Franco Modigliani

Franco Modigliani (Roma (Italia), 1918ko ekainaren 18a. – New York (Ameriketako Estatu Batuak), 2003ko irailaren 25a.) 1985ean Ekonomiako Nobel saria lortu zuen italiar-estatubatuar ekonomialaria izan zen. Italian jaio zen, 1939an herrialdetik alde egin behar izan zuen, bere jatorri judu eta ideia antifaxistak zirela eta.

Biografia

1918ko ekainaren 18an jaio zen Erroman, Modiglianik bizimodu ilun bat zeraman aita galdu

zuen, pediatra, 13 urteetara. 17 urte izanik bere ikasketak amaitu zituen Liceo Viscontin eta zuzenbidea ikastea erabaki zuen. Unibertsitateko bigarren urtean lehiaketa akademiko bat irabazi zuen Ekonomiari buruzko entsegu bat sari bezala izanik, sari honek bultzatu zuen italiarra ikasketa hauek aurrera eramatea.Mussoliniren aurkari sutsua bilakatu zen. 1938an Paris bisitatzeko gonbidatua izan zen etorkizunean bere emaztea izango zenaren familiaren aldetik, Serena Calabi, 1939an ezkondu zen berarekin. Modiglianik bere ikasketak handitu zituen Parisen, Sorbonan, 1939ko ekainean Erromara itzuli zen bere doktorego-tesiaren irakurketarako. Urte bereko uztailean, bere emaztearekin batera, Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten eta New Yorkera iritsi ziren bigarren gerra mundiala hasi baino egun batzuk lehenago. 1946an hiritartasun estatubatuarrak lortu zituen.

Ekarpen nagusiak

Columbiako Unibertsitateetako Ekonomia arloko irakaslea izan zen, Illinois, Ipar-Mendebaldeko Unibertsitatea eta Carnegie Mellon Unibertsitatean. 1962tik aurrera, ekonomia sailean egin zuen lan, Massachusettseko Teknologia Institutuan (MTI), bertan hogeitabost urte baino gehiagoz egon zen.

Enpresa baten balioaren teoria

Merton Millerrekin batera, Modigliani-Miller-en Teorema garatu zuen enpresaren ekonomia finantzarioaren alorrean. Teorema honek suposizio-saila betetzen badu axolagabea dela enpresarako akzioetako (berezko finantzaketako) edo zorretako (besteren finantzaketako) emisioaren bitartez finantzatzea baieztatzen du. Inbertsioetako erabakiak enpresa batek hartu behar ditu era independentean. Enpresa bateko proiektu bat komenigarria den ala ez erabakitzeko, kontuan hartu behar da nola eragiten duen enpresa honen etorkizuneko errentagarritasunean eta hobetzekotan, nola finantzatu erabaki.

Teoria honetatik ondorioztatzen dena zera da, enpresa baten zatikizun politikoa garrantzirik gabekoa dela akziodunarentzat, bere berezko balioa aldatzen ez duelako eta gainera akzionistari berdin diolako enpresan dirua utzita izatea edo honek aldizka zati bat transferitu izatea.

Kontsumitzailearen aurrezkiaren zikloa

Aurrezkiaren zikloaren hipotesia ere asmatu zuen, bertan ekonomiaren aurrezpenaren maila azaltzen da. Modiglianik kontsumitzaileek diru-sartze orekatu bat izatea baieztatzen zuen, lan egiten zuten urteetan zehar aurrezten zuten diru hau eta beraien jarduerarik gabeko urteetan zehar gastatzen zuten.

Ideia honen jatorria Keynesen Teorian aurkitzen da, 1936an erakutsi zituen errenta nazionala eta aurrezpen orokorraren arteko loturak lotzen dituen merkatuko ekonomia. ​

1957an, Milton Friedmanek "errenta iraunkorra" izenez ezagututako hipotesia azaldu zuen, honen arabera gizabanako baten diru-sarrerak bi atal ditu, bata iraunkorra, aurrezpen eta kontsumoaren artean erabakitzekoa; eta bestea iragankorra. Friedmanek, Modigliani eta bere ikaslea zen Richard Brumbergek baino hiru urte aurretik argitaratua zuen kontsumitzailearen aurrezkiaren zikloa, kontsumitzaile bakoitzaren bizitza-zikloan xedatuta. Pertsona hauek, kontsumitzaile baten bizitzan zehar dauden diru-sarrerak, kanpai itxura dutela diote, hasiera batean bailo baxuak, altuak jardueraren erdigunean eta berriz ere baxuak jubilazio garaian. Honen arabera gazteak izango dira kreditu gehien eskatzera joko dutenak, helduak gehien aurrezten dutenak izando dira eta zaharrak berriz aurrezki hauei etekina aterako dietenak.

Ekonomian aplikazio ugari dituen hipotesia da. Hauetariko bat bai faktore demografiko nahiz faktore ekonomikoz zehaztuta dagoena. Faktore demografikoen artean populazioaren adinen-egituran eta bizi iraupen itxaropenean oinarrituta dago.

Defizit publikoa

60ko hamarkadan Modiglianik gastu publikoa finantzatzeko modurik egokiena zein zen ikertu zuen: zerga handiagoak erabiliz edo zor fiskalak areagotuz. Herrialde baten garapen ekonomikoan gerta daitezken defizit publikoaz ohartaraztea izan zen bere ondorioa.