Edward Ray Cochrane (Albert Lea, Minnesota, 1938ko urriaren 3a - Bath, Somerset, Ingalaterra, 1960ko apirilaren 17a) rock estatubatuarreko musikaria izan zen.
Eddie Cochran Albert Lean jaio eta hazi zen, Minnesotan. 1955ean hasi zituen bere musika ikasketak, Hank Cochran deitzen zen lagun batekin, beranduago Country musikako kanta-idazlea izango zena. Abizen berdina bazuten ere, ez zegoen familia arteko erlaziorik haien artean. Bikoteak The Cochran Brothers izenarekin grabatu zuten batez ere Country musika, nahiz eta rockabilly primitiboaren adibide onak erregistratu zituzten Fool's paradise, Latch on edo Tired and sleepy abestietan. Garai honetan hasi zen Eddie musikari moduan lan egiten eta bere kantu propioak idazten. Jerry Capehartekin elkartzea, bere etorkizuneko managerra eta produktorea, bulkada handia izan zen bere bakarkako ibilbiderako. Harekin grabatu zuen bere lehen maketa eta honi esker Liberty recordsekin kontratua lortu zuen.
1956an debutatu zuen bakarlari gisa Skinny Jim konposizio sinplearekin, baina kantu honek porrot egin zuen komertzialki. Urte hartan, Boris Petroffek The Girl Can't Help It pelikulan agertzea proposatu zion. Eddiek onartu eta Twenty-Flight Rock izeneko kanta abestu zuen, baina garai hartako arrakasten ezaugarriak zituen arren ez
zen promozionatua izan. Hala ere, geroago rock and rolleko klasiko bat bihurtu zen eta artista askok bertsionatu zuten. 1957an Cochranek bere lehen arrakasta izan zuen, Sittin in the Balcony, berak idatzi ez zuen abesti gutxietako bat (zehazki John D. Loudermilk). Urte honetan nolabaiteko arrakasta ere lortu zuen Jeannie, Jeannie, Jeannie eta Cut across Shorty abestiekin.
Bere soinua ordurako ez da gehiegi aldentzen oihartzun eta rockabillyaren distiratik, jarraitzale askoren ustez generoaren euskarrietako bat kontsideratuz. Dena den, Cochran mundu mailan ospetsuagoa da berak idatzitako abesti batengatik, Summertime Blues, 1950 amaierako eta 1860 hasierako rockaren etorkizuna modulatzen lagundu zuena, bai lirika eta musikalki. Bertan rock and rollaren soinuaren bertsio berri bat eskaintzen digu, ahots urratuagoarekin eta bere gitarraren soinu metalikoagoarekin zalantzarik gabe. Honek Billboard aldizkariko pop zerrendako 9.postura eraman zuen. Summertime blues abestiak suposatu zuen ezustekoaren ondoren, Cochranen ibilbide motzak arrakasta gutxi batzuk gehiago besterik ez zituen izan, adibidez: C'mon Everybody, Somethin' Else, eta hilda zegoela, My Way (ez da Paul Ankarekin erlazioa duen abestiarekin nahastu behar), Weekend, Nervous Breakdown, eta bere hil osteko arrakasta garrantzitsuena Britainia Handian, Three Steps to Heaven. 1959ko otsailean aireko istripu batean Ritchie Valens, The Big Bopper eta Buddy Holly bere lagun bereziak desagertzean, depresio handi bat izan zuen eta hil zen arte jasan behar izan zuen. Eddiek Three stars abestiaren bertsio sentikor bat egin zuen bere hildako adiskideen omenez.
1960ko apirilaren 16ean auto istripua izan zuen Chippenhamen falora baten aurka talka egitean eta Batheko St. Martin's ospitalean hil zen 1960ko apirilaren 17an igandeko 04:10ean. Bere neskalaguna, Sharon Sheeley abeslari eta kanta-idazlea, eta Gene Vicent bere lagun mina bizirik atera ziren istriputik. Forest Lawn Cypresseko hilerrian dago ehortzita, Cypressen, Kalifornian.
Bere heriotzaren ondoren My Way izeneko albuma argitaratu zen 1964an. The British Label Rockstar Recorsdek oraindik ere argitaratu gabeko kantuak bilatzen ditu eta 1970 hasieratik material gehiago atera dute musikariaren bizitza osoan zehar baino.
Genero berdineko beste ospetsu batzuen antzera, hala nola: Elvis Presley, Bill Haley, Chuck Berry, Bo Diddley, Jerry Lee Lewis, Buddy Holly, Fats Domino edo Little Richard Cochranen eragina izugarria izan da konpositore, kanta-idazle,musikari eta estudioaren berritzaile gisa. Jerry Capehartekin batera grabazioak eta pista bikoizketako teknikak garatu zituen. Instrumental kopuru handia grabatu zuen, zeinetan jasota utzi zuen bere maila egile eta moldatzaile gisa, askotan instrumentu guztiak joaz. Cochran ezaguna da baita ere bere instrumentu gogokoena, Gretsch 6120 gitarra elektrikoa, mundu mailan famatu egiteagatik.
Kondaira batek dioenez John Lennonek Paul McCartney ezagutu zuenean, honek bere mirespena lortu zuen Cochranen Twenty-Flight Rock kantuaren bertsio bat interpretatu zuenean. Eddieren eragina izan duten artisten artean The Who taldea dago, bere Summertime blues abestiaren bertsioarekin arrakasta lortu zuten; Rod Stewart, bere Cut across shorty klasikoa interpretatu zuena; Rory Gallagher; T. Rexeko Marc Bolan, bere Gibson Les Paul gitarra Eddie Cochranen Gretsch 6129aren diseinua erabiliz margotu zuena; Rolling Stones, bere zuzeneko Still live albumean Twenty-Flight Rock bertsionatu zuten; edo Brian Setzer, Cochranen amak bere jantziak eman zizkion. Setzerrek berak Cochranen papera egiten du La Bamba filmean (1987).
70ko urteetan punk mugimenduak Eddie inkonformismoko eta gazte errebeldiako modelotzat hartu zuen, eta The great rock and roll swindle pelikulan (1979) Sid Viciousek C'mon everybody eta Something else kantuen bi bertsio interpretatu zituen.
1987an Eddie Cochran Rock and Rollaren areto ospetsuan barne hartu zuten.
Bere azkeneko bira guztian zehar Ingalaterratik jarraitu zion jarraitzaile sutsu bat Liverpoolgo gitarra-jotzaile ezezagun bat zen garai horretan, George Harrison hain zuzen ere.