Bermudako hirukia

Bermudako hirukia, "Deabruaren hirukia" bezala ere ezagutzen da. Triangelu forma duen leku geografikoa da hain zuzen ere bermudako hirukia, non 1,1 milioi km2ko eremua zabaltzen den Ozeano Atlantikoaren zehar. Bere hiru erpinak Bermudako Irlak, Puerto Rico eta Fort Lauderdale (Florida) izanik, triangelu hau oso famatua da mundu osoan zehar. XX.mendearen erdialdean hainbat idazleek eremuaren arriskua islatzeko aldizkarietan egindako argitalpenei zor dio arrakasta. Hala eta guztiz ere, Ameriketako Estatu Batuetako Kostazainak estatistikak Bermudako hirukia beste edozein eremu zirkulatuaren parekoa dela dio, bertako desagertzeak beste eremu batenak baino bezain bestekoak izanik.

Historia

Aintzinatik, bela garaian, garaiko itsasontziek Europako bidean eremu honetatik pasatzen ziren bertako haize korronteez eta Mexikoko Golkoaren korronteaz baliatuz.

Hirukiaren eremuko desagertzeei buruzko lehenengo aipua 1951 inguruan eman zen. Associated Presseko E. V. W. Jones kazetariak, Bahama inguruan itsasontzi batzuen desagertzeari buruz idatzi zuen. Jonesek itsasontzien eta hegazkinen desagertze horiek oso misteriotsuak zirela zihoen.

Hizt-erdika esaten den ezohiko ezaugarriak dituzten beste lurralde batzuk:- Dragoiaren hirukia, Deabruaren itsasoan kokatua, Japoniatik gertu. Nahiz eta Japonian ezaguna ez izan galdutako barku gehienak txikiak eta erradio gabeak zirelako.- Marysburghko erpina, Ontario lakuaren ekialdean kokatua (AEB eta Kanada bitartean).Lehenengo aipuak

Ondoren, lurrun-makinen eta itsasontzien motorren barneko konbustioaren garapenarekin, Atlantikoaren iparraldeko trafikoa Bermudako hirukiaren eremua zeharkatzen jarraitu zuen. Harik eta gaur egun ere zeharkatzen duten. Beraz, Mexikoko golkoaren korrontea hirukiaren eremutik pasatzen da karibeko itsasotik abiatuta, sekulako eguraldi desoreka sortuz. Hemendik dira, bada, hain ezagunak dituen urakanak. Itsasontzien nahiz hegazkinen zirkulazio astuna eta eguraldi desorekatua bateratzeak, zenbait itsasontzien eta hegazkinen galera ahalbidetzen du trumoi-erasoetan barrenduz eta arrasto eza utziz. Hau guzti hau, telekomunikazioen, radarraren eta sateliteen garapenaren aurretik gertatzen zen bereiziki. XX.mendearen amaieran.

Beste hiruki ezagunak

Bera izan zen inguru honi Deabruaren hirukia ezizena eman ziona. Urte bat geroago, 1952an, George X. Sand Patuzko Aldizkariaren artikulu batean baieztatu zuen eremu horretan itsasoko desagertze arraroak jazotzen zirela. 1964an Vincent Gaddis (1913-1997) idazle sentsazionalistak Bermudako hirukia ezizena sortu eta ezarri zuen Argosy estatubatuar aldizkari horiaren artikulu batean. Urtebetean, Invisible Horizons: True Mystery of the Sea (zeruertz ikusezinak: Itsasoaren egiazko misterioak) liburua argitaratu zuen, non Bermudako hirukiaren pasaia bat barneratu zuen Bermudako hiruki hilgarria izena emanez. Eskuarki, Gaddis hirukiaren asmatzailea kontsideratzen da. Baina hamar urte pasa ondoren, misterioa mito bilakatu zen Charles Berlitz (1914-2003) zientzia-fikziozko idazle newyorktarri esker. Honek 1974an Bermudako hirukia best sellerra izango zena idatzi zuen. Gaddisen testu asko kopiatu eta desagertzeri buruzko kasuak (oso maneiatuak eta gaizki aurkeztuak) bildu zituen gezurra eta asmakizun puntu batekin nahasturik.

Berlitzek berri emandako jazoerak kronologikoki

Bermudako hirukia, bere ur zabaletan emandako desagertze ugari jasan ditu, nahiz eta kasu batzuk okerrak izan. Egun, gehienek ziurtatzen dute Atlantikoaren eremu horretan 50 itsasontzi eta 20 hegazkin baino gehiago galdu direla inongo arrastorik utzi gabe. Desagertze hauetariko gehienak argituak izan arren, badira beste zenbait desagertze argitu gabeak. Eta gaur egun ere gaia eztabaidatua da fededunentzat eta eszeptikoentzat. Gertaera nagusienak horrela zerrendatuak daude:- 1840: HMS Rosalie, Habanara (Kuba) zihoan itsasontzia, eta tripulaziorik gabe aurkitu zen.

- 1872: Mary Celeste itsasontzia, Azoreen eta Iberiar Penintsularen artean hondoratua, Bermudetatik 5000 kmko distantziara. Gainera kontuan izan behar da, hirukiaren alde bakoitza 1500 kmko luzerakoa da.

- 1902: Freya itsasontzi alemaniarra jitoan aurkitu zuten Manzanillotik (Kuba) Txilera abaiatu eta gero. Egia esan, Hego Amerikari bira eman zion Punta Arenasetik (Txile Hegoa) eta Mexikoko mendebaldeko itsasertzaren parean aurkitu zuten (Kubatik itsasoratu eta hilabeteetara) Ozeano Bareko korronteengatik herrestatua.

- 1909: The Spary, Joshua Slocum (1844-1909) abenturazale kanadarraren yate txikia.- 1917: SS Timandra itsasontzia Norfolktik (Virginia) Buenos Airesera ikatz karga bat eta 21 pertsonako tripulazioarekin zihoala galdu zen. Ez zuen inongo erradio emisiorik eman, nahiz eta aukera eduki.- 1918: USS Cyclops (AC-4) merka-ontzia hondoratu zen 308 gizonekin urakan bat medio.- 1921: Carroll A. Deering gerra-ontzia hondoratu zen Hatteras lurmuturrean (Bermudetatik 1050 km ekialdera eta hirukitik 800 km ipar-ekialdera).- 1925: Raikufu Maru itsasontzia, Bermudetatik 1063 kmtora hondoratu zen trumoi-eraso batean, lekukoekin.

- 1926: SS Suduffco ontzia hondoratu zen urakan baten biktima. Bere bila atera zen kapitain batek inoiz ikusi ez zuen eguraldi txarrena deskribatu zuen.- 1927: SS Cotopaxi karga-ontzi estatubatuarra hondoratu zen. Floridako kostaldetik eguraldi paregabea zuen, baina ez zuen inongo laguntza emisiorik eman. Egia esan, Mayers kapitaina ontzia eskoratzen zegoela eta sotoa urez beterik zuela abisatu zuen erradio emisio batez.- 1938: HMS Angloaustralian ontzia hondoratu zen Azoreetan (hirukitik 4000 km baino gehiagora), <<Fayal zeharkatu dugu arratsaldean, dena ondo>> emititu eta gero.- 1942: Surcouf itsaspeko frantsesa oldartua izan zen Thompson Lykes karga-ontzi estatubatuarrarengatik Panamako Zeharbidetik gertu, hirukitik 1800 kmtara.

- 1945: Ameriketako Estatu Batuen Marineen Gorputzaren 5 hegazkin TBM Avenger desagertu ziren. 19. hegaldi famatua.

- 1948: SS Samkey itsasontzia hondoratu zen. Berlitzek 1943an hondoratu zela zihoen, baina urte hori bere hasiera ematea izan zen. Bere posizioa eman zuen: 41° 48` N 24° O (Azoresetik 200 km ipar-ekialdera eta hirukitik 4200 km ipar-ekialdera). <<Dena ondo doa>> emititu zuen.- 1948: Tudor IV Star Tiger hegazkina desagertu zen, 31 bidaiariekin.- 1948: DC-3 NC16002 hegazkin bat desagertu zen, 28 bidaiariekin eta tripulazioarekin.- 1949: bigarren Tudor IVa desagertu zen, Star Ariela. - 1950: SS Sandra karga-ontzia hondoratu zen St. Augustinetik (Florida) pasatu ondoren Puerto Cabellorako (Venezuela) bidean. - 1950: Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako Globemaster hegazkin bat desagertu zen.- 1952: British Yorkeko garraio-hegazkin bat desagertu zen 33 pertsona zeramala.- 1954: Ameriketako Estatu Batuetako Marineen gorputzaren turismo-hegazkin bat desagertu zen, Martin P5Ma, 10 tripulatzaileekin.- 1962: Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako KB-50 Tanker hegazkin bat desagertu zen.- 1963: Marine Sulphur Queen hondoratu zen, Dry Tortugasetik lehorreratzekoan agian. Azufre oxidozko karga zuen (segurtasun neurrik gabekoa seguruenik).

- 1967: karga-hegazkinean bilakatutako YC-122 hegazkin militarra desagertu zen.

- 1967: Witchcraft itsas bidaiako ontzia hondoratu zen Miamitik milia batera. Ameriketako Estau Batuetako Kostazainei dei bat egin zuen, baina 19 minutura hondoratuta zegoen.

- 1970: Milton Latrides karga-ontzi frantsesa hondoratu zen Orleans Berritik Lurmutur Hirira zihoalarik. Olio begetala eta freskagarrik kaustikoa zeraman.

- 1972: nahiz eta Berlitzek 1973an zela esan, trumoi-eraso batean bi karga-ontzi alemaniar hondoratu ziren: Anita itsasontzia (20.000 tonakoa eta 32 pertsonako tripulazioarekin) eta bere itsasontzi bikia, Norse Variant itsasontzia (biak ikatz kargarekin). Bizirik atera zen gizon bat almadia batean flotatzen aurkitu zuten, honek urakan baten erruz itsasontziaren galera deskribatu zuen. Olatuek ontziaren uhateen ataka puskatu eta itsasontzia berehala hondoratu zen.

- 1976: SS Sylvia L. Ossa itsasontzia hondoratu zen urakan batean Bermudetatik mendebaldera (hirukitik kanpo).- 1978: SS Hawarden Bridge itsasontzia hutsik aurkitu zuten Mendebaldeko Indietan. Krimen baten ondorioa zela esaten zen. Hilabeteak lehenago, otsailean, Ameriketako Estatu Batuetako kostazainak Knoxeko lurmuturrean atzeman zuen eta marihuana aurkitu zuen.- 1980: SS Poet itsasontzia hondoratu zen Egiptora aleak zeramala urakan baten erruz.- 1995: Jamanic K (1943an eraikitua) karga-ontzia hondoratu zen Haitiengo lurmuturretik itsasoratu eta gero.- 1997: yate alemaniar bat hondoratu zen.- 1999: Genesis karga-ontzia hondoratu zen San Vicenteko portutik itsasoratu eta gero. Bere kargamentuan 465 tona ur tanke, oholak, hormigoia eta adreiluak zeuden. Kontaktua galdu baino lehen, ura barkutik botatzeko bonba baten arazoa zituenaren berri eman zuen. Bilaketa sakona egin zen 85.000 km2ko eremu batean, zorterik gabe.Beste itsasontziak

- Atlanta (desagertu ez zen itsasontzi garrantzitsua zen, aldiz, ontzi txikia Atalanta izenekoa bai).- Connemara IV- Gloria Colite- John and Mary- Rubicon (ekaitz tropikal batean desagertu zen, Berlitzek ordea, eguraldi normalean desagertu zela baieztatzen zuen).- Stavenger (existitzen ez den itsasontzia, Berlitzengatik asmatua).Esan beharra dago beraz, zerrenda honetatik itsasontzi batzuk Bermudako hirukiarekin erlazioa dutela, baina benetan ez zeuden hirukiaren eremuan beraien desagertzean.

19. Hegaldia

Gertaera ezagunetarikoa eta agian Bermudako hirukiarekin erlazioa zuen gertaerarik famatuena, AEBko Marinaren Gorputzak galdutako bost hegazkin TBM Avenger Fort Lauderdaletik (Florida) 1945eko abenduaren 5ean abiatu zirenean entrenamenduko hegaldi betean izan zen. Charles Berlitz (1914-2003) idazlearen iritziz galdutako hegazkinak, galdu haurretik, ikus-efektu arraroen berri eman zuten emisio batean.

Baina baieztapen hori ez zen erabat erreala. Gainera, Berlitzek baieztatu zuen ere, TBM Avenger hegazkinaren gorpuzkiak flotatu egingo zutela denbora luze batez, eta hurrengo egunean erraz aurkituko zituztela kontuan izanda egun hartako eguraldia paregabea zela. Hala ere, Hegazkinaren gorpuzkiak ez ziren aurkitu eta bere bila atera zen hegazkina ere Martin Marinerra galdu egin zen. Azken hegazkin hau, oso fama txarra zuen bere erregai tankeak suak erraz hartzen zituen. Azkenik, istripuaren Marineen informean kausa ezezagunengatik izan zela baieztatu zen. Horrek jakin-mina areagotu zuen. Berlitzek deskribatutako gertaera gehienak egiak ziren, baina beste askoetan gertaerak puztu zituen gertatu ez ziren gauzak esanez. Adibidez, 19. hegaldian, Belitz gerrako eskuadroi esperimentatua eguraldi paregabean galdu zirela baieztatu zuen, baina eskuadroi horretako guztiak esperientzia eza zuten eta eguraldia txarrera jo zuen azkeneko emisioa egin zutenean. Hegaldi horretako arduraduna Taylor tenientea nahasirik zegoen eta egin zituen aukerak ez zirela egokienak egiaztatu zen. Marineek, batzuetan egoera arriskutsuetan pertsonek agintea gal dezaketela esan zuen eta istripuaren informean, Tylor tenientearen errua izan zela kontsideratu zuten. Gainera, beste arrazoi bat, TBM Avenger hegazkinaren disenaketa zen. Hegazkin hauek ez zeuden prestatuta ur azpian murgiltzeko eta uretan lehorreratzea oso zaila zen. Beraz esperientziarik ez zuen eskuadroi batentzat oso zaila izango zen hegazkin hauetako bat urgaienean lehorreratzea. Hegazkinen gorpuzkiei buruz ez zen arrastorik aurkitu, beharbada Ozeano Atlantikoaren itsas zabaletan galduko ziren. Salbamendu hegazkin bat ere galdu zen, honek hegazkinen gorpuzkiak ez aurkitzearen jakin-mina areagotu zuen. Baina SS Gaines Mill hegazkinak beste hegazkin baten eztanda ur azalean ikusi zuenaren berri eman zuen.

Star Tiger eta Star Ariel

Beste desagertze famatua eta ezaguna bi Tudo IV turismo-hegazkinen desagertzea, Star Tiger eta Star Ariel. British South American Airways Corporation aire-linearen bi hegazkinak normal zihoazen Hego Amerikako bidetik: Bermuda. Biek eguraldi egoera normaletan galdu ziren eta ez zegoen indiziorik hegazkinak arazo arraroren bat zutenik. AEBko armadak ez zuen inoiz jakin bi hegazkinen hondoratzearen zergatia eta ez zituzten haien gorpuzkiak aurkitu. Sortutako probabilitateen arteko gatazkan eta nahastean Armadak honako hau esan zuen: "Al cerrar este informe se puede decir en verdad que ningún otro problema ha presentado más confusión que esta investigación. Con la completa ausencia de evidencia confiable sobre la causa o la naturaleza del accidente del Star Tiger, la Corte no ha sido capaz de hacer mas que sugerir algunas posibilidades, de las cuales incluso ninguna alcanza el nivel de probabilidad. En todas las actividades que involucran la cooperación del hombre y la máquina se combinan dos elementos de carácter diverso. Existe un elemento incalculable de factor humano que depende imperfectamente de factores conocidos; y por otra parte está el elemento mecánico que se encuentra sujeto a leyes muy diferentes. Una avería puede ocurrir en cualquiera de los dos casos o en la conjunción de ambos. O alguna causa externa podría haber ocasionado problemas a ambos, hombre y máquina. Lo que ocurrió en este caso nunca se conocerá y el destino del Star Tiger sigue siendo un misterio sin resolver". Ondoren, bigarren hegazkinaren desagertzeak Tudor IV hegazkinen ez erabiltzea ekarri zuen.

NC16002

DC-3 NC16002 turismo-hegazkinaren desagertzea ere oso ezaguna da. Honek San Juan, Puerto Rico, Miamirako, Florida, bidean zihoala galdu zen. Desagertzearen gertaera asko hirukiaren beste desagertze batzuekin harremana dute, hala nola, erradio emisioen ezin entzuna inguruko kontrol dorreetan. Esaten da, desagertze hau edozein momentuan berriz gerta daitekeela.USS Cyclops

Helen Cascio, pilotu bikaina, bere Cessna 172 gidatzen zihoan Bermudara gerturatzen ari zen heinean. Kontrol dorreak jarraibideak ematen ari zizkion lehorreratzeko.

ibiltzeko gaitasuna erabat zihurtatua zeuden. Joshua bakarrik inongo konpainiarik gabe munduari bira ematen zuen lehenengo gizona zen. 1909an, Spray bere ontzi txikian itsasoratu zen Bermudako hirukia zeharkatzeko askoarekin. Desagertu egin zen eta ez dago indiziorik bertan egon zenik. Olatu edo bale baten erruz hondoratu zela kontsideratu zen, nahiz eta Spray itsasontzi gogorra izan eta Joshua itsas gizon esperimentatua izan. Azkenik 1924 legalki hil zela kontsideratu zen.Cessnaren kasua

Joshua Slocum kapitainaren esperientzia itsas gizon bezala eta itsasoan

Cyclops (AC-4) AEBko Armadaren itsasontzia zen eta 1928ko maiatzaren 4an galdu zen arrastorik utzi gabe. G. W. Worley Tenientearen ardurapean zegoen eta 306 pertsonako tripulazioa zuen. Batzuen iritziz, Bermudako hirukian galdu zen. Halere, aipatu behar da, AEB gerran zegoela eta izan zitezkeela beste arrazoi batzuk itsasontzia desager zezan. Bermudako hirukian galdu zela sinisten zutenek, itsasontzia ez zuela inongo erradio emisiorik egin eta bat-batean desagertu zela baieztatzen dute. Aldiz, kontuan hartzekoa da, garai haietan telekomunikazioen hasieretan zeudela eta ez zela erraza ez arrunta dei azkar bat bidaltzea inora.Spray

Konexio batzuen ondoren Helenek ez zuen erantzun, nahiz eta erradio konexioa irekia izan. Dorreko antolatzaileek bere bidaiari bakarrari honako hau esaten entzun zioten: <<maniobra faltsua egin dut agian. Hau Turco izan beharko zuen, baina bertan ez dago ezer, ez aireporturik, ez etxerik, ez dago ezer>> Dorreko antolatzaileek pilotuarekin konexioa bereganatzen ahalegindu ziren behin eta berriz, baina Helenek ez zituen aditzen. Ondoren entzun zuten azkenengo esaldia jaso zuten: <<ez dago hemendik ateratzeko irtenbiderik?>> Inoiz ez zen hegazkinaren, pilotuaren eta pasaiariaren arrastorik aurkitu.Kritika eszeptikoak

Kritikariek Berlitz eta beste batzuek aspektu misteriotsuak puztu edo handitze asko egin zituztela argudiatzen dute. Berlitz bera ere ez zuela ekintza paranormaletan sinisten, eta Bermudako hirukian ez daudela ozeanoko beste edozein lekuan bezala hainbesteko desagertzeak. Londreseko Lloyd's seguruen enpresak ere baieztatzen duenez, Bermudako hirukia beste edozein leku bezain arriskutsua da eta bertatik pasatzeak ez du suposatzen zerga gehiago jasotzea. Kostazainek ere hau pentsatzen dute. Eszeptikoek bi geltokien artean doan tren bat desagertzea errazagoa izango zela ekintza paranormala bezala definitzea, eta inoiz gertatu ez izanak, ozeanoan barkuen eta hegazkinen desagertzeak ez duela zertan ekintza paranormalekin erlazionatu behar.

Azalpenik gabekoak

Nahiz eta kasu gehienetan azalpen bat eman daitekeen, badira kasu batzuk ez dutela gaur egun azalpen logiko bat. Baita ere aipatu behar da, Rosalie, Mary Celeste, Freya, Gloria Colite, Rubicon eta Connemara IV beste batzuen artean inongo kalterik jasotzearen indizioekin agertu zirela, baina tripulaziorik gabe. Hauek jitoan zeuden, eta kasu batean (Rubiconen), itsasontziaren barrualdean txakur bat aurkitu zen.

Zentzuzko Azalpenak

Azalpen popular guztietatik aparte, Ameriketako Estatu Batuetako Kostazainek eta beste jakitun batzuk diotenez, badaude beste azalpen oso logikoak desagertze hauetarako.

Metanozko Hidratoak

Desagertze batzuen galera azaltzeko adituek metanozko hidrato-hobiak itsas azpian daudela ziurtatu dute plaka-kontinentalen azpian. 1981ean, United States Geological Survey hidrato hauen agerpenaz berri eman zuen Blake Ridge eremunan. Metanozko erupzio periodikoek, azalera handiko ur aparduna sor dezakete itsasontziei ur gainean eusteko ahalera kenduz.Itsasontzi baten inguruan horrelako azalera mota sortuko balitz, itsasontziak berehala hondoratuko zen inongo oharrik eman gabe. Laborategiko esperimentuek frogatu dutenez, eskala handiko itsasontzi bat hondoratzeko gai izango ziren burbuila mota hauek uraren dentsitatea jaisten delako.

Hegazkinen erortzeen azalpenak

Metanozko gasak ere hegazkinen erorketa ekarri dezake. Dentsitate gutxiagoko aireak hegazkinen erorketa dakar. Gainera, hegazkinaren altimetroa altitudea neurtzeaz gain, airearen dentsitatea neurtzen du. Horrela, hegazkina gidatzen joango zen pilotuak, metanozko airea arinagoa denez, altimetroan hegazkina igotzen doala ikusiko zuen eta odei-artean edo gauez bidaiatuko balitz, ez zuen ur azala ikusiko eta pentsatuko zuen benetan hegazkina igotzen ariko zela. Eta ondorioz, beherako erreakzioa egingo zuen hegazkina uraren aurka botaz. Ez ori bakarrik, metanoak motorraren konbustioko eta oxigenozko erreketan kalte egingo zuen. Hegazkinaren motorrek oxigenoa konbustioekin erreketa bat sortzen dute, eta oxigenozko maila asko jaisten denean, erreketa bat-batean geldiaraziko zen motorrak itzalduz. Metano gasaren efektu hauek guztiak esperimentuetan ziurtatuak izan dira.

Bibliografia

http://es.wikipedia.org/wiki/Triángulo_de_las_Bermudas