La Niña Kristobal Kolonek 1492an bere Mundu Berrirako lehenengo bidaian erabili zituen hiru karabeletako bat izan zen, Pinta eta Santa Maríarekin batera. Azken hau nao kapitaina zen (espedizioa zuzentzen zuen itsasontzia zen, Kristobal Kolon bertan
baitzihoan). Honen ondoren Atlantikoa espedizio esploratzaile askotan zeharkatu zuen, Mundu Berrian aurkikuntzak eginez.
1488an eraikitzeko agindu zuten, Juan Niño armadore moguerdarrak, Moguerreko mendietako pinuen egurrekin egin zuen, hiriko errekastoko portuko ontziola zaharretan. Tinto ibaiaren uretaratzean ontziak Santa Clara izena jaso zuen (herri hartako Santa Clara monasterioari ohore eginez), nahiz eta geroaldira bere jabeen izenarekin igaro zen, Niño anaiak.
Niño anaiek parte hartze garrantzitsua izan zuten bidaia aurkitzailearen prestakuntzetan eta garapenean. Kristobal Kolonen proiektuaren lehen itzulinguruak gainditurik, bidaiaren defendaitzaile gogor bihurtu ziren, eta beraien irrika eta gogo guztia jarri zuten enpresa kolonbiarra aurrera ateratzeko. Moguerreko meatzaritzako langileak eta normalean beraiekin bidaiatzen zuten marinelak konbentzitu zituzten bidaia aurkitzailean izena eman zezaten. Beraiek jarri zuten La Niña karabela (beraiek ordaindu zuten), eta beraiek izan ziren karabelaren prestaketen arduradunak. Prestaketa hauek 1492ko uztailean burutu ziren, La Riberako portuan, eta honelaxe jasoa gelditu zen pleito kolonbiarretan.
1497ko irailean, Erromara zihoan bidaia komertzial batean parte hartu zuen. Erroman Marco de Baezak pleitatua izan zen. Itzulbidaian kortsario batek asaltatu eta atxilotu egin zuen Cagliariko "Caller" portuan. Bere askapenaren ondoren, Indietara itzuli zen eta bertan merkataritza lanetan eta irla eta kosta amerikarren esplorazioan aritu zen.
La Niñaren azken bidaia (berri izan dugun azkena) Hispaniolara espedizioa izan zen, naoa Palaosen konpondua eta istinkatua izan zen 35.000 meravediesan prezioan. Bere irteeratik 35 egun eskasera, La Niña gaur egungo Haitira iritsi zen, historian izan den bidaia trasatlantiko azkarrenetarikoan.
Etorkizuna
Momentu hartatik aurrera ez dugu La Niñaren etorkizunaren datu fidagarririk. Hala ere, Santa Clara karabelaz egindako aipamen batek, 1508an Alonso Prietoren agindupean, pentsarazten digu carabela moguertarrak, historiako nao famatuenetarikoak, urte batzuk gehiago jarraitu zituela kontinente berriaren eta zaharraren artean nabigatzen.
1.- Vicente Yáñez Pinzón, kapitaina (Palos de la Frontera)
2.- Juan Niño, maestrea eta jabea (Moguer)
3.- Sancho Ruiz de Gama, pilotua
4.- Bartolomé Roldán, pilotu ikaslea (Moguer)
5.- Bartolomé García, kontramaestrea (Moguer)
6.- Maestre Alonso, fisikaria (Moguer)
7.- Alonso de Morales, igeltxeroa (Moguer)
8.- Francisco Niño, marinela (Moguer)
9.- Juan Arraes, marinela (Moguer)
10.- Andrés de Huelva
11.- Diego Lorenzo
12.- Fernando de Triana
13.- García Alonso
14.- Juan Arias, itsasmutila
15.- Juan Romero
16.- Miguel de Soria, zerbitzaria
17.- Pedro Arraes
18.- Pedro Sánchez
19.- Rodrigo Monge
Hasierako belaontzi latinoa bela karratudunera aldatua izan zen ontzidi txikiak bere bidaia aurkitzailean Kanariar irletan egin zuen geldialdian. Eta jada "Hispaniola" uhartean, mesana berri bat ezarri zitzaion trinketako makilen ondoan, handi eta garrantzitsuagoa zena. La Niña itsasontziko belek ez zuten tolesdurarik, ondorioz, ez zuten soken bidez ohialak jasotzeko edo hauen azalera murrizteko sistemarik, eta hauek beharrezkoak eta oso garrantzitsuak izaten ziren haize gogorreko egunetan. Makilak heltzen zituzten tresnak ontziaren alboetan kokatuta zeuden. Karabelak ez zuen proako estilo handirik, eta alkazarra berriz nahiko txikia zen.
1492ko urriaren 12an badaia amaitu egingo da Mundu Berriaren aurkikuntzarekin. 1492ko abenduaren 25ean Santa Maria karabelaren hondoratzearen ondoren, La Niña bihurtu zen espedizioaren nao kapitaina. Otsailaren 12ko egunerokoan aipatu zuenez Kristobal Kolonek hauxe aukeratu zuen espedizioko "belaontziena" izateagatik: “si no fuera la carabela diz que muy buena e bien aderezada, temiera perderse”.
La Niña itsasontzia Kristobal Kolonen gidaritzapean eta Pedro Alonso Niño lehen pilotu zituelarik itzuli zen.
1493ko otsailaren 14ko itzulbidaian, ekaitz gogor batekin topatu ziren Azore uharteen ondotik igarotzen ari ziren bitartean, eta ondorioz, ontzidia urperatzear egon zen. Orduak joan eta orduak etorri, ekaitzaren eraginak karabelen arteko komunikazioa moztu zuen, ez baitzuten elkar ikustea lortzen. Ondorioz, La Niñako tripulazioko kideak amaiera okerrenean pentsatzen hasi ziren. Egoara zail hartan, Kristobal Kolonek zozketan erabaki zuen ekaitz hartatik irtetzen baziren, Santa Clarako monasteriora peregrinatuko zuela (egoera zail hura gainditzearen esker-oneko ekintza moduan). Kristobal Kolon berberari tokatu zaitzaion promesa hura betetzea. Ekaitzaren ondorioz karabelak elkarrengandik banandu egin ziren, eta La Niña Azore uharteetan porturatzea behartua ikusi zen. Azore uharteak Portugaletik 850 milletara zeuden, eta herrialde honek berberak kontrolatzen zituen uharteak. Bertan Kolon atxilotua izango da, eta geroako askatua. Ekaitz berri baten ondorioz, martxoaren 4an Lisboan porturatuko dira, eta bertan Portugalko Juan IIa erregearekin elkarrizketa bat izango du, eta Kolonek bere aurkikuntzaren berri emango dio.
1493ko martxoaren 15ean berriz ere Paloseko portura iritsi ondoren, Moguerrera bidean jarri zen egindako promesa betetzeko, Kristobal Kolon, Niño anaiak eta gainontzeko tripulazioarekin batera (indio eta papagaio batzuekin). Jendeak, pozik, Santa Clarako monasterioko elizara iristen ikusi zituzten, bertan zin egindakoa bete zuten. Kandela bat piztu zuten eta gaua zaintzan igaro zuten. Juan Rodríguez Cabezudo momentuaren lekuko izan zen, 1515ean probenzas del Almiranten ondorengoa idatziko du:
"...entraron dentro de la carabela donde el dicho almirante venía e les motró el dicho almirante carátulas de oro que traía de las dichas Yndias e seys o siete yndios que traía de allá e con un cuchillo quitó el dicho almirante un poco de oro a vn indio e se lo dio..."
Indietako egiritegi nagusia, sinadura: PATRONATO, 12, N.2, R.3 (fls. 33v-34r.)
Moartín Gonzálezek hauetan deklaratu zuen:
" ... vino el año de noventa e tres e tornó al puerto dsta villa e así el dicho almirante como todos los que venían con él dezían públicamente que avían descubierto e hallado las dichas yndias e otras muchas yslas ... "
Bigarren bidaia
Urte bereko abenduaren 25ean Kolonen bigarren bidaiako ontzidiko parte izan zen. Jada lurralde berrietan, bidaia esploratzaile baten kapitain izan zen. Bidaia hartan Jamaika eta Kubako hegoaldeko kosta aurkitu zituzten. 1495eko udan zikloi batek La Española portuan zeuden itsasontzi guztiak ondoratu zituen, karabela hau izan ezik. Nahiz eta kaltetua izan zen, hondoratu ez zen nao bakarra izan zen. Itsasontziak ur azalean mantentzeko zuen gaitasunari esker, Amerikan inoiz eraiki zen lehenengo itsasontziaren eredu La Niña izan zen, Santa Cruz karabela, La India izenaz ere ezaguna. 1496ko ekainaren 11n Espainiara itzuliko da bigarren espedizio kolonbiarrarekin.
Beste eginkizun batzuk
Ondorengo urteetan koroaren jabetza izatera igaroko da, eta Alonso Medeli emango zaio La Niñaren agintaritza, honek hainbat merkatal bidaia egingo ditu karabelarekin. Bidaia hauetako batean ontzi kortsario frantses batzuek La Niña atzeman egingo dute. Medelek hauetako (ontzi frantsesetako) tripulazio kideetako batzuk, jatorriz Santa Mariako portukoak, erosi egingo ditu 30 dukadoren truke, horrela, espainiarrari kortsarioetatik ihes egiten laguntzen diote.
La Niña 1492ko abuztuaren 3an irten zen bidaia aurkitzailera, Vicente Yáñez Pinzón kapitain eta Juan Niño jabe eta maestre zituelarik, guztira 19-22 pertsonako tripulazioarekin. Tripulazioaren zerrenda osatuenetariko bat hauxe izan daiteke: