Georg Elser

Elser muga suitzarretik hurbil gelditu zuten, eta bost urtetan zehar sartu zuten "preso berezia" bezala Dachaure kontzentrazio-esparruan. Azkenik, 1945eko apirilaren 9a, 21 egun Adolf Hitler hil baino lehen, exekutatu zuten.

Johann Georg Elser (Hermaringen, Wurtemberg; 1903ko urtarrilaren 4a Dachau, 1945eko apirilaren 9a) nekazaria eta Suabiako (gaur egun Baden-Wurtembergen eta Alemaniako Bavieraren artean dagoena) zurgin fabrika batean egiten zuen lana. Gainera, erregimen nazionalsozialistaren aurkakoa zen. Bereziki ezaguna da Adolf Hitler eta beste Partida Naziaren kide batzuk hiltzeko saiakera egin zuelako. Hori bete nahian, Bürgerbräukeller Municheko garagardotegian bonba bat jarri zuen, 1939ko azaroaren 8an.

Azaroaren 8an Municheko Putschren urteurrena (1923an Hitlerrek huts egindako estatu kolpea) ospatzen zen, eta han elkartu ziren erregimeneko nortasun garrantzitsuak; Josehp Goebbels, Hans Frank, Joachim von Ribbentrop, Philipp Bouhler eta Führer esaterako. Baina guztiek lokala utzi zuten leherketaren unean.

Informazio pertsonala

Bizitza

Georg Elser

Georg Elser

Ezagutza

Ocupación

Heriotzaren kausa

Herrialdea

Heriotza

Jaiotza

Izen osoa

Adolf Hitler hiltzeko saiakerarengatik

Zurgindaria.

Exekuzioa

Suabia

Dachauren Kontzentrazio-Esparruan

Johann Georg Elser

Weba

Webgunea

Biografia

Lehen urteak eta heziketa

Georg Elser, Hermaringen, Wurtemberg, 1903ko urtarrilaren 4a jaio zen. Ludwig Elser eta Maria Müllerren semea zen. Hauek, Georgeren jaiotzaren ondoren ezkondu ziren.

Georg Königsbronneko lehen mailako eskolan egin zituen ikasketak 1910 eta 1917 bitarte. Bertan, marrazkirako eta eskulangintzarako gaitasunak erakutsi zituen. Bere aita nekazaria eta zur-merkataria zen, eta bere semea oinordeko izango zitzaiola espero zuen, baina nahiz eta Georgek lanetan lagundu, ez zuen interesa horretan jarduteko. Bere ikasketak hasi zituen tornulari bezala, hala ere, utzi egin behar izan zuen osasun arazoengatik. Ondoren, Königsbronneko, Aaleneko eta Heidenheimeko hainbat zurgindegitan lan egin zuen. 1925 eta 1929 bitarte, erloju fabrika batean egin zuen lana eta ikasitakoa erabili zuen bonba baten tenporizadorea fabrikatzeko eta horrekin Adolf Hitler hiltzeko. 1929tik 1932ra, krisi ekonomikoa ondoren, berriro ere zurgin lanetan hasi zen Suitzan.

1930ean bere emaztegaia, Matilde Niedermann, jaiotza eman zuen eta Manfred izena ipini zien haurrari. Ez desiratutako haurdunaldia izan zen, berezko Georg bezala.

Baina bere gurasoak ez bezala, Georg ez zen bere semearen amarekin ezkondu, eta handik gutxira bananduko lirateke. Elser, Matilderi laguntza ekonomikoak ematera behartu zuten, nahiz eta batzuetan adostutakoa ez bete.

Königsbronnera itzuli ondoren, Adolf Hitlerrekin jada Alemaniako kantziler bezala, berriro ere bere aitarekin lan egiten hasi zen. 1936tik muntaketa fabrika batean egon zen, eta bertan programa nazia ezagutu zuen. Herrialdea iragan gatazkatsua izango zuela ohartu zuen, eta hori gutxi balitz, bere fabrika, hasiera batean hoditerietako eta erabilera zibileko sorreran aritu zena, Hitlerrek ordenatutako berrarmatze ezkutuarekin lan egiten zutelaz ere konturatu zen. Berrarmatze honek, industria-kantitate handia nahasten zuenak, nazioarteko akordioak hausten zituen eta, batez ere, Hitlerren manifestazio bakezaleak ezeztatzen zituen.

Elser gizon lasai eta isila zen, nahiz eta gizartekoia. Hainbat kultur zentrotara apuntatu zen eta bere lagunekin Trachten jolastera eta paseo handiak ematea gustatzen zitzaion.

Pentsamendu politikoak

Elseri ez zitzaion politika asko interesatzen. Langileen sindikatuari eta antolaketa komunista batera atxiki zitzaion. Antolaketa hori, Roter Frontkämpferbund zen (Fronteko Borrokalarietako Liga Gorria), baina ez zuen parte-hartze handia eduki.

1933ko hauteskundeen aurretik, Hitler boterea hartu zuena, KPDgatik (Kommunistische Partei Deutschlandsengatik, Alemaniako Alderdi Komunistaregatik) bozkatu zuen, langileen baldintzak hobetzez arduratuko ziela pentsatuz.

Elser nazismoaren kontra jarri zen, gobernu naziaren langileen baldintzak ikusi ondoren. Langile-klasearen bizi-maila hondatu zen eta bere askatasuna murriztu zen. Soldatak jaitsi zituzten eta jazarpen erlijiosoa (Elser protestante debotoa zen) zegoen. Lankideen eztabaidetan haserrea nabaritu zuen erregimenaren bidean.

Hitlerren aurkako atentatua

1938ko udazkenean, Sudetesen krisiaren ondorioz Europa gerrako zorian zegoen. Bi hamarkada nekez pasatu zituzten Lehen Mundu Gerratik, eta alemanek gatazka berria sortzearen beldur ziren. Elserrek larritasun hau partekatzen zuen. Municheko Itunaren ondorioz gerra saihestu egin zen, hala ere, Elser "Alemaniak erreibindikazio gehiago egingo lituzke, herri gehiago anexionatuko lirateke eta horren ondorioz, gerra saihestezina izango liratekeela" konbentzituta zegoen. Elser Führeren bake proposamenez mesfidatzen zen, gerra galaraztea eta langileen baldintzak hobetzea nahi zuen.

Hura egiteko modu bakarra Partida Naziaren kupula ezabatzea zelaz konturatu zen, eta pentsatzen zuen hori eginez pazifismoa iristeko aukera zegoela. 1938ko udazkenean erabakiko luke hura bera izango litzatekeela, inork hura hartara premiatu gabe eta inork bere asmoak ezagutu gabe, egingo lukeena.

Elserrek prentsan irakurri zuen eta partidaren nagusien hurrengo bilketa ospatuko zela 1939ko azaroaren 8ko Municheko Bürgerbräukellerean konturatu zen. 1923an huts egindako Putsch Hitleraren urteroko urteurrena ospatzen zen eta erregimenetik berezko Führeraren eta partiduaren guardia zaharraren ondoan nabarmendutako kideak elkartuko lirateke. Elserrek Munichera bidaiatu zuen eta han konturatu zen bere planak burutzeko sistemarik hoberena erloju-bonba bat egitea zela. Hitlerrek hitz egingo lukeen tokian kokatutako zutabe barruan jarriko zuen. Hurrengo hilabetetan lehergailuak lapurtu zituen lan egiten zuen fabrikatik eta erloju-bonba bat diseinatu zuen Konstantzan ikasitakoa praktikan jarriz.

Apirilaren hasieran, baja laborala eskatu zuen eta Munichera itzuli zen. Azterketa zehatza egin zuen, zirriborroak eta neurriak hartuz. Lan berria lortu zuen harrobian eta horrek lehergai gehiago lapurtzea onartu zion. Hurrengo hilabetetan zehar bonbako modelo bat diseinatu eta bere gurasoen baratzean probatu zuen. Munichera itzuli zen abuztuan, eta azarora arte 30 aldiz gutxi gora behera ezkutatu zen garagardotegian (goizero alboko ate batetik ateratzen zen, inork ikusi gabe). Desiratutako zutabean zulo bat egin zuen eta bere lana oso perfekzionista izan zen. Bonba instalatuta gelditu zen azaroaren 6an, baina Elser hurrego egunean bertara joan zen funtzionatzen jarraitzen zuen ziurtatzeko. Azaroaren 8ko goizean, bere arrebari dirua eskatu zion, agurtu egin zen eta Konstantzara abiatu zen.

1939ko azaroaren 9an atetatua ondoren garagardotegian ateratako argazkia.

Municheko Georg Elseren Plaza.

Elserrek ez zekiena, berriei eta prentsa emandako interes gutxiarengatik da Hitlerrek partidaren hitzaldia urte hartan etetea erabaki zuela. Gerrak eta mendebaldeko erasoek xurgatuta utzi zuten Hitler eta Rudolph Hess izango zen bere ordezkoa. Hitlerrek iritzia aldatuko zuela ezta ez zekien, nahiz eta bere presentzia Munichen txikiagotuz. Bere diskurtsoaren ohiko iraupena 20:30etatik 22:00ak arte zen. Bukatu ondoren, partidaren lagunekin hitz egiten zuen mintu batzuk. Gerraren baldintza bereziek ospakizunaren dinamika aldatuko luketela iragarri zen. Hitlerrek 20:10etarako bere diskurtsoa hasi zuen eta 21:00etan amaitu zuen (Elserrek 21:20etarako programatu zuen bonba). Behin bukatuta, bizkor joan zen geltokirantz, Berlinera joateko trena 21:30etan baitzeukan. Eguraldi txarrak hegazkinez itzultzera galarazi zion eta horregatik bukatu zuen lehenago bere diskurtsoa.

21:20etan bonba lehertu zen eta zutabea eta goiko galeriako sabaiko partea hondoratu zen. Hitlerren martxaren ondoren, jende askok lokala uztea erabaki zuen. 8 persona hil ziren eta 63 zaurituta azaldu ziren, haietako 16 larritasuneko egoeran.

Ikerketa

22:00ak aldera, Reichsführerek eta Reinhard Heydrichek, Berlingo poliziaren nagusiari, Arthur Neberi, deitu zioten eta Munichera joateko behartu zuten ikerketa bat hasteko. Himmlerrek, Walter Schellenbergri abisatu zion, atentatuaren atzetik Britaniako zerbitzua zegoela pentsatzen zuelako. Nebek bi ikerketa-talde sortu zituen: lehena arduratuko litzateke atentatuaren zirkunstantziak ikertzez, eta bigarrenak berriz, egileak bilatuko lituzke.

Atentatuaren gauean, Adolf Hitlerren segurtasuna SSetako Christian Weber koronelaren esku zegoen. Bürgerbräukelleren lanaren ondorioz, eskuz egindako bonbaren hondarrak eta tenporizadore bat aurkitu ziren. Lehergai-tipoa ohikoa zen meategietan, eta egileak eztainu-plakak eta kortxoa erabili zituela ohartu ziren.

Poliziak atentatuko 2 erloju antzekoak saldu zituen erlojularo bat galdekatu zuen. Kortxo-plakak saldu zituen merkataria ere galdekatu zuten. Azkenean, ikerketarekin sarrailagile batera iritsi ziren. Honek bere tailerra prestatu zion Suabiako gizon bati "bere asmaketako zerbaitetan" lan egiteko. Hiru gizonek egindako deskribapena berdin-berdina izan zen.

Ikerketa hauen ondorioz, polizia jatorri sueboko gazte bat deskubritu zuen. Gizon hura azken asteetan Bürgerbräukelleretik hurbil ikusi zuten, eta sarritan ustekabean harratu zuten itxierako orduaren ondoren komunetan. Heinrich Müllerrek, Gestaporen IV sailaren nagusiak, suebo baten atxiloketari buruzko telegrama bat jaso zuen, merkatariek egindako deskribapenari zegokiona. Atxiloketa Kreuzlingenen izan zen, Suitzarekiko mugatik hurbil.

Atxiloketa eta itaunketa

Jada Elser atxilotuta zegoen, ustekabeko eran, 20:45etan Konstantzaren aduanan, Suitzarekiko mugan. Muga zeharkatu nahi zuenaren errutinazko atxiloketa sinplea izan zen. Orduak gero, muga-funtzionarioak Elser atentatuarekin erlazionatzen hasi ziren. Bere sakelean Bürgerbräukellereko postal-txartel bat gurutze gorri batekin aurkitu zuten. Horrez gain, lehergarri zati bat eta Roter Frontkämpfferbunden (alderdi komunistako kidea) intsignia ere aurkitu zuten. Elserrek atentatuarekiko edozein erlazio ukatu zuen. Nebentzat, Elser ez zen zerbitzu esku britaniarren peoi bat baino gehiago.

Gestapok galdekatzeko Munichera eraman zuten eta aurkitutako probez gain (adibidez zutabearen aurrean orduak belaunikoz igarotzearen ondorioz belaunetan azaldutako atzamarkadak), atentatuaren parte-hartzea ukatzen jarraitu zuen. Gau oso bat torturatzen egon ondoren, azaroaren 14an aitortu zuen. Gero Diazek aitormen osoa egin zuen, bonbaren xehetasunekin eta atentatua egitera bultzatu zizkioten arrazoiekin. Municheko aitormena eta gero, Elser Reicheko segurtasun egoitzira eraman zuten eta berriro ere torturatu zuten. SS Reichsführerak, Heinrich Himmler, ez zuen sinisten suebo zurgin gazte batek, ia komunikabiderik eta heziketarik gabe, Führer hiltzeko zorian egon zenik.

Nebek ez zuen gaitasuna eduki Elserren eta britaniarren arteko konexioa emateko Hitlerri. Kasua Heinrich Müllerera eraman zen, baina ez hark eta ez ikertu zituzten gainerako autoritateek ezin izan zuten konspiraziorik aurkitu, eta Elserrek egia zioela onartu zuten. Elser Berlinen egon zen 1941era arte. SESBeko inbasioa (1941eko ekainaren 22a) hasi ondoren, Sachsenhausenen kontzentrazio-esparrura eraman zen, 1944an, Dachauren zelaira transferitzeko. Bi lekuetan preso pribilegiatuko tratua jaso zuen.

1945eko apirilaren 5ean, SS-Obergruppenführer Ernst Kaltenbrunner, Segurtasun Poliziaren nagusia Führeraren bunkerrean agertu zen gerra-egoerari buruz informatzeko. Hitlerrek Dachauko preso berezi guztiak exekutatzeko agindua eman zuen eta horien artean Wilhelm Canaris eta Georg Elser zeuden. Gestapoaren nagusiak, SS-Gruppenführer Heinrich Müller, ordena transmititu zuen egunean bertan Dachauko kontzentrazio-esparruaren Obersturmbannführer Eduard Weiter komandanteari, hurrengo komunikatuaren arabera: -"Goiko autoritateek Elser presoaren kasua eztabaidatu dute. Munichen gaineko hurrengo aireko eraso etsaietan zehar, Elser hiltzeraino zauritu behar da. Hau ikusita, ordenatzen diot Elserren ezabapena sekretu absolutuenean izan dadila eta pertsona gutxik halako akzioa jakin dezatela. Bere heriotzari buruz telegrama ofizial baten bidez argitaratuko da eta horrela adierazi behar da: "Halako datan eta orduan, Elser aireko eraso etsaiagatik hil zen." Ohar hau suntsitu nire aginduak bete ondoren."-

Heinrich Müllerren komunikatua SS Hauptstürmfhurer Edward Weiterentzat.

1945eko apirilaren 9an, SSetako ofizial batek, Theodor Heinrich Bongartz, Elser exekutatu zuen garondoko tiroarekin.

Georg Elseren memoriari Königsbronnen eskainitako plaka.

Erreferentziak

1. (Alemanez) Wer war Johann Georg Elser.

2. Hitler Desafiatuz-Jesús Hernández

Bibliografía

- Ortner, Helmut, Bakartia. Hitler hil nahi izan zuen gizona, Zambón Iberoamericana, 2001. ISBN 84-931834-1-5

- Roger Moorhouse, Hitler hil: konspirazioak eta Führeraren aurkako atentatuak, Debate Argitaletxea, 2008, pp. 35-58. ISBN 978-84-8306-754-3

- Richard J. Evans, The Third Reich At War, Penguin Press, 2008, pp. 109-111. ISBN 978-1-59420-206-3

Kanpoko estekak

-