Amélie Nothomb

Egunean lau orduz idazten du, urtero hiru nobela idatzi eta horietatik bat argitaratzen duela onartu zuen.

Estiloa

Bere estiloari buruz baliotsua eta pedantea dela esaten da baina aldi berean komikoa eta izaera handikoa. Inork ez du bere istorioen bizkortasuna eta bere hiztegiaren zehaztasuna zalantzan jartzen. Pélpum edo Cosmetica del enemigo bezalako bere nobela batzuk bi pertsonen arteko elkarrizketak bakarrik osatzen dute. Oso ondo moldatzen da zentzugabekeriekin. Itsusitasunak erakarrita, bere pertsonaiek muturreko ezaugarriak izaten dituzte. Bere lanek gehienetan bi pertsonen arteko edo pertsonaia eta egoera baten arteko aurre ematearen inguruan dihardute.

Lanak

Eleberriak:

Amèlie Nothomb Ettebeeken, 1966ko ekainaren 9an jaiotako idazle belgikarra da, baina frantsesez idazten du.

Bizitza

Japonian, Txinan, Estatu Batuetan, Laosen, Birmanian eta Blangadesen bizi izan da bere aitaren, Belgikako diplomatiko, lanpostuaren ondorioz. Japonieraz hitz egiten duenez, Tokion interprete lanetan aritu zen. 1992tik urtero liburu bat argitaratu du.

Amèlie leku askotan bizi izan da, gerrako izurriteak eta pobrezia bizi izan ditu. Egoera horietatik ihes egiteko, haurtzaroaren urrezko garaia aprobetxatu zuen bere ahizpa zaharragoarekin batera, oso harreman estua zuten. Hamazazpi urterekin Europa ezagutu zuen, Bruselas hain zuzen ere, non arraro eta atzerritar sentitu zuen bere burua. Erromatar filologia ikasi zuen Bruselaseko Unibertsitatean, baina bere abizenak

goi mailako burgesia katolikoaren adierazle zenez eta bere birraitona eskubikoa zenez, zailtasunak izan zituen unibertsitate liberal-sozialista batean integratzeko. Behin ikasketak bukatu ondoren Tokiora itzuli zen eta bertako enpresa batean hasi zen lanean. Stupeur et tremblements izeneko nobelan adierazi zuen esperientzi txar hau, 1999an Frantziar akademiak sari bat eman zion eta 2003an Alain Corneauek zinera eraman zuen. Belgikara itzuli zen eta bertan Hygiéne de I'assassin nobela idatzi zuen 1992an. Nobela honekin hasi zuen arrakasta, bere anaia mozkor baten eskuetan hil ondoren. Hortik aurrera, Amèliek literaturatik bizitzen hasi zen.