Rensis Likert (Cheyenne, Wyoming, 1903ko abuztuaren 5a – Ann Arbor, Michigan, 1981eko irailaren 3a) estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua izan zen. Ezaguna da Likert eskala izenekoa asmatzeagatik, gaur egun galde sortetan maiz erabiltzen dena. Erakundeak kudeatzeko, linking pin model edo lotune eredua ere garatu zuen, non erakundea azpisistema zenbaiten multzotzat hartu eta azpisistema bakoitzeko liderren rola nabarmentzen zuen, multzoen arteko komunikazioa bideratu eta erakundeko helburuak lortzeko. Bere kudeaketa-liburuak oso ospetsuak izan ziren Japonian1960 eta 1970eko hamarkadetan eta bertan aplikazio zabala ere izan zuten.
Likertek Michiganeko ikerkuntza sozialeko institutua fundatu zuen Michiganeko unibertsitatekoa 1946an eta bertako zuzendari izan zen 1970era arte, orduan erretiratu egin zen "Rensis Likert Assoziates" fundatzeko. Hau, enpresa aholkularia zen eta zerbitzuak eskaintzen zituzten konpainia ezberdinei. Bere agindupean, Likertek atentzio handiagoa eman zion organizazioen aurkikuntzari.
Mundu osoko korporazio handien ikerketa egin zuen eta beraren lan horiek zehaztasun handiarekin aurreikusi zuten korporazioen geroko jarduerak.
Gainbegiratu zentralizatuan, ikuspegia langileak egiten duen lanean dago zentratuta. Ondorengo ezaugarriak ditu:
Kontrol mota orokorra gauzatu.
Menpean dituztenei lagundu produktibitate gehiago eskuratzeko.
Langileei aldaketetan sartu.
Erantzunetara gehiago orientatu metodo eta prozeduretara baino.
Helburu altuak eta produktibitate errealistak ezarri.
Likertek lau sistema kudeaketa identifikatu zituen:
1. Ustiatzaile autoritarioa: Langilearekiko beldurra eta mehatxuetan oinarritzen da, non komunikazioa kargu handienetatik baxuenetara da. Urruntze psikologikoa dago gainbegirale eta menpekoaren artean.
2. Borondate oneko autoritarioa: Ordainsarien bidezko betetzea da. Langileek beraien buruzagientzako egiten dituzte jarduerak. Informazioa goitik behera dabil eta oso aldi gutxitan behetik gora, buruzagiak entzun nahi duenera mugatzen da. Erabakiak enpresan goran daudenak sortzen dituzte.
3. Kontsultarako: Adostasun sarien eta zigorren ondorioak. Sistema honetan informazioa era berdinean aldatzen da goitik behera. Erabakiak ere enpresan goian daudenek hartzen dituzte, menpekoek influentzi maila bat eduki dezakete eta erabakiak beraien mailan hartu ditzakete.
4. Talde kudeaketa: Laguntza ekonomikoak. Sistema honetan denek hartzen dute parte eta elkarren artean komunikatzen dira, langilea garapen berrien metodologia eta lanaren prozesuetan sartzen da. Komunikazioa behetik gora ematen da. Arduradunak eta lankideak oso gertu daude puntu psikologikotik.