Charles Milles Manson (Cincinnatin, 1934ko azaroaren 12an jaioa) krimen ugariren egiletzat hartu zuten, nahz eta bera bertan ez egon, eta, beraz, bere parteartzea ezin izan zuten ziurtatu. ''La Familia''ren lider eta sortzailea da. Talde honek hainbat hilketa burutu zituen, haien artean ezagunenetarikoa Sharon Tate (Roman Polanski-ren emaztea) eta bere gonbidatuena izan zen, Beverly Hills-eko bere etxean, 1969ko abuztuaren 9an. 1971tik espetxean dago, biziarteko kondenarekin.
Charles Milles Manson 1934ko azaroaren 12an jaio zen Cincinnatin, Ohion. Bere txikitako lehen istoroa nahiko bitxia da: ''Ama kafetegian zegoela kontatzen didate, arratsalde batean. Ni bere magalean nengoen. Zerbitzariak txantxa moduan erosiko ninduela esan zuen. 'Garagardo bat eta zurea da', esan zuen amak. Zerbitzariak garagardoa ekarri zuen eta beraz, ama, ni han utzita atera zen kafetegitik. Egun batzuk geroago izebak joan behar izan zuen zerbitzariarengana ni berriro bueltan amarengana eramateko''.
Bere lehenengo lapurreta 1947an izan zen, armatuta, janari-denda batean. Honegatik institutu batean gilt
zapetu zuten, baina ihes egin zuen lau egun ondoren, beste mutko batekin. Ihesbidean, Manson eta bere kideak, beste bi delitu bete zituzten, armaturik baita ere.
1951n, Charles Manson atxilotu egin zuten lapurtutako auto bat gidatzeagatik. Azkenean, 1952an zortzi kargu zeuden bere aurka. Beste espetxe batera bidali zuten eta 1954an askatu portaera ona izan zuelako. Urte horretan, 19 urte zituelarik, Jean Willsekin ezkondu zen, 17 urteko erizaina.Harekin izan zuen lehenengo semea.
Auto lapurretagatik atxilotu zuten berriz ere. 1958an behin-behineko askatasuna eman zioten, baina 1961ean txeke faltsifikazioagatik atxilotu zuten. Handik gutxira, jada bere lehenengo emaztearengandik banadu ondoren, Candy ''Leona'' Stevens prostitutarekin ezkondu zen. Candyrekin Charles Luther Manson mutikoa izan zuen. Orduan hasi zen ekialdeko filosofiako kontzeptuak erabiltzen, gartzelan. Manson batez ere auto lapurretagatik atxilotzen zuten, baina proxenetismoz ere akusatu zuten.
1967ko martxoan askatu zuten eta San Franciscora joan zen, non jarraitzaile talde bat bildu zuen 'La Familia' izenez. Handik pixka batera Los Angelesera joan zen, oraingoan 'La Familia'rekin.
1970eko martxoaren 6an Mansonek bere defentsa finantziatu ahal izateko Lie albuma kaleratu zuen. Abestietako bat The Beach Boys taldearekin grabatu zuen, non Dennis Wilson, kideetako bat, 'La Familia'ren kolaboratzaile izandakoa zen. Abestietako bat Look at your game girl zen, Mansonek abesten zuen, bakarrik bere gitarrarekin. Abesti hau Guns N' Roses taldeak bertsionatu zuen gero The Spaghetti Incident? lanean.
1969ko abuztuaren 9an, Charles Watson, Patricia Krewinkel, Susan Atkins eta linda Kasabianek, Beverly Hillseko Cielo Driveko 10050ean zegoen Sharon Tate, Roman Polanskiren emaztea, erail zuten hamasei sastadaz, hamaika tortura moduan eta bost, forensearen hitzetan, hil zutenak. Odolusten hil zedin Ray Sebringen (gonbidatuetako baten) ondoan zintzilkatu zuten gelako sabaitik. Beste gonbidatuak, Abigail Folger eta Voytek Frykowski, lorategian erail zituzten.
Sartu aurretik, Mansonen jarraitzaileek Steven Parent erail zuten tiroz. Linda Kasabian, 'La Familia'koak, inmunitatea lortu zuen talde honen aurkako informazioa emateagatik.
Etxetik joatean, Susan Atkinsek eskuoihal bat Sharon Tateren odolez busti zuen eta sarrerako atean 'pig' ('zerria') idatzi.
Hurrengo gauean, Manson Leno LaBianca enpresarioa eta bere emazte Rosemaryren etxean sartu zen. Minik egingo ez ziela esan ondoren, lotu eta Tex, Patricia Krenwinkel eta Leslie Van Houteni sartzeko esan zien bikotrea hil zezaten.
Hormetan 'Rise' (Altxa zaitezte), 'Helter Skelter' (The Beatles taldearen abesti ezagun baten izena) eta 'Death to pigs' (Muerte a los cerdos) esaldiak idatzi zituzten odolez.
'La Familia'ko kideak musikako irakasle baten, Gary Hinmanen, hilketaren autoretzat jotzen zituzten, baina baita
Manson ez zen egon hilketetan, baina konspirazioz epaitu zuten 1971ko urtarrilaren 25ean, eta urte bereko martxoaren 29an heriotza zigorra ezarri zioten. Kondena hau biziarteko kartzela-zigorraz aldatu behar izan zuten estatu horretan heriotza zigorra debekatu baitzuten.
1975eko irailaren 5ean, 'La Familia'ko beste kide bat, Lynette ''Squeaky'' Fromme, Gerald Ford lehendakaria hiltzen saiatu zen, lortu gabe.
1984ko irailaren 25ean, Jan Holmstron, Manson erretzen saiatu zen espetxean pintura solbentea bere gorputz gainean isuriz eta su emanez. Nahiz eta bigarren eta hirugarren graduko erredurak jasan zituen gorputeko %20an, aurrera atera zen.
Manson eta musikaren arteko erlazioa eremu pertsonaletik berak jasotako interpretazioen influentzietaraino doa. Dennis Wilson, The Beach Boys taldeko kidea, Mansonen taldeko gertuko kide izan zen. Wilsonek Lie diskan parte hartu zuen (1970), defentsarako dirua lortzen laguntzeko.
Mansonek beste musikari batzuen lanetan zerikusia izan du. Horien artean daude Johnny Ramone, The Ramones taldekoa, eta Chris Holmes.
Leonard Cohenek 'The Future' aberstian Manson aipatzen du Oliver Stoneren Natural Born Killers filmean. Paradise Lost taldeak 'Forever Failure' abestia eskaini zion. Suicidal Tendences taldeak 'You can't bring me down' abestian aipatzen du. Christ On Parade talde estatubatuarrak berari buruzko abesti bat idatzi zuen: 'Everyone's Crazy'.
2010ean, Mansonek (Taker ere deituak) estudioko album bat argitaratzea erabaki zuen 'Air' izenekoa Aireari eta bere ATWA (Air, Trees, Water, Animals)-ri erreferentzia eginez. Lan honek 12 abesti biltzen ditu, bere nahi eta berak nahi litukeen eskubideei buruz hitz eginez.
Power metaleko Dragonland talde sueziarraren 'Calling My Name' abestian Mansonen esaldiak agertzen dira. Abestiaren hasieran Manson beraren ahotsa entzuten da, baita erdialdean ere.
Brian Hugh Warner musikariak bere izen artistikoa Marilyn Monroe aktoresa eta modeloan, eta Charles Mansonenean inspiratuta aukeratu zuen; Hala nola, bere izena Marilyn Manson da.
Groove metaleko Machine Head talde iparramerikarraren Death Church abestiaren hasieran Charles Mansonen testigantza entzun daiteke, baina ez da oso argi ulertzen. Horrela dio: "Is it a conspiracy that the music is telling the youth to rise up against the establishment because the establishment is rapidly destroying things? Is that a conspiracy? The music speaks to you every day, but you are too deaf, dumb, and blind to even listen to the music. . . It is not my conspiracy. It is not my music. I hear what it relates. It says "Rise," it says "Kill." Why blame it on me? I didn't write the music. . . . "
Helter skelter (1976)
Beste izen batzuk:
Latinoamerikan: "Los crímenes del clan Manson"
Alemaniako Mendebaldean: "Helter Skelter - Die Nacht der langen Messer"
Danimarkan: "Manson kulten"
Estatu Batuetan (EEBB): "Massacre in Hollywood"
Finlandian:"Verinen veljeskunta"
Manson Superstar: El Anticristo (1989)
Helter Skelter (2004)
Leslie, my name is evil (2010) Charles Manson (2010), History Channelen igorritakoa.