Dead Kennedys, Estatu Batuetan sortutako Punk Rock eta Hardcore Punk talde bat da. 1970. hamarkadako bukaeran sortu zen San Frantziskon (Kalifornia). 4 estudio disko atera zituzten beraien karreran zehar, beti Jello Biafra buru izanik, 1986 arte. 2000.urtean, berriro itzuli ziren, baina Biafra gab
e.
1978an, East Bay Ray (Raymond Pepperell Jr.), rock and roll eta musika surfeko zale gazte batek, iragarki bat jarri zuen talde bat eratzeko jendea bilatuz. Honi, Eric Boucherrrek, Jello Biafrak, erantzun zion. Biafra, Londresetik itzultzean punkaz harrituta zegoelarik, talde bat egitea erabaki zuen The Ramonesen kontzertu bat ikusi ondoren. Biek, Klaus Flouride eta 6025ekin harremanetan jarri ziren, eta ekainean Dead Kennedys sortu zen. Beraien lehen maketa grabatu zuten: East Bay Ray gitarrean, Jello Biafra ahotsean, Klaus Flouride baxuan, eta 6025 baterian. Esperientzia gehiago zuen bateria-jole bat bilatuz,Tedekin (Bruce Slesinger) kontaktuan jarri ziren, 6025 bigarren gitarrera igaroz. Beraien lehen kontzertua, Fab Mab izeneko filipinar jatetxe batean eman zuten, San Frantzisko (Kalifornia) iparraldean. Geroztik, kontzertuak erregularki ematen hasi ziren, baina beraien izen probokatzailea zela eta (Hildako Kennedyak) hainbat seudonimoekin jotzen hasi ziren: The Sharks, The Creamsicles, Decay edo The Pink Twinkies besteak beste.
1979an, 6025ek taldea utzi zuen Biafrarekiko musika desberdintasunak zirela eta. Alternative Tentacles Recordsentzat lehen singlea grabatu zuten "California Über Alles" izenekoa. Abestia, Kaliforniako gobernari ultra liberal Jerry Browni egindako kritika latza da. Abestiaren izenak, Alemania naziko abesti nazionalistari, Das Lied Der Deutscheni, egiten dio erreferentzia.
Urtean zehar, Biafrak bere kandidatura eskaini zuen San Frantziskoko (Kalifornia) alkate izateko hauteskundeetarako, prozesu elektorala barregarri uzteko nahiarekin. Bere eslogana, "There's is always room for Jello" (beti dago lekua Jellorentzat) zen. Bankariak eta exekutiboak pailazoz jantzita joatearen proposamena aurkeztu zuen. Prozesuan, 6000 boto baino gehiago lortu zituen, eta 4. geratu zen 10 hautagaietatik.
"Bay Area Music Awards" ospakizunaren emanaldirako gonbita jaso zuten, eta ironikoki kamiseta zuri batez jantzita joan ziren. Bertan, hau da, bularrean, dolarraren zeinua margotuta zuten, eta momentu hartarako prestatuta zuten abesti bat abesten joan ziren, "Pull My Strings" izenekoa. Ez ziren bertara gehiago gonbidaturik izan eta abesti hori ez zuten disko batean ere gehitu, baina bai direktoan 1987an ateratako disko batean, Give Me Convenience or Give Me Death izenarekin.
1980an, marine estatubatuarren aurka doan bigarren single antimilitarista argitaratu zuten "Holiday in Cambodia" izenekoa. Urte berean, beraien lehen LPa argitaratu zuten "Fresh Fruit for Rotting Vegetables" izenekoa. LPan, "California Über Alles", "Holiday in Cambodia" eta "Kill Boy" abestiak sartzen dira. "California Über Alles" abestiaren bukaeran, Biafrak ironikoki pobre guztiekin akabatu behar duela dio gizarte garbi bat sortzeko. Hori dela eta, abesti hori gaizki interpretatua izan zen eta "California Über Alles" adierazpena gazte eskuindarren artean erabiltzen hasi zen. Beraien kontzertuak, poliziarengandik bigilatuak izan ziren. Hala eta guztiz ere, beraien musika oso famatua bilakatu zen, eta Erresuma Batuan ospe handia lortu zuten.
1981ean, Tedek taldea utzi zuen eta D.H Peligroregatik (Darren Henley) ordezkatua izan zen. Taldearen eraketa berriarekin, bi single atera zituzten, "Too Drunk to Fuck" eta "Nazi Punks Fuck Off" alegia. "Nazi Punks Fuck Off" abestian, punkiak erabiltzen zituzten nazismoaren ikonografiaren aurkako ikuspegi bat nabarmentzen da, adibidez, Sid Vicious. Abesti hartan, The Exploited taldearen aurkako jarrera bat dago, Erresuma Batuetan, Wattie Buchanekin (The Exploitedeko abeslaria) borroka bat izan baitzuen. Biafrak The Expoliteden aurkako adierazpen batzuk egin zituen The Exploited eta polizia berdina zela esanez. Horren ondorioz, The Exploitedek I Hate You (Biafrari eskeinitako abestia) eta Fucking USA (Dead Kennedysi eta euren herrialdeari eskeinitako kanta) abestiak egin zituzten.
Urte bukaeran In God We Trust, Inc EPa argitaratu zuten ("Nazi Punks Fuck Off" abestia sartzen da bertan). EP hartan, eskuin erlijisioaren aurkako hainbat abesti daude. "We've Got a Bigger Problem Now", "California Über Alles"en bertsioa, Ronal Reagani eskeini zioten. Garai hartan, East Bay Ray eta Biafraren artean borrokak hasten dira, East Bay Rayek, Polydor Records multinazionalarekin sinatu nahi zuen, eta Biafra, guztiz aurka zegoen, eta taldea uztearekin mehatxatu zuen hori gertatuz gero.
Hauteskunde-kanpainan zehar, Dead Kennedysek hainbat kontzertu antolatu zituen Alderdi Errepublikar eta Demokrataren aurka. Kontzertuak, poliziaren segurtasun neurrien aginpean egin ziren.
1982an bigarren estudio diskoa atera zuten, "Plastic Surgery Disasters" izeneko lana, alegia. American way of liferi eginiko kritika bortitza izan zen eta betiko familiari, gizartea kontrolatzeko bide zen telebistari, ingurugiroaren suntsiketari, estatubatuar inperialismoari edo kontserbadurismoari egin zion aurre. Ia bi urte iraungo zuen bira egin zuten AEB, Kanada, Australia eta Europan zehar.
1985. urte arte, ez zen beraien hurrengo diskorik agertu, Frankenchrist izenekoa. Parents Music Resource Centerrekin (PMRC), talde kontserbatzaile estatubatuar batekin, liskarrak sortu ziren. Talde honek; punk, rap eta heavy metaleko artista ugari salatu, zentsuratu eta musikari horien aurkako jarrera adierazi zuten. Antolaketa honek, hainbat talde erlijioso (Jerry Falwell eta Pat Robertson adibidez) eta politikoekin lotura zuen. Frankenchrist diskoa, musikalki, experimentala eta eklektikoa da, eta efektu elektroniko eta instrumentu ugari gehitzen dira: Tronpeta, sintetitzaileak edo buzukia besteak beste. Aldatzen ez den gauza bakarra, Jello Biafraren hizkera gordina da, gizarteari kritika latza egiten baitio “Hellnation”, “Stars and Stripes of Corruption” edo “MTV – Get Off the Air” abestietan adibidez. 1986a izan zen taldea banandu zen urtea, gehienbat Biafrak taldekideekin zituen borroken ondorioz. Otsailean azken kontzertua eman zuten.
Halaber, taldea desegitean hainbat arazo sortu ziren PMRCek ospe handiko abokatu buffetea kotratatu zuenean Dead Kennedys taldea salatuz "adingabeentzat material desegokia zabaldu zutelako". Salaketa horren arrazoia, Frankenchrist diskoak Penis Landscapearen (zakilaren paisaia) poster bat ekartzen zuela zen, H.R. Giger artista suitzarraren lana zen, bertan, zakil bat alu batean sartzen ikusten da. Dead Kennedysen aurkako kanpainaren buru, Tipper Gore eta Susan Baker izan ziren, beraien senarrekin batera, Al Gore eta James Baker, Estatu Batuetako senatuaren parte zirelarik. 1986ko ekainean ospatu zen juizioa eta zigortuak izan ziren: taldekide bakoitzak urtebete igaro beharko zuen kartzelan eta 2000 dolarreko isuna ordaindu beharko zuten. Denda askok beraien Frankenchrist diska erretiratu zituzten beraien erakuslehioetatik eta Alternative Tentaclesen jarraipena mehatxatua izan zen.
Juizioaren zehar, azken diska argitaratu zuten, "Bedtime for Democracy" izenekoa. Bertan, esperimentuak alde batera utzi zituzten eta aurreko disken abiadurara jo zuten. Diska, juizioan galdu zuten dirua berreskuratzeko helburuarekin atera zuten, eta adierazpen askatasuna defendatzeko kanpaina sortu zen, Alternative Tentacleseko talde, Frank Zappa eta Crass musikarien laguntzarekin.
1987an "Give Me Convenience or Give Me Death" errekopilazioa atera zen. Bertan, "Pull My Strings" eta "I Fought The Law" abesti argitaragabeak sartu ziren. Urte hartan amaitu zen prozesua eta kargu guztietatik aske atera ziren.
2000. urtean, Dead Kennedys berriro elkartzea erabaki zuten, baina Jello Biafra gabe, taldearen eskubideen inguruan egindako hainbat juizioen ondoren. Taldea jotzen hasi zen, Brandon Cruz abeslari gisa. 2003an Jeff Penaltyrengatik ordezkatua izan zen Brandon. Taldeak bi zuzeneko diska kaleratu ditu.
2007ko urriaren 9an, arrakasta handiko abestiez osatutako diska argitaratu zuten "Milking the Scared Cow" izenarekin. Bertan, "Zopa janari ona da" eta "Jock-O-Rama" abestiak daude, originalki, Frankenchrist diskan aurkitu daitezkenak.
Jeff Penaltyk, taldea utzi zuen 2008ko martxon. Berak, lagunarteko banaketatzat deskribatu zuen. Wyona Riders taldeko abeslari ohiaz ordezkatua izan zen, hau da, Ron "Skip" Greer. DHk ere taldea utzi zuen arrazoi pertsonal batzuen ondorioz. Gira batean zehar Translatoreko Dave Schef bateri-jolez ordezkatua izan zen.
2008ko abuztuaren 21ean, taldeak giretako atsedenaldi luze bat iragarri zuen, Flouride eta Peligoren osasun arazoen ondorioz. Proiektu berrietan parte hartzeko planak adierazi zituzten. 2009ko ekainean, taldeak, Santa Rosan (Kalifornia), kontzertu bat eman zuten, Peligro baterian zegoelarik.
2010eko abuztuan, gira berri bat anunziatu zuten kostalde ekialdean. Taldekideak, East Bay Ray, Peligro, Greer eta Greg Reeves baxu-jolea (Flouriden oinordekoa, Flouridek, denbora pertsonal bat hartu baitzuen) ziren. Kontzertuetako datetan;Filadelfia, New York, Boston, Washington D.C, Portland (Maine) eta Hawaii gehitu ziren.
California Über Alles (Alternative Tentacles, 1979).
Holiday in Cambodia (Alternative Tentacles, 1980).
Kill the Poor (Alternative Tentacles, 1980).
In God We Trust, Inc. (Alternative Tentacles, 1981). EP.
Too Drunk to Fuck (Alternative Tentacles, 1981).
Nazi Punks Fuck Off (Alternative Tentacles, 1981).
Bleed for Me (Alternative Tentacles, 1982).
Halloween (Alternative Tentacles, 1982).
Give Me Convenience or Give Me Death (Alternative Tentacles, 1987).