Bugs Bunny

Bugs Bunny, (hasiera batean, Serapio izena hartu zuen herrialde hispano batzuetan) Leon Schlesingerrek Warner Broserako ekoiztu zuen Looney Tunes eta Merrie Melodies marrazki bizidunetan agertzen den pertsonaia bat da. 2002an, TV Guidek garai guztietako marrazki bizidun handiena izendatu zuen, Mickey Mousekin batera. Gaur egun, Warner Brosen ikurra da.

Tex Averik sortu zuen eta Oscar sari baten garaile, bere diseinu originala egiteko Ben Hardaway (prototipoaren sortzailea, Porky's Hare Hunt, Prest-O Change-O, Hare-um Scare-um eta Elmer's Candid Camera agertu zena) Bob Clampett, Robert McKimson (behin betiko diseinuaren egilea), Chuck Jones edo Friz Freleng bezalako karikaturista batzuk garatutako Happy Rabbit izeneko untxi batean oinarritu zen.

Historia

Lehenengo eraginak

Animazioaren historialari batzuen ustez, Bug Bunnyk Disneyren Max Hare izeneko pertsonaia zaharrago baten eragina izan zuen. Max, Charlie Thorsonek diseinatu zuen; Silly Symphoniesen agertzen zen Wilfred Jacksonek zuzendutako The Tortoise and the Hare laburmetraian. Esoporen fabula batean oinarritu zen eta Max Tobi dordokaren aurka zebilen. Animatutako laburmetrai hoberenaren Oscarra irabazi zuen 1934an. Urte batzuk beranduago, berriz ere agertu zen Toby Tortoise Returns delakoan eta Mickey Mouse Mickey's Polo Team laburmetraian ere bai. Baina Max eta Bugsen artean zerikusirik badagoela frogatzeko Charlie Thorson behar dugu. Happy Rabbiten (Bugs Bunnyren prototipoa) diseinua berea zen eta berak diseinatu zuen Hare-um Scare-um ere. Bugs bera agertuko zen beranduago beste antzeko istorioetan dordoka batekin.

Happy Rabbit

Happy Rabbit (Untxi Zoriontsua), Bugs Bunnyren prototipoa, Porky's Hare Hunt izeneko laburmetraian atera zen lehenengoz, 1938ko apirilaren 30ean eta Cal Dalton eta Ben Hardaway izan ziren zuzendariak. Tex Averyk zuzendutako Porky's Duck Hunt (1937) pelikularen antzeko gaia zuen Lucas Ahatea aurkeztu zuenean. Han bezalaxe, Porky alde egiten baino gehiago adarra jotzen saiatzen zen erotutako pieza harrapatu nahi zuen ehiztaria zen. Ahate beltza izan beharrean, untxi txuria oraingoan. Mel Blanc izango zen untxiari ahotsa emango ziona.

Happy Rabbit Chuck Jonesek zuzendutako Prest-O Change-O agertu zen bigarren aldiz, Sham-Fu magoaren maskota zelarik. Bi txakurrak jabearen etxean sartzen dira eta untxiak jazarriko ditu nekerik gabe.Hirugarren papera 1939an etorri zitzaion, Hare-um Scare-um Dalton eta Hardawayk zuzendutako filman. Gil Turner izan zen laburmetraiaren animatzailea eta berak eman zion izena. Untxia grisa izan zen hasiera hartan eta ez txuria, Charlie Thorsonen berdiseinaketan agertu zen bezala. Paper honetan abestu zuen untxiak lehenengoz eta emakumez jantzi zen aurkaria txunditzeko. Laburmetrai honen ondoren, Bugs izenarekin geratu zen betirako.

Chuck Jonesen Elmer's Candid Cameran, Happy Rabbitek Elmer Gruñón ezagutzen du.

Robert Clampetten Patient Porkyn, berriz, Happy Rabbiten antza duen untxi bat ateratzen da.

Bugs agertzen da

Bugs Bunny pertsonaia 1940ko uztailaren 27an agertu zen, Tex Averyk zuzendutako A Wild Haren. Laburmetrai honetan, bere kobazulotik atera zen lehen aldiz Elmer Gruñón ehiztari marmartiari galdera bat egiteko:

  • Zer berri diagu, aitona?

Lehen aldiz elkartu ziren bi pertsonaiak. Garai honetan, Bugs pertsonaia erabat garatuta zegoen, eta prototipoa atzean geratu zen. Joe Adamson, animazio historialariak A Wild Hare hartzen du Bugs Bunnyren lehen laburmetrai ofizialtzat. Era berean, Mel Blancek lehen aldiz erabili zuen gero pertsonaiaren betirako ahotsa izango zena.

Bugs berragertu zen Chuck Jonesen Elmer`s Pet Rabbit lanean eta izenabizenak aurkeztu zitzaizkion ikuslegoari: Bugs Bunny, orain arte bakar-bakarrik Termite Terraceko langileek erabiltzen zutena. Zegoen aurrekonturik handiena erabili zuen eta berehala izan zen pertsonaia erabat ezaguna.

1941ean, Bugs beste 5 laburmetraietan ere atera zen:

    • Tex Averyren Tortoise Beats Hare, Cecil Turtle lehen aldiz atera zelarik.

    • Hiawatha's Rabbit Hunt, Bugs Bunnyri buruz Friz Frelengek egindako lehenengo laburmetraia.

    • Tex Averyren All This and Rabbit Stew.

    • The Heckling Hare, Averyren Bugsen azken laburmetraia despidoa jaso baino lehen.

    • Wabbit Twouble, Robert Clampettek pertsonaia honi buruz zuzendutako lehen laburmetraia. Hemen, Elmer Gruñón borobilago bat egingo dute.

Bigarren Mundu Gerra

1942an, hasiera batean pertsonaia guztiak behin bakarrik azaltzeko pentsatuta bazeuden ere, Bugs Bunny Merrie Melodies saileko izarra zen. 1942an egindako laburmetraien artean hurrengoak zeuden:

        • Friz Frelengen The Wabbit Who Came to Supper.

        • Friz Frelengen The Wacky Wabbit.

        • Robert Clampetten Bugs Bunny Gets the Boid.

        • Hemen Beaky Buzzard pertsonaia atera zen lehen aldiz.

1942an hurrengo laburmetraietan atera zen:

    • Chuck Jonesen Hold the Lion, Please.

    • Frelenen Fresh Hare eta The Hare-Brained Hypnotist. Hemen Elmer lehen bezala geratu zen.

    • Jonesen Case of the Missing Hare.

Any Bonds Today izeneko 2 minutuko laburmetraia ere protagonizatu zuen, AEBetako gerrarako bonoen promozioa eginez. Bugs Bunnyk ospe handia hartu zuen gerra garaian eta aurrekontu handiak jasotzen hasi zen 1943tik aurrera. Disney edo Famous Studiosek egin zuten bezala,

Warner Brosek ere Bugs garaiko arerio handienen aurka jarri zuen: Adolf Hitler, Hermann Goering edo japoniarren aurka, alegia. 1944an, Bugs Bunny Nips the Nipsen, Bugs japoniarrekin haserre dago. Gaur egun, distribuidorak banatze saretik at daukate, oso muturreko estereotipoak agertzen baititu.

Gerra gaiaz gain:

  • Tortoise Wins by a Hare.

    • A Corny Concerto (Disneyren Fantasía pelikularen parodia).

    • Bob Clampetten Falling Hare, y What's Cookin' Doc?

    • Chuck Jonesen Super-Rabbit, Supermanen parodia.

    • Friz Frelengen Little Red Riding Rabbit.

    • 1944an, Bugs Bunny and the Three Bears laburmetraian Jonesek sortutako 3 hartzak agertzen dira.

Super-Rabbit laburmetraiaren bukaeran, Bugs itsas armadako uniformez jantzita agertzen zen eta, horren ondorioz, AEBetako Itsas Armadak ohorezko marine izendatu zuen.

Era berean, II. Mundu Gerran, hainbat eskuadroiek Bugs Bunny maskota bezala hartu zuen:

    • 14th Photographic Reconnaissance Squadron,

    • 486th Bombardment Squadron,

    • 530th Bombardment Squadron,

    • 575th Bombardment Squadron,

    • 597th Bombardment Squadron.

Gerra ondorenean

Harrezkero, Bugs Looney Tones eta Merrie Meloes sailetan agertu zen, eta 1964ko False Hare izan zen azken agerpena zinean. Friz Freleng, Robert McKimson, Tex Avery edo Chuck Jones izan ziren aktore honen zuzendari eta ¿Nork engainatu zuen Roger Rabbit? (bere aurkaria zen Mickey Mousekin agertu zen lehen aldiz), Space Jam (Michael Jordanekin batera izan zen protagonista), edo 2003ko Looney Tunes: Back in Action izan ziren bere pelikulatako batzuk.

Berrogeigarren hamarkadaren bukaeran edo berroegeita hamargarrenean, Chuck Jonesen laburmetraiek Bugs bidaiatzen erakusten zuten, zenbaitetan AEBetan eta beste zenbaitetan, berriz, beste kontinente batzuetan. Untxizuloan zehar, Mexikora joan zitekeen (Bully For Bugs, 1953), edo Himalayara (The Abominable Snow Rabbit, 1960) edo Antartidara (Frigid Hare, 1949).

  • Alburkeken ezkerretara hartu behar nian.

1945eko Herr Meets Haren esan zuen esaldi hori lehen aldiz, Oihane Beltzetik atera zenean. Eskozian agertzen denean, 1948ko My Bunny Lies Over The Sea laburmetraian, Breako (Los Angeles) putzuetara zihoala esaten du. 50eko hamarkada bukaerako laburmetrai pare batean, Bugs Lukas Ahatearekin bidaiatzen agertzen da.

1958ko Knighty Knight Bugs laburmetraian, ertaroko Bugs Bunny batek Sam Bigotes eta suzko dragoiarekin egin behar du topo. Urte horretako laburmetrai onenentzako Oscarra irabazi zuen.

Chuck Jonesek zuzendutako Rabbit Fire, Rabbit Seasoning eta Duck, Rabbit, Duck! artean trilogia deritzona osatzen dute eta zuzendariaren lanik hoberenak kontsideratzen dira. 1957ko Jonesen What's Opera, Doc? lanean Bugs eta Elmer Wagnerren Nibelungoaren eraztuna parodiatzen agertzen dira. AEBetako Kongresuko Liburutegiak kulturarako esanguratsua zela kontsideratu zuen eta pelikulen erregistro nazionalean gordetzeko hautatu zuen, hori lortzen zuen lehen marrazkia izanez.Bugs Show Biz Bugs laburmetraian agertu zen Lukas Ahatearekin batera. Honen bukaeran, Lukasek dinamita, uranioa, bolbora, gasolina eta abar tragatzen ditu eta, ondo nahastu eta gero, poxpolo bat sartzen du barrura. Garaiko telebista kanal batzuk eszena hau edituatu egin zuten, haurrak kopiatu egin zezaketelakoan.

1960ko udazkenean, The Bugs Bunny Show telebista programak laburmetrai asko batzen zituen. Hasieran audientzia gehieneko orduetan hasi zen emititzen eta gero larunbat goizetara aldatu zuten. The Bugs Bunny Show delakoak askotan aldatu zuen eskema, baina 40 urtez irautea lortu zuen.

1989an, Mel Blanc hil egin zen eta Jeff Bergman, Joe Alaskey eta Billy West izan ziren ahots berriak.

80.eko hamarkadan, Bugsek agerpen berezi batzuk egin zituen How Bugs Bunny Won the West, The Bugs Bunny Mystery Special edo Bugs Bunny's Busting Out All Over. Azken honek 16 urteotan berriak ziren marrazkiak erakusten zituen, Portrait Of The Artist As a Young Bunnyn Elmer gaztea molestatzen zuen Bugs nerabea agertzen zelarik. Edo Spaced Out Bunny, Marvin Martzianoak Bugs sekuestratzen zuenekoa...

90. hamarkadan, Tiny Toon Adventure emititu zuten eta komiki desberdinetan ere agertu zen.

Bera eta Mickey izango dira Hollywoodeko paseoan lehen izarra lortuko duten lehen marrazki animatuak.

1988an, Who Framed Roger Rabbit pelikulan, Bugs Toon Townen bizi den marrazki bizidunetako bat bezala agertzen da. Disneyren pelikula izanik, Warner Brothersek Mickey Mouse agertzen zen denbora bera agertu behar zuela Bugs eskatu zuen, eta horregatik agertzen dira batera.

1990ean, zinera itzuli zen, Box Office Bunny delakoan. 1964az geroztik, lehen papera zen Bugs Bunnyrentzako zinen eta bere 50. urtemugarako sortu zuten.

1990ean, drogen aurkako Cartoon All-Stars to the Rescue delakoan agertu zen.

1997an, zigilu serie batean agertu zen. AEBetan agertutako zigilu ospetsuen artean, zazpigarren kokatzen da, saldu bai, baina erabili gabekoetan, alegia.

Bideojoko ugari protagonizatu ditu: Bugs Bunny's Crazy Castle, Bugs Bunny's Birthday Blow Out, Bugs Bunny: Rabbit Rampage, Bugs Bunny In Double Trouble, Looney Tunes B-Ball, Space Jam, Looney Tunes Racing, Looney Tunes: Space Race, Bugs Bunny Lost in Time, Bugs Bunny and Taz Time Busters eta Looney Tunes: Back in Action.

Warner Brosen webgunean ere agertu da eta Macromedia Flashek egindako animazio batzuetan ere bai.

Nortasuna eta esaldi ospetsuak

Maiz, Bugsek arazoak ditu pertsonaia batzuekin: Elmer Gruñón, Sam Bigotes, Marvin Martzianoa, Beaky Buzzard, Lukas Ahatea, Hazel Sorgina, Rocky eta Mugsy, edo Wile E. Coyote beste batzuen artean. Bugsek irabazi ohi du liskarretan eta gaiztakeriak egiten dizkie haiei. Jonesek ikasleak beti irabazten zuen protagonistari gorroto har ziezaiokela sumatu zuen eta arerioari ere garaipen batzuk eman zizkion.

    • Noski, honek gerra esan nahi duela jakin ezazu!- Groucho Marxen esaldia zen hori.

  • Hau ez da horrela geratuko.

Chuck Jones eta Friz Frelengek azenarioa mastikatzeko eszena hori Gau batean gertatu zen pelikulatik atera zutela esan zuten. Honetan, Clark Gable langa baten kontra agertzen da azenario bat beste baten atzean janez. Garaikoek eszena hau oso ezaguna zuten eta horregatik jarri zuen Bugs hura bezala. Azenarioaren ondoren, zera etorri ohi da:

  • Zer diagu, aitona?

Tex Averyk idatzi zuen esaldi hau Bugs Bunnyren lehen laburmetraiarentzako A Wild Hare. Beranduago, Averyk berak argitu zuen Texasen asko erabiltzen zen espresio bat zela esanez eta ez zuela denbora asko pasa hori asmatzen. Zinetan bota zutenean, izugarrizko arrakasta izan zuen eszena horrek eta behin eta berriro errepikatuko zen ondoren etorriko ziren istorioetan.

Bugsen amodiozko bikotea Lola Bunny da eta paper horretarako sortu zuten.