Elisabet Austriakoa

Isabel de Austria Bruselan jaio zen 1501eko Uztaileren 18an eta 1526ko Urtarrilaren 19an Zwijnaarden hil zen. Danimarkako erregin konsortea eta Kalmarreko Batasuna eta barne ere Suedia eta Norvegia. Cristián IIren emaztea, Austriako artxidukesa eta Castillako infanta zen. Filipe I.a Gaztelakoa eta Joana Gaztelakoaren bigarren alaba zen.

Biografia

Izena bere amonarengatik jarri zioten, Elisabet I.a Gaztelakoa. Habsburgoko espantsio politiko planarengatik lur nordikoetara. Aukeratua izaten da, Danimarkako eta Norvegiako Cristián II erregearen emaztea izateko. Cristian bera, Suediako erregea aukeratua izateko aukera zuen, herentziaz utzi ziolako Kalmarreko Batasunak.

Elisabet eta Cristián IIa Kopenhage izeneko hiri batean ezkondu ziren, 1515eko abuztuaren 12an. Hasiera batean, bien arteko erlazioa zail samarra zen, erreginak ez zekielako daniera eta senarrarekin hitz egiteko, itzultzaile bat behar zuelako. Erreginak nahiko azkar ikasi zuen daniera eta ospe handia edukitzen asi zen bere menpekoen artean. Gainera, erregeak amodio-kontuak edukitzen zituen Dyveke Willums izeneko neska eder batekin eta horren ondorioz, Elisabet eta Cristian ez ziren ondo kompontzen beraien artean. Dyvekeren ama, Sigbrit Willums, Danimarkako gobernaria zen. Misteriozko kasu bat izan zen derrepentean, Dyveke hil egin zela 1517an. Baina horren ondorioa izan zen, Elisabet eta Cristiaanen erlazioa hobetzen hasi zela.

Elisabet eta Cristian sei seme-alaba eduki zituzten: Juan, Maximiliano, Felipe, Dorotea, Cristina, eta beste ume bat. Elisabet 1519an Suediako erregina bihurtu zen. Hala eta guztiz ere, ez zuen luzaro iraungo, 1523an suediarrak, autoridadearen kontra jo eta Gustavo Vasa errege bihurtuko delako.

Danimarkan Federico dukea, erregearen osaba, altxamendua egiten du Cristián II.aren kontra. Elisabet eta bere senarrak bere familiei eskatzen die, dukeari konbentzitzen saiatzeko, altxamendurik ez egoteko, baino alferrik izaten da. Martxoan, errege bihurtzen da Federico I.a Viborg izeneko hiri batean.

Cristián II.a pentsatzen zuen bere kausa galdua zegoela eta harrapatzearen erabakia hartzen du. Apirilaren 13an "El León" izeneko ontzian, errega eta bere familia Danimarka utzi eta Herbeheretara jo zuten. Han Margarita de Austriak zain zegoen eta Elisabet ez da berriz ere Danimarkara itzuliko.

Danimarka utzi baino lehenago, Federico I.a Elisabeti eskaini zion, hirian jarraitzeko bere seme-alabekin eta berak erantzun zion "Ubi Rex meus, ibi regnum meum" ("Nire erregea dagoen tokian, han dago nire erreinua"). Esaldi sinple eta zehatz, Elisabet frogatu zuen fideltasun sakona eta leialtasun bere senarrarengan.

1524ko martxoan, Federico I erregeak Kopenhage okupatzea lortu zuen eta errege koronatu zuten, hiri osoa penperatzen. Bataila galduta zegoen.

Datorren urteetan, Elisabet eta Cristián, bere familikoen euskarria berreskuratzen saiatu ziren, erreinu galdua berriz ere berreskuratzen saiatzeko.

Saxoniara egindako bidaiaren ondoren Malinasera bueltatu ziren. Saxonian, bere senarrak Nuremberg dietan parte artu zuen eta bere egoera ahultzen hasi zen. Sendakuntza Augsburgon lagundu egin zuen baino gero, berriz ere okertzen hasi zen. 1525ko Uztailan, bere azken urtemuga ospatu zuen bere senar eta seme-alabekin. Urte bukaeran, erregeak erabaki zuten bidai bat egitea Zwijnaerde izeneko herri txiki batera. Gertu, Gante izeneko herri batean kokatu ziren, jauregi txiki batean. Egun batzuk geroago, abenduaren 8an, Elisabet ito egiten zen. Malinasen, bere izeba Margarita, larriturik, egunero txostenak eskatzen zituen Zwijnaerde herriari.

Elisabetek bazekien, bukaera gertu zegoela eta 1526ko Urtarrilaren 14an, ia indarrik gabe, gutun bat idaztea lortu zuen bere izeba Margaritarentzat. Elisabet, 1526 ko Urtarrilaren 19an hil zen.

Bere heriotza, penagarria izan zen Europa osoarentzat. Mezak egin ziren bere ohorean, Danimarkan, Hungarian eta Espainian.

Hilobiratua izan zen San Pedro de Ganteko aldare nagusian, ondoren bere semea batuko zitzaion. 1883an, Danimarkako gobernuak gestionatutako gauzengatik, bere gorpuzkiak eta bere semeenak aberriratuak eta hilobiratuak izan ziren Odenseko San Canuto katedralean, bere senarraren ondoan.