuen: Eger (Karlsbad hiriburua), Aussig (Aussig) eta Troppau (Troppau).
Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1945ean Potsdamgo Batzarrak Sudeteen populazio alemaniarraren deportazioa zehaztu zuen. Txekoslovakiara itzuli ziren eta horrek pupulazio honen gehiengoa kanporatzea ekarri zuen. Nahiz eta legeria txekiarrak estaldura bat proportzionatu afiliazio anifaxista egiaztatzen zuten alemanentzako, kasu gehienetan Alemaniaren aurkako gorroto itzela ez errespetatzea eragin zuen eta 244.000 alemanei soilik baimendu zitzaien Txekoslovakian egotea. Gerora, Alemaniako Errepublika Federalera emigratu ziren (100.000 baino gehiago) eta 1945ean, 500.000 inguru izan ziren kanporatuak. Makina bat abusu bortitz izan ziren populazio alemaniarraren aurka, Brnoren Heriotzaren Martxan bezala (Brünner Todesmarsch", 1945eko maiatzaren amaieran, Brnoko 20.000 biztanleek Austriari behartu zioten martxa). 24.000 hildako izan ziren, ez bakarrik hilketengatik, baita gaixotasunen heriotzengatik eta beste indarkeriazko heriotzengatik ere. Nahiz eta egiaztatuak ez izan, euren senideek 62.000 desagertze baino gehiago komunikatu zituzten.
Benesen dekretuaren arabera, Sudeteko aleman guztien jabetzak konfiskatu ziren gerraren konponketarako. 1946an, era antolatugo batean, 2.234.544 pertsona Alemaniara deportatu zituzten, bi heren Amerikako sektorera eta beste heren bat Sobietar Batasunaren sektorera. Erbesteratu hauen artean ez zeuden alemanak soilik, baita familia mistoko kideak eta arnegariak ere. Eskualdea txekiarrez eta beste gutxiengo txekiar batzuez birpopulatu zen: eslovakiarrak, Violiniako txekiarrak, ijitoak eta hungariarrak (meatzaritza hedatua, eremu militarrak...) edo erakargarritasun ezagatik. Eremu honetan gutxiengo Alemanak geratu ziren, mendebaldeko mugarekin batera. 2001ean, etnia alemaneko 40.000 pertsona erroldatu ziren Txekiar Errepulikan.
Gaur egun, Sudeteak lurralde txekiarreko kidetzat ezagutzen dira nazioartean. Alemaniaren gutxiengoa dagoeneko ez da existitzen, gainera, Alemaniak subiranotasun txekiarra aitortzen du. Hala ere, 1945etik gaur egunera arte, Alemaniako hurrengo gobernuak eta Sudete alemanen ahaideak eskualdelo alemanen kanporaketagatik Estatu txekiarraren kalte-ordainak erreklamatzen etorri dira.
Carta orográfica de los Sudetes (frantsesez)
Carta orográfica de los Sudetes (ingelesez)