Anton Ažbe

Biografia:

Anton Ažbe Skofja Loka herrian jaio zen, 1863ko maiatzaren 30ean eta Munichen hil zen, 1905eko abuztuaren 5ean, hestegorriko minbiziagatik. Bere garaian Esloveniako maisu eta margolari errealista garrantzitsuenetako bat izan zen.

Bere hezkuntza artistikoa Ljubljanan hasi zen Yanesha Wolfrekin batera. 1882ko udazkenean Vienako arte ederren akademiara joan zen ikastera, 1884an Munichera joan zen, bertan arte klasikoko ikasgaietan hartu zuen parte Municheko arte ederren akademian eta gero 1892an bere eskolan artea irakasten zuen eta beste margolari batzuekin elkartu zen, Vasili Kandiski, Aleksei von Jawlensky, Matija Jama, Richard Jakopic, Nadezda Petrovic eta Matej Sternenrekin.

Printzipio pedagogikoei dagokionez, bere metodologia ikasleen gaitasun indibidualen garapenari zuzendua dago eta bakoitzak bere estiloa garatzeko gai da. Margolanetan baztertu egin zituen pentsamendu eta estimulu ereduak, hori dela eta, bere ikasleak ez ziren espezializatu pintura arlo batean.

Lana:

Bere estiloa eboluzionatzen joan zen mundu akademikotik pintura errealistara eta Yuri Shubitsemekin batera errealismoaren ordezkari izatera iritsi zen. Bere margolan garrantzitsuenetako bat "Mujer de negro" izan zen, berarentzat margolak honek erakusten duelako nola alda daitekeen kolorea argiaren eraginpean.