Charles Dickens

Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870ekoekainaren 9a), idazle ingeles ezaguna izan zen. John (1786-1851) eta Elizabeth (1789-1863) Dickensen semea izan zen. Bere bizitzan zehar erabilitako goitizena Boz izan zen. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea da.

George Gissing eta G. K. Chestertonek oso kritika positiboak egin harren bere lanei buruz ingelera erabiltzen zuelako hizkuntza nagusitzat, liburuetako pertsonaiak kreatiboak eta ahaztu ezinak zirelako eta bere sentsibilitateagatik. Hala ere, kritika txar ugari ere jaso zituen George Henry Lewes, Henry James eta Virginia Woolfengandik. Izan ere, hauen ustez, hutsune gehiegi zeren bere lanetan, bere prosa isurkorregia zen, bertako gertaerak irrealak eta pertsonaiak groteskoak ziren.Arrakasta handia lortu du Dickens idazleak berak idatzitako nobela eta kontakizun laburrekin, izan ere, gaur egun debekatuta dago berak idatzitako nobela eta kontakizun laburrak argitaratzea. Dickensen nobelak zatika argitaratu zituen pertsona guztiek ez zituztelako liburu oso bat erosteko diru nahikoa eta denak irrikan zeudelako noiz argitaratuko zuen hurrengo nobela zatia. Berak idatzitako guztiari fikzio puntu bat ematen zion garai horretan oso berritzailea zelako. Dickens mundu osoan oso ezaguna da gaur egun eta lehen ere oso ezaguna egin zen eta mundu osoan daude berak idatzitakoa irakurtzen duten irakurle ugari.

Biografia

Lehen urteak

Dickens idazlea 1812ko otsailaren 7an jaio zen Landporteko barrutian, Portsmoutheko hiriaren zati bat da. Bere aita John Dickens (1786-1851) zuen izena eta Pagaduría de la Armadako ofizinan egiten zuen lan, hau Portsmoutheko portuan aurkitzen zen. Bere ama Elizabeth Dickens (17891863) zuen izena, baina ezkongabea zenean Barrow zen bere abizena. 1814ean familia osoa Norfolk Streeteko hamargarren zenbakira joan ziren bizitzera. Hau Somerset House herrian aurkitzen zen, Londresen. Eta idazleak bost urte zituenean Chatham, Kentera joan ziren bizitzera. Bere ama erdi mailakoa zen eta dirua erraz gastatzen zuen bere aitak, ordea, bere amaren gastuak kontrolatzen saiatzen zen ondoren, diru faltarik ez egoteko. Bederatzi urte bete arte ez zen eskolara inoiz joan eta honek gero kritikoak asko leporatuko diote bere formazioa autodidaktika izan zelako. Hasieran Rome Lane eskolan ikasi zuen, ondoren, William Gilen eta azkenik, Oxforden graduatua lortu zuen. Bere denbora librea etxetik kanpo igarotzen zuen nobela pikareskak irakurtzen, adibidez, Roderick Randomen abenturak eta Peregrine Picklen abenturak Tobias Smollettek idatziak eta baita Tom Jones Henry Fieding idatzitakoa. Azken hau, bere idazlerik gogokoena bihurtu zen. Berak oso gustuko zituen beste bi nobela ere bazituen Robinson Crusoe eta Don Quijote de la Mancha deiturikoak. 1823an, Londresen elkartu zen bere familia osoarekin, 16. zenbakian Bayham Streeten, Camden Townen. Urte horietan leku hau txiroenentarikoa zen. Hasieran bera txikia zenean ondo bizi zela dirudi «ume txiki eta ez oso ondo zaindua» zelako, baina ostean, bere memoria fotografika joan zen garatzen pertsona eta gertaera batzuk memorizatuz eta bere fikzioa errealitatera ekartzen lagundu ziotenak.

Bere bizitza asko aldatu zen bere aita denuntziatu zutenean zor batzuk ez ordaintzeagatik eta baita kartzelaratu egin zuten ere Marshalsea kartzelan. Familia zatirik handiena bere aitarekin joan zen kartzelara bizitzera, izan ere, garai horretan berankorrei bere familiarekin uzten zioten bizitzen horrela esaten zuelako legeak. Dickens Little College Streeteko etxe batean hartu zuten. Etxe honen jabe eta zuzendaria Roylance emakumea zen eta Dickens igandero bere aita bisitatzera joaten zen.Hamabi urterekin lanean hasi zen Warren's boot-blacking factory izeneko industria batean bertan, zapatentzako betuna produzitzen zuten eta egunero hamar ordu egiten zuen lan Dickensek. Londreseko Charing Cross tren estaziotik oso gertu kokatzen zen enpresa hau. Dickens gazteak etiketak itsasten zituen shoes polish ontzietan eta horrela, astero sei txeline irabazten zituen. Diru honekin bi zati egiten zituen. Lehenengo zatia, bere familiari ematen zion aitaren zorra ordaintzeko eta bigarren zatia, bizi zen etxearen ostatua ordaintzen zuen.

Hilabete batzuen ondoren, familia kartzelatik ateratzea lortu zuen zorrak ordainduz, hala ere, diru gutxirekin geratu ziren. Denbora tarte bat pasatu ondoren, egoera hau gainditzea lortu zuten Charlesen amonak utzitako herentziari esker. Herentzia honi esker, familia aurrera atera zen Charlesen amonak 250 libra eman zizkielako hiltzean. Hala eta guztiz ere, Charlesen amak lanean jarraitzea behartu zion. Hau Charlesek oso gaizki hartu arren, gero etorkizunean asko lagundu zion bere nobela ezagunak idaztean. Hain zuzen, bere nobela batzuetan lanean zituen kondizio txarrak salatzen zituen bere pertsonaiekin. Eta horrela, Dickensek David Copperfield nobela idatzi zuen. Aditu batzuk diotenez, hau da Dickensen nobelatik autobiografikoena.

Lehen aldia

1827ko maiatzan, Dickens Ellis & Blackmore izeneko bufete batean hasi zen lanean pasante moduan eta denbora bat pasatu ondoren, takigrafo judizial bezala egin zuen lan bufete berdinean.

1828an "Doctor´s Commons"-en kazetari lana agin zuen eta gero, "True Sun"-eko kronikaria bihurtu zen. Urte honetan, Londreseko antzerkiak interesatzen hasi zitzaizkion eta horrela, interpretazio klaseak hartu zituen, baina casting egunean gripeak jota ezin izan zuen proba egin, beraz, ezin izan zuen bere ametsetako antzerki batean lan egin.

1834ean Morning Chronicle-k kontratatu zion bertan politikako kazetari lana egiteko. Lan honetan, bidai asko egin zituen kanpaina elektoralei buruz informazioa jasoz, parlamentario debateak jarraituz, ... 1836ean bere artikulu guztiak 1833tik Sketches by Boz liburuan jaso zituen. Hau, liburu sail bateko lehen liburua bihurtu zen. Maiatzean, ordea, "Los papeles póstumos del club Pickwick" argitaratu zuen bere artikuluen bildumarekin jarraituz. Ostean, lan horrekin jarraitu zuen eta baita egunkarietarako hainbat artikulu ere argitaratu zituen.

1836ko apirilaren 2an Catherine Thompson Hogarthekin (18161879) ezkondu zen. Honekin hamar seme alaba izan zituen eta Bloomsburyra joan ziren bizitzera. Hamar seme alaba hauek

Charles Culliford Boz Dickens (1837-1896), Mary Dickens (1838-1896), Kate Macready Dickens (1839-1929), Walter Landor Dickens (1841-1863), Francis Jeffrey Dickens (1844-1886), Alfred D'Orsay Tennyson Dickens (1845-1912), Sydney Smith Haldimand Dickens (1847-1872), Henry Fielding Dickens (1849-1933), Dora Annie Dickens (1850-1851) eta Edward Bulwer Lytton Dickens (1852-1902) izan ziren.

1836an Bentley's Miscellanyn hasi zen lanean editore bezala. Lan honekin 1839rarte jarraitu zuen, izan ere, urte horretan, zuzendariarekin eztabaidatu ondoren, lanetik bota zuen. Hala ere, beste bi egunkarietan hasi zen lanean Household Words eta All the Year Round izenekoak. 1842an Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere emaztearekin eta bertan gertatutako gertaera batzuk Notas de viaje americanas eta Martin Chuzzlewit-eko pasarte batzuetan agertzen dira. Denbora gutxi barru Unitario kristauan interesa jartzen hasi zen, nahiz eta bera anglikanoa izan. Hala ere, garai honetan berak idatzitako guztia oso famatua egin zen eta ia denek irakurtzen zuten. 1856ean Gad's Hill Place erosi zuen bere popularitateari esker. Hau Higham, Kenteko oso etxe handi bat zen. Etxe honek oso esanahi berezia zuen Dickensentzako, izan ere, bera haurra zenean bertan bizitzea amesten zuen. Eta hontza aparte, beste esanahi berezi bat zuen Dickensentzako ere, Shakespearek idatzitako Enrique IV nobelaren lehenengo atalean leku hau agertzen zen eta Dickensek Shakespeare asko miresten zuen.

1836ean bederatzi entrega argitaratu zituen eta 1837an azkeneko hamaikak, bere The Posthumous Papers of the Pickwick Club liburutik. Bere hurrengo obra Oliver Twist (18371838) izan zen, hau nobela autobiografica dela diote aditu batzuek eta bi hilabetetan entregaka argitaratu zituen. Ondoren, Nicholas Nickleby (18381840) eta El almacén de antigüedades (18401841) argitaratu zituen. Bertan Nelly haurrari gertatzen zaizkion zoritxarrak agertzen dira. Eta liburuaren atal batean bere koinata Mary Hogarthen inspiratu zen lana hau egiteko. Obra honek Amerika eta Ingalaterran arrakasta handia izan zuen.Nobela hauei esker Dickensen ospea handitzen joan zen. 1841ean Edinburgoko semetzakoa izendatu zuten eta Estatu Batuetara bigarrengoz bidai bat egin zuen. Baina, estatu honetan oso kritikatua izan zen bere lan Notas de Américarengatik, izan ere, bertan esklabotasunaren aurkako adierazpenak egiteagatik. 1843an, ordea, bertako jendearekin adiskidetu zen Canción de Navidad argitaratu ondoren.

Dombey and Son (18461848) nobelak bere lanean aldaketa nabari bat aldarrikatu zuen: Inprobisazioetatik, dena planifikatuta izatera aldatu zen. 1849an Household Words astekaria eraiki zuen, bertan, idazle ezezagunei aukera ugari ematen zien. Eta horrela, Bleak House (18521853) eta Hard Times (1854)nobelak argitaratu zituen.

Sozialitatearen idazle hoberetarikoenentzat jotzen zuten mundu osoan. Eta honek, errespontsabilitate ugari ekarri zizkionez, krisi ikaragarri batean sartu zen. Dickens bere editoreri soldata handiagoa eskatu zien eta hauek soldata igoera ez onartzean, Dickens haserretu eta editore berriak bilatu zituen. Honen ondoren, Dickens hainbat bidai egin zituen: Italian; Italian Pictures argitaratu zuen, Suitzan eta Frantzian; Alejandro Dumas eta Julio Verne gaztea ezagutu zituen,... Ingalaterrara itzuli zen, ekonomi arazoengatik. Bertan, antzerki lan ugari sortu zituen, adibidez, Daily Newsen antzezle lana egin zuen eta baita hainbat hitzaldi eman zituen ere egileen eskubideei buruz, prostituten defentsari buruz, hiltzearen zigorrari buruz,...

Bere best sellerra David Copperfield izan zen. Nobela hontatik 100.000 ale saldu zituen oso denbora gutxian. Eta honekin batera, detektibe hitza erabili zuen lehen idazlea bilakatu zen.

Bigarren aldia

1850 urte inguruan Dickensen osasuna txarrera egin zuen bere aitaren, alabaren eta arreba Fannyren heriotzarengatik. 1858an Dickens bere emaztearengandik banandu zen. Urte horietan, banantzea oso gaizki ikusita zegoen eta oraindik okerrago ikusten zuten bere pertsona ezaguna zelako. Hala ere, bananduta egon harren, Dickensek bere emazteari dirua ematen zion etxea zaindu eta ondo bizitzeko. Izan ere, Dickensek asko maite zuen Catherine, baina Catherinek, ordea, ez zuen Dickens hainbeste maite. Eta gainera, emazteak hamar umeak zaindu behar izaten zituen eta oso ezaguna zen pertsona batekin bizi. Georgina, Catherinen ahizpa, Catherinen etxera aldatu zen bere seme alabekin laguntzeko. Baina garai horretan bazeuden hainbat esames esaten zutenak Dickens Georgiaz maiteminduta zegoela eta horregatik joaten zela bere ahizpari laguntzea. 1855ean Dicckensek erabaki zuen bere lehen amodioa bisitatzera, hau, María Beadnel zen. Dickensek Maria ikusi zuenean konturatu zen urte asko pasatu zirela eta Maria orain ezkonduta zegoela eta fisiko eta psikikoki asko aldatu zuela. Handik aurrera, Dickensen lagun batzuk diotenez, Dickens asko aldatu zen. Hala ere, idazten jarraitu zuen eta bere lagun Wilkie Collinsen etxera aldatu zen bertan, biak elkarrekin, hainbat nobela idazteko asmoz. 1859an Historia de dos ciudades argitaratu zuten.

1865eko ekainaren 9an, Ellen Ternan bisitatzera joaten hari zen Frantzia bidean. Dickensek istripu bat izan zuen Staplehursteko tren talkan. Istripu honetan, lehenengo zazpi bagoiak obratan zegoen zubi batetik erori ziren. Erori ez zen bagoi bakarra Dickens zegoen lehenengo klaseko bagoia izan zen. Erreskatatzaileak etorri aurretik, Dickens zauritu batzuei lagundu zien. Eta etxera bidean zijoenenean, Nuestro amigo mutuo nobela zatia bagoian utzi zuela konturatu zen eta berriro ere bagoian sartu zen nobela zatia berreskuratzeko. Eta Dickensek beti egiten duen bezala, ondoren gertaera hau liburu batean erabiltzen du. Hain zuzen ere, El hombre-señal liburuan, protagonistak tren talka baten bihozkada du.

Dickens hurrengo egunean Ellen Ternan eta bere amarekin bidai bat egitearen ondorioz, talkaren inbestigazioaz libratu zen. Ellen, aktorea, Dickensekin bizitzen zen bere banantzearen ondoren. 1857an, Dickensek onartu zuen bere banantzearen azkeneko arrazoia Ellen izan zela. Ellenekin bizi izan zen Dickens hil arte. Hauen amodio istorioaz ez zen ezer jakin Dickens eta bere alaba nobela 1939an argitaratu arte. Kate Dickens zen liburu horretako alaba. Kate Gladys Storeyrekin egin zuen lan 1929 arte, Katen heriotzaren ondorioz. Eta Katek onartu zuen Ellen eta Dickensek seme bat izan zutela baina, haurra zenean hil zela, hala ere, inoiz ez da egiaztatu seme horrena egia edo gezurra zen.

Dickens psikikoki ez zen inoiz sendatu Staplehurst istripuarengatik. Hala ere, beti bezala, Dickens idazten jarraitu zuen eta Nuestro amigo mutuo eta El misterio de Edwin Drood nobelak idatzi zituen. Azkeneko hau, ez zuen idazten bukatu. Bere azkeneko denbora ia osoa irakurketa publikoak egiten pasatu zuen. Dickensi asko gustatzen zitzaion antzezlanak eta horietako bat egin zuen Nicholas Nickleby izenekoa. 1867koabenduaren 2an, Dickensek Estatu Batuetako bere lehenengo irakurketa publikoa egin zuen, Nueva Yorkeko antzoki batean. Irakurtzean jartzen zituen gogoak asko baloratzen zituen entzuten hari ziren pertsonak eta hori bera oso pozik jartzen zuen. Old Year Magazinen berriro idazten hasi zen hil arte. Denbora gutxira, Victoria I-ak hartu zuen, izan ere, berak idatzitako nobela asko gustatzen zitzaizkion.1869an Birmingham and Midland Instituteko zuzendari izendatu zuten, horrela, hamaseigarren zuzendaria izan zen.Istripua baino bost urte beranduago, 1870eko ekainaren bederatzian, apoplejia baten ondorioz, hil zen Dickens. Berak Rochesterreko katedralean erretzea nahi zuen, baina Abadía de Westmnisterreko Esquina de los Poetasen erre zuten. Bere hilartitzak hau esan zuen: «Behartsu, zorigaitzeko eta zapalduen aldekoa zen Dickens, eta bere heriotzarekin, munduak ingeles idazlerik hoberenetariko bat galdu du». Dcikensek ez zuen izan nahi bere buruaz estatua bat egotea, hala ere, 1981ean Francis Edwin Elwellek Clark Parkean, Fidadelfian, Estatu Batuetan, estatua bat egin zuen. Dickensen ametsa librea izatea zen eta idazlea izatean lortu zuen.

Oliver Twist nobela hainbat aldiz filma egin izan da.

Literatur estiloa

Dickensek erabiltzen zuen estiloa poetikoa, apaingarri askokoa zen eta komikoa zen. Bere satirak Britainiar aristokraziaren esnobismoari buruz ziren. Berak hau azaltzeko «El Refrigerador Noble» pertsonaia erabiltzen zuen. Horrela, umezurtzak akzionista eta komentsal konparatzen zituen, altzairuak erabiliz.

Pertsonaiak

Dickensen pertsonaiei literatura Inglesean, kreatibo eta gomesdagarrienetarkoak direla uste dute hauen, banakako bereizitasun eta izenengatik. Izenekin jarraituz, hona hemen adibide batzuk: Ebenezer Scrooge, Fagin, Mrs. Gamp, Charles Darnay, Oliver Twist, Micawber, Pecksniff, Miss Havisham, Wackford Squeers, ... Dickensi XVIII. mendeko estilo romance gotikoa gustatzen zitzaion. Bere nobelatan hobetoen deskribatu duen pertsonaia, dudarik gabe Londres da. Izan ere, kanpoaldeko tabernetatik Tamesis ibairaino deskribatzen zuen Dickensek hiria, berak asko maite zuelako eta asko ibiltzen zelako hiriko kaleetatik.

Zatikako nobelak

Dickensek idatzi zituen nobela gehienak zatikakoak ziren eta hauek Master Humphrey's Clock eta Household Words egunkarietan argitaratzen zituen, ondoren, denak bilduz eta liburuak sortuz. Horrela, zatika eginda, nobelak merkeak eta eskuraerrazagoak ziren. Amerikar jarraitzaileak, Nueva Yorkeko portuetan itxaroten zuten eta barkuan zihoazen marinela ipuina nola jarraitzen zuen galdetuz, adibidez, «Nell gaztea hilda al dago?». Dickensen estiloan ere sartzen da nobela amaieran zer gertatu behar zen ez jakitea. Argitaratu zituen enpresa bat «Phiz» izan zen. Zatikako nobela hauetako ezagunenak Grandes esperanzas, David Copperfield, Oliver Twist, Historia de dos ciudades, Casa desolada, Nicholas Nickleby, Los papeles póstumos del club Pickwick eta Cuento de Navidad dira.

Nobelak argitaratzen zituztenak izugarrizko zortea zuten, izan ere, Dicensek nobela zatika idazteko amaieran zer gertatu behar zen kontatu beharra zuen gutun batzuetan. Eta gutun horiek oso baliotsuak bihurtu dira gaur egun. Horrela, baita konturatu ziren ere, irakurleak nahi zuena eta Dickensek idazten zuena ez zela berdina. Adibidez, Oliver Twist nobelan Dickensek tiro bat jo ziotela esaten du, lapurtzen harrapatu ziotelako, baina irakurleak ez zuten jakin hil zen edo ez bi hilabete beranduago beste bi nobela zatiren ondoren. Beraz, Dickensek liburua luzeagoa egin zuen bere irakurleak jakin minarekin jarraitzeko.

Dickensen nobelak beti kritika sozial lanak ziren. Beti klaseen arteko ezberdintasunak eta txirotasuna aipatzen zituen bere obratan honen aurka egiteko asmoz. Dickensen bigarren nobela, Oliver Twist (1839), Londresen txirotasunaren aurka zegoen nobela bat zen ondoren, Jacoben Irlan erabiliko zena. Gainera, Nancy pertsonaiaz hitz eginez, prostituta zena, pertsona horiek humanizatu zituen irakurleentzat. Enkoniagarri etxea eta Dorrit Txikia liburuetan, berriz,

klase sozialen arteko ezberdintasuna zuen gai nagusi eta baita ofizinetako ustelkeria ere.

Literatur teknikak

Gehienetan Dickensek emozioen arteko nahasketa egiten zuen, esate baterako, pertsonaien arteko sentimental ukitu eta pertsonai idealizatuak, sozialitatean zeuden arazo larrienekin nahasten zituen. Adibidez, Antzinako gauzak saltzen zituen denda (1841) nobelan, Nellen heriotza luzea eta tristea izan zen, baina Oscar Wilde kritikoak, sentimental barregarritzat ikusi zuen. 1903 Chestertonek esan zuen, gai berdinarekin jarraituz, «Ez nago Nellen heriotzaren aurka , bere bizi txikiaren aurka baizik.»

Oliver Twist nobelan, Oliver umezurztegi eta haur txikien diru lapurren taldean egin harren, Dickensek beti mantendu ditu Oliverren baloreak idazterakoan. Bere ondorengo nobelak ere pertsonai idealizatuetan kokatu zituen. adibidez, Esther Summerson, Enkoiniagarri Etxea nobelan eta Amy Dorrit, Dorrit txiki nobelan. Beraz berak sortutako pertsonai onak eta zintzoak errealitateko egoera txarrokin nahasten ditu emaitza perfektua lortuz.

Adituek diotenez, Dickensen bizia beti pertsonai batekin lotzen zuen bizi antzekoa eginez, gehien nabarmentzen den kasua Oliver Twistena da. Izan ere, Oliver dirudun familia bateko iloba da eta horrek askatzen du txirotasunaz, Dickens, ordea, bere aita kartzelan zegoenez lan egiten hasten da gaztetatik eta amaieran diruduna egiten da oso idazlari famatua egin zelako.

Atal autobiografikoak

Autore guztiak atal autobiografiko bat sartzen dute bere nobelatan, baina Dickensen nobelatan asko nabarmentzen zen. Nahiz eta, bera lotsatuta egon gertaera horretaz eta ez kontatu nahi izan berak bizi izan zuen bezala.

David Copperfield nobelan asko nabarmentzen da autobiografikoa dela, Enkoiniagarri Etxean, ordea, bere kasuak kazetariren baten artikuluetatik etor daitekeela uste da. Horrela izanda, azkeneko hau ez ezen autobiografikoa izango. Dorrit Txikia nobelan, berriz, oso ondo deskribatzen ditu Marshalea prisioan gertatutako hainbat egoera, beraz uste da hori autobiografikoa dela bera prisio horretan egon zelako denbora tarte batean bere familiarekin bere aitak zituen zorren ondorioz.

Nell txikia, Antzinako gauzak saltzen zituen denda liburuan, bere koinataren bizipen bat da. Nicholas Nickleby eta Wilkins Micawberren aita, Dickensen aita dira. Eta Nickleby eta Micawber emazteak, bere ama dira. Itxaropen handiak nobelako Pip pertsonaiaren esnob izaera, Dickensekin antzeko aspektu ugari ditu. Batzuek diotenez, pertsonai horri jazotako gertaerak Dickensi gertatutakoak direla uste da, nahiz eta, berak ez onartu lotsaren erruz.

Oso jende gutxik jakin zuen Dickensen bizitzari buruz bera hil arte. Izan ere, handik sei urtetara John Forsterrek Dickensen biografia argitaratu zuen Dickens berarekin idatzi bait zuen.

Legatua

Charles Dickens oso famatua bilakatu zen bere nobelei esker. Bere lehen nobela Los papeles póstumos del Club Pickwick (1837), famatua bilakatu zuen, baina geroz eta liburu gehiago idatzi geroz eta ospe handiagoa lortu zuen. Bere nobela guztiak kalitate onekoak ziren, nahiz eta, batzuetan estilo berri batekin probak egin zer moduz moldatzen zen jakiteko. Hauetako nobela batzuk besteak baino ospe handiagoa lortu zuten eta baita irakurleak ere kopuruz handiagotuz eta jaitsiz joan ziren denboran zehar. Lehen esan bezala, zatikako nobelak ez zituen azkeneko egunerarte argitaratzen irakurleen gustuak kontuan hartzeko eta horrela, nobela era batera edo bestera aldatzeko. Martin Chuzzlewit nobela horren adibide garbia da, ospe gutxi izan zuenez, bukaeran saltzeko prezioa jaitsi egin behar izan zuen. Oliver Twist nobelan kritiko baten kritiken ondorioz, Nuestro amigo mutuo nobelan Riaj pertsonaia erantsi zuen hau, judutarra zen.

Bestetik, Dickensek nobela zatia beti bukaeran idazten zuen eta horrela, bere irakurleen erreakzioa jakiten zuen eta nobela zati berria moldatu egiten zuen bere irakurleak gehiago harritzeko. Hau oso garbi azaltzen da Antzinako gauzak saltzen zituen denda nobelan. Dickensen John Forster lagunak, Nell protagonista hil beharko zuela esan zion Dickensi tragedia nobela bat zelako. Eta Dickensek nahi izan ez harren, hil egin behar izan zuen Forsterri arrazoia emanez. Forsterrek Dickens konbentzitzeko argudio hau eman zion: «Komediatan protagonistak galdu egin behar dutela pentsatzen duzu eta azkenean, beti irabazten dute, tragediatan, berriz, protagonistak irabazi egin behar dutela pentsatzen duzu eta azkenean, beti galtzen dute.»Kritika soziala

Bere popularitatea bere heriotzaren ondorioz, gutxitu egin zen, hala ere, Britainiar idazlerik irakurrinietarikoa da. Gutxienez 180 film eta antzezle lan egin dira bere nobelak zinera pasatuz eta hori ospe handia zuelako eta duelako da. 1913an lehen filma egin zen bere nobela Los papeles póstumos del Club Pickwicktik.Bere pertsonaien izenak oso ezagunak egin dira. Adibidez, Gamp hitza eguzkitako hitza bezala ezagutzen da bere nobela baten Gamp emakumea eta Pickwickian pertsonaiengatik. Bestetik, Pecksniffian eta Gradgrind hitzak ingeles hiztegian sartu ziren Dickensek bere obretan faltsu eta sentimendu gabeak izateagatik. Gabonetako Ipuina eta Los papeles póstumos del Club Pickwick nobelak antzerkira pasa ziren eta bertan, protagonisten paperak egiten zituzten pertsonak ospe handia lortu zuten. Gabonetako Ipuina nobela, Martin Chuzzlewit egunkariaren salmenta kopuru txikia handitzeko sortu zuen. Urte batzuk beranduago, Dickensek onartu zuen nobela hori idaztean oso fazatuta zegoela.Britainia Handia botere politiko handia zenean, Dickensek ahaztutako pertsona handiei buruz idatzi zuen. Bere obra guztietan klase sozialen arteko diferentzia nabarmena azaltzen zuen beste kasu batzuekin batera. Tiempos difíciles (1854) nobelan, langile klaseari buruz hitz egin zuen. Horrela, pertsona boteretsuak nola deitzen zien azaltzen du. Garai horretan,pertsona garrantzitsu horiek langileei "Eskuak" deitzen zieten, uste zutelako, ez zirela pertsonak langile hutsak baizik.

Bere idatziak, beste pertsona batzuk inspiratu zituen hauek ere, kausa horiek ere errebindikatuz. Esate baterako, Dorrit Txikia eta Los papeles póstumos del Club Pickwick nobelei esker, Marshalsea eta Fleet Prison suntsitzea lortu zuen. Carl Marx ere bere jarraitzailea egin zen klase sozialen berdintasunaren alde egoteagatik. Bere lanen popularitateari esker, lehen ez zen gai garrantzitsu hauetaz hitz egitea lortu zuen.

Berak idatzitako fikzioan, ingeles XIX. mendearen deskribapenei esker, sozietate viktoriana (18371901) nolakoa zen ulertzen lagundu dute bere nobelak. Bera hil eta hurrengo hamarkada, bera 1870ean hil zen, berak aldarrikatzen zituen gaiez jarraitu zuten idazten eta hitz egiten garai horretako filosofo eta idazleak. Hurrengo idazle ingeles viktorianoak, adibidez, Thomas Hardy eta George Grissing Dickensek eraginda idazten zuten. Baina hauek, erlijiotasun gutxiagoko pertsonaiak egiten zituzten eta amaiera beti negatiboa zen.

Gaur egungo idazleak ere, Dickensek eraginda jarraitzen dute. Esate baterako, Anne Rice, Tom Wolfe eta John Irving. Baita James Finn Garner umorista ere. Izan ere, gaur egun ere, Dickens idazlea oso ezaguna da eta bere lanetako pertsonaiak oraindik ere ezagunak izaten jarraitzen dute.

Obrak