Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a) emakume alpinista euskalduna da, eta alpinista bezala bere helburua munduko 14 zortzimilakoak (8.000 metro baino gehiagoko mendiak) igotzean datza. Ez da bakarra arlo honetan helburu horrekin bizi dena, badira bera bezala munduan 14 zortzimilakoak igo nahi dituzten beste emakumeak, hala nola, Gerlinde Kaltenbrunner, Oh Eun-Sun eta Nieves Meroi. Alpinista gipuzkoarra, bere babesle askoren artean, Televisión Españolako (TVE) "Al filo de lo imposible" programa du, non bere azkenengo 8 mendietan lagundu dio.
Bere zaletasuna eta interesa mendiarekiko, txangozaletasun ohitura euskaldunarekin hasi zen. Txikitatik mendira joaten zen gurasoekin hauek aukera zutelako. Ondoren lagun-taldeekin joaten zen, horrela esperientzia jasoz. 14 urterekin, Tolosako mendi elkartean hasi zen lehenengo aldiz harrian eskalatzen. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, zailtasun handiagoko igoerak egiten hasi zen Pirineoetan eta Alpetan (oparrak pasatzen zituen lekua). 1989an 16 urterekin Alpetara joaten da lehengo aldiz. Bertan, Mont Blanc (4.819 metro), Cervinoa (4.478 metro) eta Mendi arrosa (4.614 metro) igoko ditu.
17 urterekin bakarrik Chimborazo sumendiaren gailurrera iritsi zen, 6.310 metrokoa.
1994ean 21 urterekin, berriro ere Ekuadorren, Chimborazo sumendia (6.310 metro) igo zuen. Honekin batera Cotopaxi (5.897 metro), Tungurahua (5.016 metro) eta Guagua Pichincha (4.971 metro) mendiak batu zituen bere kontura.
1996an Peruko Mendikate zuriraino bidaiatu zuen, Ishinca (5.530 metro) mendi elurtua eta Urús mendia (5.495 metro) igotzeko beste batzuen artean.
1998an Tolosako mendi elkartearekin Hymalayara lehenengo aldiz bidaiatu zuen bere lehenengo zortzimilakoa, Dhaulagiri (8.167 metro) zehazki, igotzeko. Baina gailurretik 272 metrora zeudenean jaitsi egin behar izan zuten pilatutako elurrarengatik. Ondoren hamar urte itxaron beharko zituen 2008ko maiatzaren 1era arte, mendi tontor hau igo ahal izateko.
2001eko maiatzaren 23an Edurnek bere lehen zortzimilakoa igo zuen, Everest (8.848m) mendia. Igoera hau lortzeko, Edurnek, mendiaren hego lepotik barrena abiatu, eta oxigeno artifizialaren laguntzaz baliatu zen. Igoera honetan Silvio Mondinelli, Mario Merelli, Iván Vallejo eta Dawa II sherpa zituen kide bezala. Bere hirugarren aukera zuen hau, lehendik bi aldiz saiatu (1999an eta 2000n) eta porrot egin zuelako eguraldi arazoak zirela eta. Lehenengo bi saiakera hauetan Mallorytik barrena joatea erabaki zuten oxigeno artifizialik gabe. Arrakasta honen ondoren, Everest mendia igotzea lortu zuen Espainiako Estatuko hirugarren emakumea bilakatu zen Araceli Segarra eta Txus Lagoren atzetik.
Eskola bukatu ahala, industrial teknikarako ingenieritza hasi zen ikasten. Hura bukatu zuenean, merkataritza-negoziorako master bat egin zuen Bartzelonako Administrazio eta Enpresen Gidarako Goi Eskolan (ESADE). Ondoren, makineriaren eraikuntzarako arloan zeukan enpresa familiarrean lau urtez jardun zen, Lazkaoko Kemen xederengandik jasotzen zituen entrenamenduei uko egin gabe. Gaur egun, Bartzelonan du bere bizilekua, eta bertan lan egiten du ere gainditze pertsonalari buruz hitzaldiak emanez ESADErentzat. Entrenatzaile pertsonala izan nahian, titulua lortzeko prestatzen ari da, San Cugateko (Bartzelona) goi errendimenduko zentroan hiru edo lau orduz entrenatzen den baitan. Gainera, Zizurkilen (Gipuzkoa) kokatuta dagoen jatetxe baten jabea da, Abeletxe.Hasierak alpinismoan
2001eko urrian, Dhaulag iri (8.167 metro) mendia berriz ere igotzeko saiakera egin zuen, Carlos Soria, Pepe Garcés, Silvio Mondinelli eta Mario Merellirekin. Berriz ere arrakastarik gabe. Igoera saiakera batetik itzultzen ari zirenean, Pepe Garcés irristatu eta amildegitik bera erori zen hil arte. Hilabete berean, bost mendizale gipuzkoarren eta nafarren gorputzen erreskatearen buru izan zen. Hauek, Pumori (Himalayan) mendia igotzeko saiakeran hil ziren. Edurneren erreskate taldeak bertan behera utzi behar izan zuten erreskatea elur-jausi arrisku handia bai zegoen.2002ko maiatzaren 16ean bere bigarren zortzimilakoa igotzea lortu zuen, Makalu (8.465 metro) mendia, Silvio Mondinelli, Mario Merelli eta Carlos Puneren laguntzarekin. Frantsesen bidetik joatea erabaki zuten. Kanpamendu basera itzultzen ari ziren bitartean maoista gerrillari batzuengandik bahituta gelditu ziren, diru kopuru bat ordainarazi arte.Annapurna mendia igotzen saiatu zen denboraldi berean, baina arrakastarik gabe.2002ko urriaren 5ean, Juanito Oiarzabal, Iván Vallejo eta José Ramón Aguirre Marrónerekin, Cho Oyu (8.201 metro) mendiaren tontorra zapaltzea lortu zuenean, zortzimilako gehiena igotzea lortu zuen Espainiako Estatuko emakume bakarra bilakatu zen.
2003an bere hiru helburu nagusienak egitea lortu zuen, Lhotse (8.516 metro), Gasherbrum II (8.035 metro) eta Gasherbrum I (8.068 metro) mendiak igotzea. Igoera hauetan, Al filo de lo imposible taldeak laguntzen hasi zitzaion. Hortik aurrera, Juanito Oiarzabalekin k-2 (8.611 metro) mendiaren igoera planifikatzen hasi
1- Everest (8.848 m.), Txina/Nepal, 2001eko maiatzaren 23an
2- Makalu (8.465 m.), Txina/Nepal, 2002ko maiatzaren 16an
3- Cho Oyu (8.201 m.), Txina /Nepal, 2002ko urriaren 5ean
4- Lhotse (8.516 m.), Txina/Nepal, 2003ko maiatzaren 26an
5- Gasherbrum II (8.035 m.), Txina/ Pakistan, 20003ko uztailaren 19an
6- Gasherbrum I (8.068 m.), Txina/Pakistan, 2003ko uztailaren 26an
7- K2 (8.611 m.), Txina/Pakistan, 2004ko uztailaren 26an
8- Nanga Parbat (8.125 m.), Pakistan, 2005eko uztailaren 20an
9- Broad Peak (8.047 m.), Txina/Pakistan, 2007ko uztailaren 12an
10- Dhaulagiri (8.167 m.), Nepal, 2008ko maiatzaren 1ean
11- Manaslu (8.156 m.), Nepal, 2008ko urriaren 5ean
12- Kangchenjunga (8.598 m.), India/Nepal, 2009ko maiatzaren 18a
- Shisha Pangma (8.046 m.), Txina
- Urteko balentria handienari saria Gipuzkoako Diputazio Foralarentzako 2001ean.
- Sabino Arana fundazioaren kirol saria 2002an.
- "Emakumea eta kirola" saria Espainiako emakumezko kirolari onenarentzat, Espainiako olinpiar batzordearen partetik 2005ean.
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Edurne_Pasaban
zen. Igoera hau, bere biziko igoerarik arriskutsuena izan zen. Bertako jaitsieran, hankako bi be hatz izoztu zitzaizkion eta ondoren ebakitu zizkioten. Junaitok ere bere hankako hamar behatz. Gaur egun, mendi hau igo eta gero biziraun duten munduko bost emakumeren artean topatzen da. Nieves Meroi, Yuka Komatsu, Oh Eun-Sun eta Cecilie Skog zehazki.Hymalayara berriz ere bidaiatu zuen, eta 2005eko uztailaren 20an Nanga Parbat (8.125 metro) mendia eskalatu zuen Jon Bereziartu, Marianne Chupuisat, Ester Sabadell eta Iván Vallejorkein. Bere itzuleran, depresio handi batean sartu zen, eta 14 zortzimilako igotzeko lehen emakumearen titulua uzteko ideia izan zuen.Sendatu ostean, 2007ko uztailaren 12an bere bederatzi garren zortzimilakoa lortu zuen Broad Peak (8.047 metro) mendia igoaz. Aldiz, Shisha Pangma(8.046metro) mendian ez zuen inolako aukerarik izan.2008ko maiatzaren 1ean Dhaulagiri (8.167 metro) mendia eta 2008ko urriaren 5ean Manaslu (8.156 metro) mendia batu zituen bere kontura. Txinan Shisha Pangma mendia igotzeko aukera berri bat izan zuen, baina oraingoan ere, ezin izan zuen igo eguraldiarengatik.2009ko maiatzaren bukaeratik Nepalera joan zen Kangchenjunga eskalatzeko, falta zitzaizkion hiru zortzimilakoetatik lehenengoa. Kostata igo zuen azkenean, tronkobronkitisetik gaixotu zelako. Igoera honekin, mendia, eskalatu zuten emakumeetatik laugarrena izan zen, Ginette Harrison (1998an), Gerlinde Kaltenbrunner (2006an) eta Oh Eun-Sun (2009an) haurretik bai zuten.
40 dira denera mendi maltzur honetan bizia galdu dutenak, eta horregatik hartu zuen fama txarra mendizaleentzat.
Azkenik, 2009ko udazkenean, laugarren aldiz Shisha Pangma eskalatzeko saiakera egin zuen. Baina honetan ere zorte txarrak uztera kondenatu zuen, mendi hau igo barik gelditu zen bitartean. Bere kidearen, Roberto Piantoni ren heriotza ere beste faktore bat izan zen igoera esekitzeko.