Johanna Spyri

Sarrera

Johanna Spyri (Hirzel, Zürich 1827ko ekainaren 12a - Zürich, 1901ko ekainaren 7a) suitzar idazlea izan zen. Johanna Louise Heusser zuen ezkongabe izena. Heidi haurrentzako kontakizunaren bitartez munduan zehar ezaguna da.

"Maienfeld hiri zahar eta irrikortik mendi-bide bat hasten da, zelai berde eta baso trinko artetik, bailara menperatzen duten Alpe handien oinetaraino eltzen dena. Bertatik, mendi-bidea gailurreraino igotzen hasten da, bazka belardi eta usain-belarren barrena".

Deskribapen poetiko honen bitartez, hasten da egilearen lanik famatuena; mundu guztiko, generazio ezberdineko haurrek gozatu duten lana alajaina: Heidi.

Biografia

Johanna Spyri 1827ko ekainaren 12an jaio zen Suitzan, Zürich hiritik 11km-tara dagoen herrixka batean, Hirzel. Johanna Louise Heusser zen aren benetako izena.

Hirzel mendiaren muinoan kokaturik dagoen herrixka da. Bertara iristeko pinuz osaturiko baso luzeak zeharkatu behar dira; hauek amaitzean, belardia fruta-zuhaitzez inguratua dago. Herrixkan lorak inguru guztietan daude, etxeak txikiak eta erosoak dira, gehiengoak baratzea eta lorategia dute.

Johannna, Johaann Heusser mediku eta Meta Sebweizer poetaren laugarren alaba izan zen. Haren etxe zuria, oraindik mantentzen dena, Hirzel herrixkaren kanpoaldean kokatzen da, mendien bide aldapatsuak hasten diren lekuan. Etxearen leiho altuenetik pinuak eta Zürichko aintzira ikusten dira. Idazlea haur sentikorra izan zen, musikarekiko, hegaztiekiko eta bere inguruko loreekiko izugarrizko zaletasuna adierazten zuena.

Johanna eta bere anai-arreben lehenengo eskola, hasiera batean ereiteko lurretan kokaturik zegoen aletegi bat izandakoa zen. Seguruenik neskatilaren lehen irakaslea ez zela oso trebe, haren lotsa alferkeriarekin nahastu baitzuen, eta etengabe umilatzen zuen ikaskideen aurrean. Honek ondorio larri bat izan zuen, Johannaren gurasoek eskolaz aldatu zuten alaba, harrixkako beste eskola batera bidaliz neskatila. Eskolak apaizaren etxean ematen ziren.

14 urte zituela, Zürichera joan zen bizitzera bere izebarekin, bertan bi ikasturtez hizkuntza atzerritarrak ikasi zituen eta aldi berean pianoa jotzen ikasi zuen. Ondoren, urtebete igaro zuen Suitzako Yverdon-les-Bains udalerriko barnetegian.

Neskatilaren musikarekiko zaletasuna nabaria zen. Pianoa oso gogoko zuen, arparen soinua entzun zuen arte. Egun batean, Johanna eta Netti Fries, bere laguna, hiriko kaleetatik zibiltzala, erakus leiho batean arpa bat ikusi zuten. Hura erostea erabaki zuten, baina, ez zuten diru adina. Neskatilek aurrezkiak elkartu eta instrumentua erosi zuten. Arazoa arpa non gordetzea zen, beraz honi aurre egiteko, gazteek bi astez behin instrumentua etxez trukatzea erabaki zuten, horrela ez zen inongo arazorik egongo. Honenbestez, Johannak instrumentu zail baina eder hura jotzen ikasi zuen, bere ametsa betez.

Sei urtez, 1845tik 1852ra, Johanna bere ahizpa txikien irakasle izan zen, eta asirako denbora irakurtzen igaro zuen. Ekintza honen bitartez emakumearen adimen intelektuala eta espirituala indartu zituen. Oporretan, bere naturarekiko afizioa zela medio, Churreko eskualdera joaten zen. Lur hauek, ondoren Heidi istorioan islatuko ziren.

1852an bere bizia guztiz aldatuko da. Theodor, Johannaren anaia, medikuntza ikasleak lagun bat zuen, zuzenbidea ikasten ari zena, Bernard Spyri. Confederated Newspaper egunkarian egiten zuen lan, editore postua zuen. Anaiaren bitartez ezagutu zuten elkar, maitemindu eta ezkondu egin ziren. Behin betiko Zürichera mogitu ziren.

Emakumeak zuen aisirako denboran, bakarrik ez sentitzeko eta bereziki jaioterriko lurren oroimina burutik ezabatzeko, lagun talde batekin, literatura eta arte talde batean murgildu zen. Ekintza hauek ez zioten asko lagundu eta denbor igaro ahala gaixo erori zen, izugarrizko depresioan. Johannaren sentimendu hau ondoren Heidiren istorioan islatuko da: haurrak Suitza utzi eta Frankfurtera mugitu behar duenean, aire garbitik eta haizea eta pinu hostoek sortutako soinutik hurrun. Dolentzi hau bere semearen jaiotzarekin gainditu zuen, Bernhard, 1855an.

1868tik aurrera, Spyri jauna hiriko kontularia bilakatu zen. Behar berriak eta beste talde sozial batzuekin erlazionatu beharrak, senar-emazteak Zürichko zentrura mogitu ziren, lakutik gertu zegoen etxe batera. Haurra, ikasketa musikaletan murgildu zen eta biolin-jotzaile ona bilakatu zen. Etxean amarekin duoak egiten zituen: piano eta biolinarekin. Garai honetan hasi zen Johanna Heidi idazten, Gurutze Gorriarentzat diru laguntza lortzeko helburuarekin. Lehen liburua 1871an argitaratu zuen, Una hoja en la tumba de Vrony. Liburua J. S. (Johanna Spyri) inizialekin sinatu zuen soilik. 1870an, Johannak 43 urte zituela, Europak Frantzia-Prusia Gerra jasaten zuen bitartean, bere semeak momentu gozoak igaro zitzan, idazleak bere haurtzarako momentuak lumaz idatzi zituen, horrela, Alpeetan aitona zaharraren etxean bizi zen neskatila umezurtzaren istorioak irudikatu zituen, Heidi ipuina sortuz. Hamar urte beranduago argitaratuko zena, 1880an, eta egilearen izenarekin: Johanna Spyri.

1872 eta 1873 bitartean lan gehiago sortu zituen, gai nagusi batez elkartuak zeudenak: aspaldian bizitako gertakizunak, haurtzaro eta nerabezarokoak.

1879tik aurrera denboraldirik emankorrena izan zen. Bost urteetan 20 liburu idatzi bait zituen, Heidi argitaratzeaz gain.

1884 idazlea betirako markatuko zuen urtea izan zen, lehenik bere semea hil zelako, gaixotasun luze baten ondorioz, eta ondoren bere senargaia. Hau guztia dela eta Johanna bakarrik geratu zen bizian. Etxez mogitzea erabaki zuen, erdialdeko etxe bat lortu zuen eta bakarrik ez sentitzeko iloba bat joan zen berarekin bizitzera. Hortik aurrera idazleak hainbat ekintza karitatibo egin zituen. Idazten jarraitu zuen, ilobak bere semearekin egin izan zuen bezala, literaturaz eta momentuaz goza zezan.

Berrogeita hiru urterekin alargun, Johanna Spyri lasai bizi izan zen Zürichen, mendetan bizi ziren haurrei buruzko ipuinak idatziz, haien ohitura eta eskuz eginiko jostailuekin, gainera istorio hauetan agertzen ziren haurrek animali eta paisaiarekin hitz egiteko joera zuten. Emakumearen azken urteetan, 1886tik 1901ra, berrogeita zortzi ipuin idatzi zituen. Mende berriaren lehen hilabeteetan oporrak hartu zituen, bere nekea oso handia baitzen. Alpeetako toki ezberdinetara mogitu zen, Italiako iparrera iritsiz eta sartu-irten bat ere egin zuen Lémango lakuan.

Johannaren lanak fama hartzen hasi zirenean munduan zehar, idazlea oso ezaguna egin zen. Argitaratzaile, kritiko etab. lan egiteak emakumeak jendearekin kontantuan egotea ekarri zuen. Idazleak nahiago zuen hori sahiestu, ez baitzituen bere barne sentimenduak munduari adierazi nahi.

Zürichen hil zen, 1901ko uztailaren 7an.

Suitzak benetazko harrotasuna sentitzen du Johanna Soyri eta bere lanekiko, hainbat alditan goraipatu dute: postal, txanpon eta zigiluak eginez. Noski, Heidi pertsonaia idazlea baina famatuagoa egin zen, izan ere, Suitzar haurrentzako literaturako pertsonai ezagunena dela esan dezakegu. Gainera, irudi ezagun bat izateaz gain, Heidiren ipuinak lurraldeko natura eta paisai islatzen ditu, ohiturekin batera.

Beste lan batzuk

Egilearen beste lan batzu: Grittli, Jörli, La pequeña salvaje, El lago de los ensueños, Luisita, Sin patria, Sina eta Perdido y encontrado dira.