Gina Pane (Biarritz, 1939ko maiatzaren 24a - Paris, 1990eko martxoaren 5a) lapurtar artista izan zen, 1970eko hamarkadan Body art landu zuena. Italiar jatorrikoa da.
70. hamarkadako jarduera artistikoarekin hasten da. Arabiar-israeldar gatazka eta Vietnamgo gerraren amaiera munduaren bizitza politikoa markatzen dute.
Petrolioa ekoizten duten herrialdeek sortutako blokeo komertzialak, krisi handia eta 1968ko maiatzako matxinada eragin zuen.
Joera honek arrakasta handia izan zuen 1960 hamarkadan Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Gorputz-arteak asko zor dio pintura eta eskulturaren (Yves Klein, Piero Manzoni) esparrutik datozen artelanei, literaturari (Antonin Artaud, George Bataille) eta antzerkiei (Living Theatre, Julian Bech eta Judith Malina).
1961ean Piero Manzoni italiarrak bere eskultura biziakin, edozein giza aztarna fisikoak balio artistikoa izan litekela erakutsi zuen. Vienako akziodunek (1965-68), S. Freuden teoriaren interpretazioan oinarrituta erlijioaren eta sexualitatearen arteko erlazioa etengabe tratatzen duten gorputz-praktika probokatzaileak eta transgresoreak erabiltzen zituzten. Taburei eta sexu-errepresioek eragindako giza frustrazioa erakusten digute.
Avalanche y arTitudes aldizkariak funtsezkoak dira gorputz artea sendotzeko. New Yroko Avalanche izeneko aldizkaria Willoughby Sharp eta Lizar Bearen ekimena izan zen.
Prozesu artistiko praktikak (artelanak, gertaerak, perfomances ...) interesa dute, Body Art-en garrantzi berezia emanez. Francois Pluchartek arTitudes aldizkaria sortu zuen,
zazpi urtez gorputz artearen adierazpen ezberdinak biltzen ziren.
1977an, bigarren gorputz manifestua argitaratu zen, Bruselasen ospatzen den L'art corporel erakusketarako. Bertan, gorputzaren artea margotzen duten faseak ezarri dira: 1870 eta 1960 urteen arteko lehenengo etapa suposatzen du " ileen askatasuna" (Antonin Artaud, Georges Bataille, Duchamp). Bigarren etapa, 1965.urtean hasi zen, “las derivaciones del happening" deiturikoa. Klein, Kaprow, Vienako akziodunak barne zeuden.
Pintura eta eskultura era minimalistara praktikatzen hasten dia. 60. hamarkadaren amaieran ingurumenaren inguruko eduki nagusiak egin zituzten. Ia hamar urtez ekintza erabiliko du baliabide artistiko gisa. Bere gorputz propioa erabiltzen du komunikazio kanal artistiko gisa. Gorputz Arteari izeneko mugimenduarekin lotuta egongo da, beste artista batzuren antzera: Vito Acconci, Chris Burden, Marina Abramovic, Bruce Nauman, Dennis Oppenheim…
Gina Panek bere gorputza azaltzen du proba gogorretan. Bere ekintzak oldarkorrak eta simbolikoak direla esan genezake. Gorputzaren ikuspegi bikoitza aurkezten digu, aldebatetik objetu sexual eta simboliko bezala eta beste aldetik birsorkuntza ibilgailu bezala. “(…) Zauria gorputzaren memoria da, ahulezia eta miña gogoratzen ditu, hau da, bere existentzia erreala da. Objetuen aurkako defentsa bat da."
Gina Panek ekintza mordoa egin zituen gorputza nagusi izanik, zauri odoltsuak oinarri zituen bere artelanetan. Historikoki, odola bizitza eta heriotzaren irudiekin lotuta dago, arriskutsutzat jotzen da berez sortzen denean. Erditzean eta hilekoa edukitzean, emakumeei gorputzetik odola ateratzen zaien unea da. Gizonezkoak hilekoa hondamenditzat hartzen du. Odoloa bere kabuz ateratzen denean ondorio positiboak ekartzen zituela zioen berak.
Gina beti zuriz jantzita joaten zen ekintza guztietara, hileta kolore bezala, bizitza eta heriotzaren sinbolo gisa.
Escalade non anesthesiée, 1970 eta 1971an, Gina Pane metalezko eskaierak igotzen aurki dezakegu, bera oinhutsik dago eta eskaiera bakoitza altzairuzko hortzez beterik dago. Oinak eta eskuak eskaieraren aurka jartzean odol jarioa izaten du. Geroz eta indar gehiago egiten du eskaierak igotzeko, gogorrago sartzen zaizkio altzairuzko
Gaur egungo gorputza, 1975ean, ekintza honetan, poliki poliki oinaren goiko azala ebakitzen hasten da bizarra mozteko aparatu batekin. Ondoren, oinez hasten da odol arrastoa lurrean utziz, oin markak ikus ditzakegu lurrean. Odolezko oin marka bakoitza bakarra eta berezia da, inoiz ez da bestearen berdina izango.
L’arte oyir l’art, 1988an,
Bere bizitzako azken urteetan, Gina Panek eraso fisikoa alde batera utzi eta hausnarketa ekintza anitzek sortutako gorputzen inguruan ibili zen.
hortzak,beraz, mina ere handiagoa da. Berak mundua anestesiatua dagoela esaten du, eta bere ustez mina bizi eta sentitu egin behar da. Lan honekin erakutsi nahi zuen. "Vietnameko gerrak jarraitu egin zuen eta bere lanak dimentsio politikoa eduki zuen".
Akzio sentimentala, 1973an Ginak bere ezkerreko eskuan ebaki bat egiten du, bizarra mozteko aparatu baten laguntzaz. Odola erortzen uzten du behatz puntetan irrist egin arte. Ekintza guztietan badira bizitza edo heriotza esan dezaketen elementu kontraesankorrak. Elkarrekin jarrita, Gina Panek heriotzaren beldurrari aurre egiten eta existentzia esanahia aurkitzen saiatuko da. Ebakien bitartez edertasunaren eta gorputzaren perfekzioaren kontzeptuak desinteresatzen ditu.
"The Conditioning, first action of Self-Portrait(s)", 1973an Pane 30 minutuz geldi geldirik egoten zen metalezko estruktura baten gainean, kandela batzuk inguruan dituela, eta jendea bere begira egoten zen, bere sufrimendua ikusiz. Performance hori Marina Abramović erabili zuen bat izan zen.
Psyché, 1974an sabelean zauri bat egin zuen. Ziborra erdi puntua zelarik. Emakumearen sabeleko izaera gogorazten digu (Zilborra amaren eta umearen arteko loturar eta haurraren jatorria da). Ekintza hau afrikako emakumeekin lotuta dago, izan ere, horrelako
ebakiak egiten zituzten sabel eta pubisean, haurrak edukitzeko helburuarekin. Kristau gurutze baten forma duten zauriak, artistaren erlijioarekiko interesa erakusten dute. Gina Pane Jainkoarengan sinesten du: "Jainkoa nahitaezkoa da zerbait oso garrantzitsua"