Abdelhamid Ben Badis

Biografia

Abdelhamid ben Muhammad al Mustafá ben Makki ben Ibn Badis jekea, 1889ko abenduaren 4an jaio zen Constantinan (Aljeria). Aljeriar erreformista mugimendu musulmaneko irudi garrantzitsu bat izan zen XX. mende erdialdean. 1931n, ulema izeneko asoziazio musulman aljeriarra sortu zuen, eta papel garrantzitsu bat eduki zuen Aljeriako mugimendu nazionalko formazio ideologikoan, 1954ko erreboluzioan. Bere ideien sustraiak, Islama, Aljeriako herrialdeko elementu funtsezkoena dio, Aljeriako herrialdearen identifikaziorako eta Frantsesen aurkako borrokan independentzia lortzeko. Ben Badis 1940ko apirilaren 16an hil zen Constantinan 52 urterekin.

Aljeriako historiara lotutako familia

Ben Badis, aitzinako familia batekoa zen, ziri deituriko sanhaya tribu batekoa, Maghreb-eko bereber talde handi bat. Afrikako jefeak izan ziren fatimien izenean, 969an Egipto konkistatu eta 1512ra bertan egon ziren arte, baina 1041ean, Al-Muizz ben Badisek fatimiak baztertu zituen abasi kalifatoa errekonozitzeko, eta honela maghreb-eko gobernuan sinesdunen buru izendatu zuten. Banatze honekin eta Bagdad-eko errekonozimenduarekin, Ifriqiyak (Afrika), bere independentzia erreafirmatzen zuen. Ibn Jaldunek zion: " Hemen ez dago geure familiaren historia bakarrik, baizik eta Iparraldeko Afrika musulmaneko historia gorena".

Bere edukazioa: Frantzia menderatzea Corana eskuan edukiz

Bere haurtzaroaz gauza gutxi ezagutzen dira. Seguruenik, Ben badis turkiar ohiturez inguratutako giroan hazi zen.

Ben Badis inguru erlijioso batean hazi zen. Bere edukazioa arabieraz eta frantsesez garatu zen.

13 urterekin hasi zen Korana sakon ikasten irakasle batekin geroan asko maitatuko zuena, irakasle hau Hamdam al-Wanisi zen, biztanle musulmanen aldeko borrokalari sutsua frantsesen okupazioen garaian. Ben Badisen biografiek, bere maisuak utzitako gomendapenak dituzte barne. "ikasi ezazu zientzia zientziaren maitasunagatik, ez obligazioagatik).

Hain zen andia al-wassiniren influentzia Ben Badisengan Frantziako zerbitzuan inoiz lan ez zuela egingo zin eginarazi ziola. " Berak, ben badisek, Al-Chibab aldizkarian bere maisuaren gomendapena onartzen duela. " funtzio publiko batean inoiz ez parte hartzeko gomendatu zidan, ez onartzeko eta ez erabiltzeko nire jakinduria beragana iristeko".

Arabiar lider baten formakuntza bidaien baitan

Arabiar hizkuntza obetzeko, bere aitak tunisiako Al-Zaytuna unibertsitatera bidali zuen 1908an, 19 urte zituenean.

Constantinara iritsi zenea, 23 urterekin, bere lehen oztopoarekin jo zuen. Herriko el muftik ez zion utzi irakaskuntza pribatuan lan egiten. Orduan Ben Badisek bere ikasketak ekialde urbilean jarraitzea erabaki zuen.

Lehenik Medinara(Arabia Saudita) joan zen, eta bertan al-Wanisi bisitatu zuen, bertatik 1904ean erretiratu zena. Egipton lortu zituen muhammad Profetaren irakurmen eta transmizio zertifikatuak.

Aljeriako etorkizuna bideratzeko naia

Ben Badis (ezkerrean) eta Tayeb el Oqbi (eskuinean).

1914ean Constantinara bueltatu zen eta Mezkita berdeko maisu bezala jarri zen. 25 urte zituen. 29 urte arte irakasle lanetan aritu zen, lehen mundu gerrak iraun zituen 4 urteetan.

Mertha eta Edmund historialariak orri bat arabiarrez idazteko eskatu zioten magrebiei buruzko liburu bat idazteko. Hau berarentzako aukera handi bat izan zen, berak beti nahi izan zuen orrelako zerbait egin.

Islama independentzia borroka baino lehenago

Momentu hauetan izan zen, non Ben Badisek bere ideiak arabiarrei ezartzen zizkien Frantsesen aurka egiteko. Ulema musulmanen asoziazioa sortu zuenean 1931n, bere elburua teologia erreformistak papel garrantzitsu bat edukitzea ondorengoentzat, non hauek eskola honetan ikasten ari ziren eta arabiar hizkuntza erakusten hasi ziren 1920. urtetik.

Aljeriako konstrukzio nazionaleko debatea

Ben Badis Aljeriako erreformako gizon garrantzitsu bat izan zen. oso ezaguna da, Ben Badisek bere herrialde kidearekin (ferhat Abbas) egin zuen debatea.

1936ean, Abbasek idatzi zuen, Aljerian aztarna historikorik ez zegoela nazio bat bezala presentatzeko eta ondorioz Aljeriarrak Frantzia beraien amatzat hartzeko esan zuen. Ben Badisek, Aljeriak aztarna historikoak zituela esan zuen eta hauek hazten zihoazela nazio bezala eta "kultura,tradizio eta hizkuntza barne".

Ben Badis 1940ko Apirilaren 16an hil zen Constantinan. Bere desagerpenak Ulema asoziazioko berehalako jeitsiera sortu zuen. Ala eta guztiz ere, bere jarraitzaileak lan egiten jarraitu zuten Aljeria errepresentatzeko herrialde arabiar eta musulman bezala.