Imhotep (grekeraz: Imutes, gazteleraz ahozkatuta: Im-jo-tep) historian ezagututako lehengo arkitektoa izan zen. Horrez gain, mediku, astronomo eta jakintsua zen (gutxi gora-behera. K.a 2690 - 2610.).
Heliopoliseko sazerdote gorena izan zen, baita Necherjet Dyeser (Zoser) erregearen laguntzaile
a, lehen ministroa ere eta Sakkarah mailakatutako piramidea diseinatu zuen gizona. "Imhotep" izenaren esanahia "baketik datorrena" da. Gaur egun gurera iritsi den lehenengo "zientzilar iaren" izena da. Medikua izateaz gain, arkitektoa eta astronomoa ere bazen. Horrek, argi uzten du kalkulu eta geometriari buruzko ezagutza handia zuela zientzia hauek menperatu ahal izateko.
Imhotepi ezarri zaizkion ohore tituluak honakoak dira:
Behe egiptoko erregearen altxorzaina, Lehenengoa Egipto Garaiko erregearen ondoren, Jauregi Handiaren administratzailea, oinordetzako jauna, Heliopoliseko sazerdote gorena, Imhotep eraikitzailea, eskultorea eta harrizko ontzi egilea... Sakkarah-ko Dyeserren (Zoser) estatuan aurkitutako idazkuntza.
Bera baino lehen, inork ez zuen izan bere izena faraoi baten ondoan idatzita, eta bere tituluetan ez da apaitzen medikuntzarena, baina bai ontzien ekoizlea izan zela: agian eraikintzan erabili zuena bakarrik agertarazten da.
Artikulu printzipala: Medikuntza aintzinako Egiptoan
Egiptoar medikuntzaren zatirik garrantzitsuenan Imhotepengan ezar dezakegu, izan ere, egiptoar medikuntzaren sortzailetzat dute munduan. Horrez gain, Edwin Smith papiroaren sortzaile ere dela esan daiteke eta dokumentu honek egiptoar medikuntzan duen garrantziagatik, esaten da Imhotep dela eskualde horretako mediakuntzaren pertsonaiarik ezagunetarikoa K.a. 1700. Medikuntza egiteko, gizon honek, erritualak, farmakoak eta ebakuntzak erabiltzen zituen, hirurak nahastuz. Horrez gain, gaixotasun zehatz batzuetan ere txertatu zituen bere ikerketak. Ikerketa hauetako asko lehen aipatutako papiroan gorde zituen. Bertan, lobelarraren lurrina anestesia moduan erabiltzeko gomendatzen du.
Dokumentu honetan gordetako ikerketa asko erabat arrazionalak dira, hau da, ez da magiara jotzen sendakuntza egiteko. Baizik eta, arrazoira. Berak arrazionalitatzeko erabiltzen duen era, ikerketan datza. Lehenik, gaixoa aztertzen du, ondoren, diagnostikoa egiten dio aurreko ikerketan oinarrituz. Azkenik gaixotasunari erremedio ematen dio, farmako baten bitartez, magian oinarritu gabe. Imhotepen ustez, pultsuak bihotzaren egoera esaten zuen eta oso pauso garrantzitsua zen gaixoaren egoera jakin ahal izateko.
Harpalariaren kantuan, Goi Erdi Imperioan eginiko literatur obra, Imhotepi erreferentzia egiten zaio:
Imhotepen eta Dyedefhorren sententziak entzunda dauzkat, esaera zahar moduan erabiltzen direnak...
"Egizu beraz zure eguna dohatsua eta ez zaiten nekatu inoiz honetaz".
Imhotep Saqqara mailakatutako piramidearen arkitektoa izan zen, Dyeser erregearen garaian. Piramide hau eraiki ahal izateko, kareharri asko lortu behar izan zen, hau garraiatu eta montatu. Hori dena, erronka handia izan zen, aurretik ez bai zen inoiz erabili kareharria hain eraikuntza handiak egiteko, hauetarako adreilu gordina erabiltzen bai zen. Izan ere, adreilu gordina merkea zen eta erraza egiten.
Arazo tekniko handi bat harriaren pisua zen. Imhotepek arazo honi irtenbidea emateko bloke txikiak erabili zituen, bloke txikiak errazago garraiatu eta maneiatzen baitira. Bestalde, zutabeak eraikina eusteko baino gehiago, apaingarri moduan daude eta horrek egitura kolokan jartzen du. Hori gutxi balitz, pilareak ezin ziren metalez indartu, kobrea ordurarte ezagutzen zen metal bakarra zelako eta ez da oso material baliagarria horrelako lanetarako.
Horregatik, arazo hauek guztiak zirela medio, Imhotepek eraikitze prozesu osoa kontu handiz antolatu behar izan zuen, ehundaka langileen lana kontrolatu eta lehengo hildakoen hiria burutu: hiri hau 1500 metroko perimetroa zuen harresi batek inguratzen zuen. Hemen, eraikuntza ugari ezarri zituen apaingarri moduan. Hiriaren erdialderantz 60 metroko piramide bat eraikiarazi zuen. Piramide honen azpialdea
n hainbat zulaketa eta gero, Dyeser erregearen hilobia eraiki zuen K.a 2650. eta honekin batera hainbat gela erregearen arbasoei buruzko informazioa zutenak eta faraoiaren altxorrak, hurrengo bizitzan beharko zituen altxorrak, hain zuzen ere beraien siniskeraren arabera.
Mende askotan zehar, Egipton, Imhotep medikuntza eta jakinduriaren jainkotzat hartua izan zen. Bera irudikatzerakoan eserita egiten zuten papiroa eskutan zuela bere belaunen gainean, eskriben moduan.
Egiptoren garai berrian, enperadoretza berrian, eskriben aintzindari moduan hartua izan zen. Horrez gain, jainko askoren pare jarri zuten bere irudia Garai Baxuan, Imhotep gehien bat.
Zientzialari famatua Menfisen gurtzen zuten gehienbat. Horrez gain, Tebasen, Filen eta Deir el-Medinan ere gurtu zuten, Hathor, Maat eta Amenhotepekin batera, Ptoleimakar Aroan. Hain zen famatua, non bere ospea greziarrak ere ezagutzen zuten. Hauek, Imutes ezizenarekin ezagutzen zuten eta Asclepio jainkoarenkin erlazionatu zuten, erromatarrentzat Eskulapio zena.
Imhotep
gereolifikoa
Imhotep herri-kultura askoren oinarri izan da historian zehar. Hala ere, kasu hauek gehienetan bere benetazko lorpenak... ezkutatu dira, modu batera edo bestera bere benetako izaera gordez. Gainera, gehienetan bere izena eta egipziar jatorria erabiltzen zen soilik.
Momia izeneko pelikulan (1932 eta 1999) Imhotepi egiten zaio erreferentzia, bera protagonistatzat hartuz. Horrez gain, beste hainbat bideojoku (Titan Quest, imperium 3..) , liburu (Death Comes as the End Agatha Christierena)... famatuetan erabilia izan da Imhotep izena, jakintsu honi erreferentzia eginez. Hori bai, erreferentzia hau beti fikzioaren eremuan egiten zaio, izan ere, ezartzen zaizkion hainbat lorpen ez dira bereak edo moldatuak izan.