Sven Olof Joachim Palme (Stockholm, Suedia, 1927ko urtarrilaren 30a - †1986ko otsailaren 28a) suediar politikoa izan zen, Suediako Partidu Sozialdemokratako liderra 1969tik aurrera. Suediako Lehen Ministro izan zen 1969 eta 1976 urteen bitartean, eta 1982an berriz jarri zen ministro gisa. 1986ko otsailaren 28an, oraindik Lehen Ministro zelarik, ezezagun batek hil egin zuen bere emaztearekin zinetik irteten ari zela.
Olof Palme Östermalm auzoan jaio zen, Estockholmon. Nahiz eta familia aberats batekoa izan, bere ideia politikoan eragin handia izan zuten ideia sozialdemokratek. Hirugarren mundutik zehar eginiko bidaiek, esate baterako Estatu Batuetakoak (desberdintasun ekonomiko handiak eta arrazakeria ugari ikusi zituen bertan) bere ikusmoldea aldatu zuten.
Beka batekin Kenyon College-en, Ohion; ikasi zuen 1947an eta urte bat baino gutxiagoan, artean espezifikatutako batxillerra amaitu zuen. Bere bidaiaren ondoren, Suediara itzuli zen zuzenbidea ikastera Estockholmoko Unibertsitatean. Unibertsitatean zegoela, ikasleen politikan barneratu eta Suediako Ikasleen Batasun Nazionalean sartu zen. 1951n ikasle sozialdemokraten erakunde bateko bazkide egin zen Estockholmon eta urte bat geroago, Suediako Ikasleen Batasun Nazionaleko presidente izendatu zuten.
1953an Tage Erlander ministro sozialdemokratak bere gobernuan lan egiteko hautatu zuen. 1957an Riksdag-eko diputatu aukeratua izan zen.
Olof Plamek hainbat postu bete zituen gobernuan 1963 ezkeroztik. 1967an Hezkuntzako ministro bilakatu zen. Tage Erlanderrek presidente izateari uko egin zioenean, Olof Palme hautatu zuten Partidu Sozialdemokratako presidente eta Suediako Lehen Ministro.
Palme, Raoul Wallenberg eta Dag Hammarskjöldekin batera, XX. mendeko politikari suediar famatuen bilakatu zen, 125 hilabete zeramatzalako Lehen Ministro gisa eta Estatu Batuetako politikari aurre agiteagatik (Oso ez-ohikoa Gerra HotzekoEuropa kapitalistan). Gainera, bere hilketa oso entzutetsua izan zen.
Bere printzipioak gogor defendatu zituen hainbat foroetan eta Estatu Batuak kritikatu zituen Vietnameko guerra, arma nuklearrak eta Hegoafrikako apartheidaren errudun izateagatik. Bestetik, Palestinaren autodeterminazio eskubidea eta Estatu Batuek Kuban esku hartu ez izana defendatu zituen, baina azpimarragarriena bere bakezaletasuna eta unibertsalismoa izan ziren.
Nazioarteko mailan Hirugarren munduko estatuekin konprometitu zen, hala nola, demokraziaren eta desarmearen inguruan. Eskuineko nahiz ezkerreko diktaduraren gehiegikeriak gaitzetsi zituen. Vietnameko gerran Estatu Batuen jokabidea kritikatu zuen. Nazioarteko hainbat misioetan parte hartu zuen eta Nazio Batuen Erakundeko bitartekari izan zen Iran eta Iraken arteko gerran.
Olof Palmren hilketaren lekua, Sveavägen eta Tunnelgatan kaleen elkargunean, Estockholmon. Hilketaren toki zehatza hiru neskak kokatuta daudena da, justu elkargunean. Hiltzaileak Tunnelgatan kaletik alde egin zuen, argazkiaren eskuinetara.
Hilketa 1986ko otsailaren 28an gertatu zen Estockholmen, 23:21etan, bere emaztearekin batera zinetik etxera itzultzen ari zela. Une horretan bikoteak ez zeraman bizkazainik. Gizon bat eurengana gerturatu eta ministroaren bizkarrera tiro egin zuen. Palme handik minutu gutxira hil zen.
Momentu hartatik gaur egunerarte, hilketa ez denez ebatzi, hainbat teoria azaleratu dira horri buruz, horietako asko mugikor politiko bat jarraituz. Nahiz eta lehenengo atxiloketek eskuin-muturreko suediarrak jo errudun, geroago erakunde askok eduki dute zerikusia kasuarekin: Kurdistaneko Langileen Alderdiak edo Hegoafrikako apartheidaren zerbitzu sekretuak. Garrantzi gutxiagoko beste teoria batzuk ere sortu ziren, non erruduntzat pinocheten aldeko agenteak edo Armada Gorriaren Frakzioko talde alemaniarren bat ematen zena.
Hala eta guztiz ere, pertsona bakar bat izan da kondenatua Olof Palmeren hilketarengatik. Gertakizuna eta handik bi urtera, Christer Pettersson, drogazale eta gaizkile bat, atxilotua, epaitua eta kondenatua izan zen Palmeren hilketarengatik. Hori guztia Lisbet Palmeren testigantzak gauzatu zuen, izan ere, tiroen egilea gizon hura izan zela aitortu zuen. Hala ere, aurrerago Suediako Auzitegi Gorenak zigorra indargabetu egin zuen froga gutxiegi edukitzeagatik.
Hilketa berrikusia izan zen 2011ko otsailean, baina 2010ean Suediar Parlamentuak delitu larrien baldintzak aldatu zituenez, arazoa saihestu egin zen.