Eva Anna Paula Hitler (Braun, Munich, 1912ko otsailaren 6an jaioa eta Berlin, 1945ko apirilaren 30ean hil zen) Adolf Hitlerren amorantea izan zen, bere suizidioa baino egun bat lehenago ezkondu zenarekin. Braunek Hitler Munichen ezagutu zuen, berak 17 urte zituenean, hau da, alderdi naziko argazkilari pertsonalaren laguntzaile eta modelotzat lan egiten zuenean. Urte pare bat geroago sarriago ikusten hasi ziren, nahiz eta Braunek bi aldiz suizidatzen saiatu beraien erlazioaren hasieran. 1936an, Eva Braunek Hitlerren Berghofeko egoitzaren parte osatzen zuen, Berchtesgadenetik gertu, non bertan Bigarren Mundu Gerratik aldendutako bizitza eduki zuen. Braun argazkilaria zen eta bera da Adolf Hitlerretaz kontserbatzen ziren koloretako argazki eta bideo gehienen egilea. Führerraren inguruko pieza nagusienetako bat izan zen, baina 1944 urterarte gutxi gorabehera ez zen ospakizun publikoetan azaldu, izan ere, urte horretan bere ahizpa, Gretl, SSen generalarekin, Hermann Fegelein, ezkondu zen.
Hirugarren Reicha erori zenean gerraren amaiera aldera, Eva Braunek Hitlerri leialtasuna zin egin zion eta Berlinera bidaiatu zuen bere ondoan egoteko Führerbunkerrean, Reicheko kantzelaritzaren azpian kokatua. Armada Gorriko tropen gertutasunaren aurrean, 1945eko apirilaren 29an Braun Hitlerrekin ezkondu zen, zeremonia zibil labur batean; argazkilariak 33 urte zituen eta Hitlerrek 56. Berrogei ordu geroago, biak búnkerraren barruan suizidatu ziren, neska azido prusikoko kapsula bat iresteagatik. Herri alemanak ez zuen ezer jakin Hitler eta Eva Braunen erlazioari buruz, hauen heriotzaren ondorenerarte.
Munichen jaioa, Eva Braun eskolako irakasle baten hiru alabetatik bigarrena zen, Friedrich «Fritz» Braun (1879-1964) eta Franziska «Fanny» Kronberger (1885-1976), jostun lanetan ibili zen ezkondu zen arte. Bere ahizpa zaharrena, Ilse, 1909an jaio zen eta bere ahizpa txikiena, Margarete (Gretl), 1915ean. Evaren gurasoak 1921ean banandu egin ziren eta hurrengo urtean berriz ezkondu ziren, gehienbat arrazoi ekonomikoengatik (hiperinflazioak garai hartan ekonomi alemana suntsitu zuen). Eva Braun Municheko lizeo katoliko batean hezi zen eta ondoren urtebetez Simbach am Innan "Convento de las Hermanas Inglesas" izeneko negoziozko eskola batean ikasi zuen, bertan batezbesteko kalifikazioak lortu zituen eta atletismorako talentuagatik nabarmendu zen. 17 urterekin lan lortu zuen Heinrich Hoffmannen estudioan, Alderdi Naziko argazkilari ofiziala. Hasieran saltzailea izan zen, baina, azkar argazkilari lanetan hasi zen. 1929ko urrian Adolf Hitler ezagutu zuen, Municheko Hoffmannen estudioan, «Herr Wolff» ezizenen aurkeztu zieten. Bere ahizpa, Gretl, Hoffmannekin hasi zen lanean 1932an, beraz, biek apartamentu bat alokatu zuten bertatik aurrera biak batera bizitzeko. Gretlek Evari lagundu zion bere ondorengo bidaietan, Hitlerrekin Obersalzberg aldera joaten zenean.
Hitler bere erdi ilobarekin, Geli Raubal, bizi izan zen Municheko apartamentu batean 1929tik Geli hil zen arte, 1931koirailaren 18an, apartamentuan hilda agertu zen Hitlerren pistolarekin tiro bat emateagatik, suizidio bat izan zela pentsatu zen. Momentu horretan lider nazia Nurenbergen aurkitzen zen. Berarentzat Raubalekin zuen erlazioa oso garrantzitsua izan zen, agian bere bizitzako handiena. Raubalen heriotzaren ostean, Hitler Braun sarriago ikusten hasi zen.
Eva Braun suizidatzen saiatu zen 1932ko abuztuaren 10 edo 11n, bere aitaren pistolarekin tiro eginez bularrean. Historialariek ez zuten kontsideratu bizitza kentzeko saiakera zenik, Hitlerren atentzioa deitzeko egin zuela uste zen. Evaren errekuperazioaren ondoren, biak oraindik gehiago urbildu ziren eta 1932an iada amorante bihurtu ziren. Hitler Munichen zegoenean, biek gaua batera pasatzen zuten honek hirian zuen apartamentuan. 1933tik aurrera, Braunek Hoffmannentzat argazkilari lanak egin zituen, lan honen bidez Hitlerren lagun-taldeko kide bat balitz bezala bidaiatzeko aukera izan zuen. Urteak geroago, Braunek argazkilatzitako estudioko arte departamentuan ere lan egin zuen.
Braun eguneroko atal batek eta Nerin Gun biografoaren kontaera batek dioenez, Brauenen bigarren suizidio saiakera 1935eko maiatzean izan zen. Okasio honetan pastila gaindosi bat hartu zuen lo egiteko, izan ere, Hitlerrek ez omen zion denbora gehiago eskaintzen bere bizitzan. Urteko honetako abuztuan, Führerrak Evari eta honen ahizpari Munichen hiru gelako apartamentu bat eman zien eta hurrengo urtean Bogenhausen villa bat. 1936an Eva Braun Hitlerri Berghofeko egonaldietara laguntzen hasi zitzaion. Berghof diktadore naziaren alpeetako residentzia zen, hau Berchtesgadenetik gertu aurkitzen zen, nahiz eta, Evak, denboraren zati handiena Munichen bizitzen pasa. Braunek ere Berlinen, Reicheko kantzelaritzan, apartamentu pribatu bazuen, Albert Speer arkitektoak diseinatuta.
Braun 1935ean Nurembergera joan zen partidu naziko kongresu batera lehen aldiz, Hoffmanen taldeko partaide bezala. Hitlerren erdi ahizpa, Angela Raubal —Geliren ama— haserretu egin zen Hitlerren amorantearen presentziagatik eta handik gutxira bere lanetik kaleratua izan zen, Berchtesgadeneko residentziko giltzaina zen. Historialariek ez dute lortu jakitea ea honek Brauneri zioen gorrotoagatik ihes egin zuen, baina, zalantzik gabe momentu horretatik aurrera Hitlerren ingurukoak Eva pertsona ikutu ezinatzat hartu zuten.
Hitlerrek heroi kastuaren irudia kultibatu nahi zuen; ideologia nazian lider politiko eta soldaduak gizonezkoak ziren, aldiz, emakumeak etxeko lanak egiten jarduten zuten. Führerra sexualki erakargarria kontsideratzen zen emakumeentzat eta horregatik ezkongabe egon nahi zuen honetaz baliatzeko. Horregatik, Hitler eta Eva Braun ez ziren inoiz publikoan batera azaldu eta ikusten utzi ziren okasio bakarra prentsako argazki batean izan zen, izan ere, 1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan Eva Hitlerren gertu eseri baitzen. Herri alemanak ez zuen ezer jakin bikotearen erlazioari buruz Bigarren Mundu Gerraren osterarte. Albert Speerrek bere oroitzapenetaz baieztatzen duenez, Braunek inoiz ez zuen lo egin Hitlerren gela berean eta gainera, Bergohfen, Berlinen Führerraren residentzian eta baita bere egunak akabatu zituen bunkerrean bere estantzi propioak zituen. Arkitekto honek idatzirik utzi zuen «Eva Braun historialarientzat desengainu handi bat izango zela».
Heike Görtemaker biografak azpimarratzen du emakumeek ez zutela rol garrantzitsurik jokatu Hirugarren Reicheko politikan. Braunen influentzia Hitlerren erabakietan ematen du minimoa izan zela; Evak ez zuen inoiz baimena izan politikako edo negozioetako elkarrizketetan parte hartzeko eta gobernu naziko edo beste dignatario handirenbat zegoenean gelatik alde egin behar izaten zuen. Gainera, ez zen partidu naziko kide izan. Bere zaletasunak kirola, musika eta zinema ziren, eta historialari guztiek bizitza babestua eta pribilegiatua izan zuela esaten zuten, inongo interesik azaldu gabe politikarekiko. Braunek ez zuen interesik manifestatu gobernuko gaietan 1943 arte, Alemania nazia gerra totalaren ekonomia jartzeko ahalegin guztiak egin eta handik pixkaterarte, gauza askoren arten kosmetikoen eta emakumeen luxuak debekatzea suposatzen zuen. Albert Speerren oriotzapenetaz baliatuz, Brauen «oso sumindurik» zuzendu zitzaion Hitlerri gai honengatik, honen arira ondoren Führerrak Speerri instrukzioak eman zizkion, garai horretan Armamentuko ministroa zen, kosmetikoen produkzioa geldiarazteko denbora batez hura guztiz debekatu beharrean.
Braunek Hoffmannentzat lan egiten jarraitu zuen Hitlerrekin erlazio bat sortu eta ondorenean ere. Hainbat argazki eta bideo egin zituen diktadore alemanaren inguruko kideenak eta hauetako batzuk Hoffmannek saltzen zituen prezio oso altuetan. Braunek soldata bat jaso zuen 1943 arte argazki estudiotik eta Führerraren idazkari lana ere bete zuen, posizio honek Reicheko kantzelaritzara inongo akreditaziorik gabe sartzeko eta ateratzeko baimena ematen zion, nahiz eta, berak alboko sarrera eta atzeko eskailerak erabiltzen zituen. Görtemakerrek Braun eta Hitlerrek bizi sexual arrunta zutela esaten zuen; beraien lagun eta familiarrek deskribatzen dute 1938an Evak parre egiten zuela argazki bat ikustean, izan ere, bertan Neville Chamberlain lehen ministro britaniarra sofa batean eserita agertzen zen. Sofa hori Hitlerren Municheko pisuko sofa zen eta argazkian hau jartzen zuen: «Sofa horrek ikusi duena jakingo balu».
1944ko ekainaren 3an Evaren ahizpak, Gretl, Hermann Fegeleinekin ezkondu zen, SSen Gruppenführerra eta Hitler eta Reichsführer-SS, Heinrich Himmlerren arteko taldeen loturaren ofiziala. Adolf Hitlerrek ezkontza hau aitzikiatzat erabili zuen zenbait ekintza ofizialetan Eva Brauni agertzen uzteko, Fegeleinen ezkonarreba moduan izaten zen aurkeztua. Fegelein gerraren azken egunetan Alemaniatik ihes egiten ari zela atxilotua izan zenean, Hitlerrek bere exekuzioa egiteko agindu zuen eta Reicheko Kantzelaritzan fusilatua izan zen 1945eko apirilaren 28an.
1934 eta 1936 artean Hitlerrek 1933an Obersalzbergen gune menditsuan erositako oporretako etxe txikia erreformatu eta handitu zen. Residentzi originalari hegal handi bat gehitu zitzaion eta inguruetan eraikuntza berriak eraiki ziren. Lur sail hori hesitu egin zen eta mendiko beste etxebizitzak partidu naziagatik erosiak eta erraustuak izan ziren. Bertan, Berghof deritzonan, Eva Braun eta Hitlerren gainerako lagun-taldeko kideak kanpoko mundutik isolatuta zeuden. Speer, Hermann Göring eta Martin Bormannek gune horren barruan eraikitako etxeak izan zituzten.
Hitlerren zerbitzu pertsonalaren nagusiak, Heinz Lingek, bere oroitzapenetan Hitler eta Braunek Berghofen bi gela eta bi komun ateekin elkarkomunikaturik zituztela baieztatu zuen eta ia gauero Führerra lotara joan aurretik Evarekin bere estudioan bakarrik geratzen zela esaten zuen. Evak mantala jazten eta ardoa edaten zuen, aldiz, Adolfek tea hartzen zuen. Jendaurrean ez zituzten afektu edo kontakto fisikorik adierazten, Berghofen barruan ere ez. Braunek ohiko bisitariekin anfitrioi rola interpretatzen zuen, nahiz eta ez zuen parte hartzen egoitzako gestioan. Sarri Braunek bere lagun eta familiarrak gonbidatzen zituen Berghofen konpainia egiteko, gonbidatu bakarrak ziren horretarako baimena zutenak.
1944ko uztailaren 20ean Hitlerren kontrako atentatuaren berri izan zuenean, Braunek idatzi zion: «Gure lehen topaketatik zin egin nuen heriotzaraino edozein tokira jarraituko nizuela. Zure maitasunagatik soilik bizi naiz». Hitlerrek Evari aipatu zion bere testamentuan, honek bere heriotzaren ostean 12 000 reichsmark jasotzeko. Hitler oso maitemindurik zegoen Evaz eta honek kirol lehiaketetan parte hartzen zuenean edo tea hartzera berandu heltzen bazen arduratu egiten zen.
Eva Braun Adolf Hitlerrekin, bere txakurrak paseatuz.
Braunek asko maite zituen bere eskoziar terrier arrazako txakurrak, Negus eta Stasi izenekoak, etxetxo bana zutenak. Braunek biak Hitlerren, Blondi, alemaniar artzain txakurratik urrutira edukitzen zituen. Führerraren takurra 1945ekoapirilaren 29an erailia izan zen Hitlerren agindupean, honek eta Braunek hurrengo egunean suizidatzeko erabili nahi zituzten azido prusikoko kapsulak probatzeko. Evaren bi txakurrak eta Blondiren txakurkumeak tiroz hilak izan ziren Hitlerren txakur hezitzaileagatik, Fritz Tornow, apirilaren 30ean.
1945 urtearen hasieran, Eva Braunek Munich eta Berlinera bidaiatu zuen Hitlerrekin egoteko Führerbunkerrean. Han argitu zenean ez zuen alde egin nahi izan, nahiz eta Armada Gorriko tropak gertu egon. Tropa hauek hiriburu alemanaren setioa hasi zuten hilabete erdialdean. Apirilaren 28tik 29rako gau horren ondoren, Hitler eta Braun bunker barruan ezkondu ziren, zeremonia zibil xume bat ospatuz. Joseph Goebbels eta Martin Bormann eskontzaren testigu izan ziren. Gero, Hitlerrek gosari xume bat antolatu zuen bere emazte berriarekin. Ezkontzarekin, Eva Braun Eva Hitler bihurtu zen. Ezkontzako akta sinatu zuenean bere abizenaren B hizkia idatzi zuen, baina, berehala hori ezabatu eta Hitler abizena jarri zuen.
Apirilaren 30eko 13:00etak eta ondoren, Braun eta Hitler langileetaz eta inguruko familiarretaz agurtu ziren. Gutxi gorabehera bi ordu geroago tiro baten soinua entzun zutela diote hainbat testiguk, bi minutu itxaron ondoren Führerraren bi laguntzaileak, Heinz Linge eta Otto Günsche, estudio txikian sartu ziren eta Eva Braun eta Adolf Hitlerren bizirik gabeko gorputzak sofan aurkitu zituzten. Neskak azido prusikoko kapsula bat irentsi zuen eta gizonak bere pistolarekin lokiaren eskuineko aldeari tiro bat eman zion. Eskaileretatik igo ziren gorputzak eta bunkerretik ateratzeko, Reicheko kantzelaritzaren atzekaldean kokatutako zelaira larrialdi-irtenbidetik atera ziren. Bertan partzialik erraustuak izan ziren. Evak 33urte zituen suizidatu zenean.
Sobietarrek beraien gorpuzkiak ikazturik aurkitu zituzten eta SMERSHen (Alemania ekialdeko Magdeburgoko Sobietar Batasuneko kontraespioitzako departamentua) Joseph eta Magda Goebbels eta bere sei umeen gorputzen ondoan lurperatu zituzten sekretupean. 1970eko apirilaren 4ean, KGBeko talde sobietar batek hilobien kokaleku zehatzaren planoekin sekretupean lurpetik bost egur-kaxa atera zituen, gorputzetatik geratzen zena erraustu zuten eta gorpuzkiak txikitu eta Biederitz ibaira, Elba ibaiaren adarrera, bota zituzten hautsak.
Eva Braunen familia guztia gerratik bizirik irten zen. Bere ama, Franziska, Ruhpoldingeko (Baviera) baserri zahar batean bizi zen eta 1976an hil zen, 96 urte zituela. Bere aita, Fritz, 1964ean hil zen. Bere ahizpak, Gretlek, 1945eko maiatzaren 5ean alaba bat izan zuen eta Eva bataiatu zuen. Ondoren, Kurt Beringhoffekin ezkondu zen, negozioetako gizon hau 1987an hil zen. Evaren ahizpa nagusiena, Ilse, ez zen Hitlerren inguruko partaide izan; bi aldiz ezkondu zen eta 1979an hil egin zen.
(Gaztelaniaz) Beevor, Antony (2002). Berlin: The Downfall 1945. Viking Press. ISBN 978-0-670-03041-5.
(Gaztelaniaz) Bullock, Alan (1999). Hitler: A Study in Tyranny. Nueva York: Konecky & Konecky. ISBN 978-1-56852-036-0.
(Ingelesez) Connolly, Kate (14 de febrero de 2010). «Nazi loyalist and Adolf Hitler's devoted aide: the true story of Eva Braun». The Observer (Guardian News and Media). Consultado el 11 de abril de 2014.
(Gaztelaniaz)GaztEberle, Henrik; Uhl, Matthias, eds. (2005). The Hitler Book: The Secret Dossier Prepared for Stalin from the Interrogations of Hitler's Personal Aides. Nueva York: Public Affairs. ISBN 978-1-58648-366-1.
(Gaztelaniaz) Görtemaker, Heike B. (2011). Eva Braun: Life with Hitler. Nueva York: Alfred A. Knopf. ISBN 978-0-307-59582-9.
(Ingelesez) Guest, Katy (12 de marzo de 2006). «The Eva Braun story: Behind every evil man...». The Independent (Londres: Independent News & Media). ISSN 0951-9467. OCLC 185201487. Consultado el 11 de abril de 2014.
(Gaztelaniaz) Junge, Traudl (2003). Until the Final Hour: Hitler's Last Secretary. Londres: Weidenfeld & Nicolson. ISBN 978-0-297-84720-5.
(Gaztelaniaz) Kershaw, Ian (2000). Hitler (1936-1945). Barcelona: Ediciones Península. ISBN 84-8307-314-5.
(Gaztelaniaz) (2008). Hitler: A Biography. Nueva York: W. W. Norton & Company. ISBN 978-0-393-06757-6.
(Gaztelaniaz)Knopp, Guido (2003). Hitler's Women. Nueva York: Routledge. ISBN 978-0-415-94730-5.
(Gaztelaniaz) Lambert, Angela (2006). The Lost Life of Eva Braun. Nueva York: St. Martin's Press. ISBN 978-0-312-36654-4.
(Gaztelaniaz) Linge, Heinz (2009). With Hitler to the End: The Memoir of Hitler's Valet. Nueva York: Skyhorse Publishing. ISBN 978-1-84832-544-9.
(Gaztelaniaz) Speer, Albert (1971). Inside the Third Reich. Nueva York: Avon. ISBN 978-0-380-00071-5.
(Gaztelaniaz) Vinogradov, V. K. (2005). Hitler's Death: Russia's Last Great Secret from the Files of the KGB. Chaucer Press. ISBN 978-1-904449-13-3.
(Ingelesez) Colección de Hoffman-fotos inéditas y desconocidas del álbum de Eva Braun
(Ingelesez) Eva Braun en el círculo íntimo de Hitler (vídeo)
(Ingelesez) Raras fotografías de Eva Braun publicadas en Londres en 2011
(Gaztelaniaz)«El factor Eva Braun». El País Cultural. 15 de febrero de 2013.
(Gaztelaniaz) Categorías
(Gaztelaniaz) Nacidos en 1912
(Gaztelaniaz) Fallecidos en 1945
(Gaztelaniaz) Familia Hitler
(Gaztelaniaz) Mujeres nazis
(Gaztelaniaz) Muniqueses
(Gaztelaniaz) Suicidas nazis
(Gaztelaniaz) Suicidas por envenenamiento
(Gaztelaniaz) Fotógrafos de Alemania