Stern-Schindler-Göth

Itzhak Stern

Itzhak Stern 1901eko urtarrilaren 25ean jaio zen Krakovian (Polonia) eta 1969an hil Israelen. Oskar Schindlerrenkontulari industriala izandako judu poloniarra zen. Schindler Deutsche Emailwarenfabrik enpresan kontulari bezala lan egin zuen, Krakovia zentzuan kokatuta zegoen enpresa, eta laguntza handikoa izan zen kudeaketa hura. Schindlerren Zerrendan ("Schindler's List") juduen zerrenda leporatu zuen, lista honetako 1000 juduek Oskar Schindlerri esker Holokaustora biziraun zuten.

Itzhaken lehenengo bileran, Schindlerri lantegiko mirabe judu pertsonala erabiltzea ondo zegoela jakinarazi zion, eta langile esklabuak poloniar langileak baino gutxiago kobratuko zuen. Oskarrek onuratzat hartuta onartu egin zuen, eta horrela "ez-funtsezko" kalifikatuak izan ziren hainbat juduei lan emateko aprobetxatu zuen, non judu horiek guztiak sarraski-esparruetan kondenatuko zituzten. Okasio askotan, maisuak eta intelektualak zirenak langile esentzialak izateko, lan dokumentu asko aizundu behar izan zituen.

Schindler eta Stern kontulariaren arteko erlazioa profesionala izaten hasi zen eta adiskidetasun harreman batean amaitu zen. 1969an Stern hil zenean, Oskar bere hiletara joan zen, eta aho betean egin negar zuen.

Schindler's List filmean, Steven Spielbergek errodatua 1993an, Ben Kingsley izan zen Itzhak Stern interpretatu zuena.

Oskar Schindler

Oskar Schindler Austria-Hungariako Inperioko Svitavy hirian jaio zen 1908ko apirilaren 28an, eta Hildesheimen (Alemania) hil zen 1974ko urriaren 9an. 1.200 judu salbatu zituen nazien holokaustotik gizon industrialari, negozialari eta alemaniar heroia izan zen. Judu horiek Oskarren lantegian kontratatuak izan ziren Wehrmacht armadarentzat, Polonian kokatuta hain zuzen ere.

Biografia

Lehenengo urteak

Oskar Schindler familia aleman bateko Zwittaun jaio zen, Moravia (gaur egungo Svitavy), Bohemia (lehenaldian Austria-Hungariako Inperioaren zati zen eta orain Txekiako Errepublikan dago). Oskarren senitartekoak aberatsak eta katolikoak ziren, negozialariak baitziren, baina I. Mundu Gerrako (1914-1918) eta Beheraldi Handiaren (1929) gosea pairatu behar izan zuten. Familia juduak izan zituen lagun min bere haurtzaro eta gaztaroaren bitartean. Horrez gain, 1930. urtean Alderdi Naziarekin adiskidetasuna burutu zuen bere aukerengatik. Elfriede, zazpi urte gazteagoko Oskarren arreba, alderdi honen hurbilekoa zen.

Bigarren Mundu Gerran zehar

Schindler oportunista eta negozioetan trebea zen, eta ez zuen inoiz ezkutatu bere emakumeekiko, jaiekiko eta bizitza bohemiarekiko zaletasuna. SSek errekrutatu egin zuten denbora batez informatzaile bezala harremana edukitzeko poloniar komertzialariak eta judu dirudunekin, eta horrela goi-mailako nazien estimua eskuratuko zuen. Nazien Buruzagiek Schindler gizon sinpatiko eta atsegina zela esaten zuten, baina baita hornitzeko iturritzat: ezkutuki alemaniar sozietate altuko damen jaietan, jantzi politekin eta merkatu beltzen tresnetan. Kontaktu horiei esker, Oskarrek aukera ikusi zuen 1939ko Poloniako inbasioan zehar negozio batekin onura ateratzeko. Inbasio horrek Bigarren Mundu Gerrari hasiera eman zion (1939-1945).

Oskar Schindlerrek lantegi bat eskuratu zuen, prezio merkean: la Deutsche Emaillewaren-Fabrik. Lantegi honen lana eltzeak egitea eta sukalderako tresnak egitea zen bake garaietan, baina Oskarrek ekoizpena egokitu zuen Wehrmacht-ra erraminten kanpainarekin. Langile alemanak garestiak eta eskasiak zirenez, Plaszowgo lan-eremuetako komandantearekin negoziatzea erabaki zuen, Amon Göth kapitainarekin. Kontzentrazio horietatik hautatutako juduz jositako trenak bidaltzen ziren Auschwitz, Treblinka eta Sobibor kontzentrazio-sarraskietarako.

Schindlerrek Göthekin negoziazio bat egin zuen: bere traturako gai ziren judu langileen alokairua, horien artean kontulari oso trebea zegoen, Itzhak Stern. 350 langile judu lortu zituen bertan lan egiteko, Stern jaunaren laguntzarekin. Hautatutako juduek egunez lan egiten zuten lantegian eta gauez, berriz, guardiek zaintzen zituzten. Alokairuaren ordainketaz gain, ekotzitako irabazien ezkutuko zerga bat eman behar zion Oskarrek Göthi .

Birmoldaketa

Bizikidetza honen bitartez, Schindler konturatu zen zakarkeriaren kontaerek esan nahi zutena eta naziek juduei ematen zien xedea "juduen birinstalazio" izenarekin.

Oskar kontzientziatzen joan zen esplotazio sistematiko eta juduen esklabutasun haren atzean juduarekiko ideologia irrazional bat bideratzen ari zela.

Krakoviako ghettoaren errepresioaren ondoren, judioekiko jarrera aldatzen hasi zen, non Schindler lekuko izan zen.

Göth generalarekin tratu egin zuen juduz judu, diru jakin bat ordaintzen judu guztiek bere lantegian lan egin zezaten. Juduak Sternen zerrendan inzkribatuak ziren.

Lapikuen negozioa behar bezelakoa ez zenean Wehrmacht-ekin, kapsulen ekoizpena eta artilleriako jaurtigai zorroak egiten martxan hasi zen fabrikako kutxaren fluxua mantentzeko, eta horrela landileen eskaera handitu, eta baita Plaszowtik juduen salbazioa jarraitu ere. Schindlerrek aginduak eman zituen kanioietako jaurtigaien kapsulen zati batek akatsak eduki zezaten fabrikatzerakoan, 88mm eta 75mm-koak hain zuzen ere, kontuan hartuta sabotajea ez zela bistakoa izango.

Hasieran, oso motibatuta sentitzen zen diruaren kontuarekin (adibidez, judu inbertsore aberatsei ezkutatzen), baina geroago bere langileei babesten hasi zen kontuan eduki gabe irabazi ekonomikoa.

Schindler, bere trebetasunari esker, gerra amaiera arte babestu eta gorde ahal izan zituen bere fabrikako juduak, eta salbatu ere egin zituen hilketa-kontzentrazio nazietatik. 1944. urtearen amaieran, 1100 judu poloniar libratu zituen, baina porrot pertsonala izan zuen.

Gerraren ondoren

Göth kapitaina Plaszow (Krakovia) kontzentrazioan urkatu zuten 1946ean, Poloniako Auzitegi Nazional Gorenekoak epaitu ondoren, aliatuek aztetuta.

Israelgo Gobernuak 1955ean jazarpenatik aske utzi zuen Schindler Argentinan bizi zenean. 1958an Oskar eta Emilie banandu egin ziren eta Alemaniara itzuli zen porrot ikaragarriarekin.

1960an, Israelek Schindlerrek burututako Plaszowgo presoen salbazioa aitortu zuen, ondorengoek aingeru salbatzailetzat dute. "Nazioen artean Justua" zela deklaratu zen Oskar 1967ko uztailaren 1eko Yad Vashem memorialarengatik alegia, Jerusalengo Justuen etorbidean arbola bat plantatzen utziz. Gainera, ekonomikoki laguntzen saiatu zen Alemaniara itzuli zennean, baina berrerabili egin zuen eta Hildesgeimen hil zen 66 urterekin 1974an, txirotasunean murgildurik. Jerusalemeko hilerrian hobiratua izan zen.

Oskar Schindler zinean

Schindlerren Zerrenda filmak bere historia publikatzen du eta famatua da, Steven Spielbergek zuzendua eta Liam Neeson da Oskar Schindler interpretatzen duen aktorea. Filmak Oskarren bizitza azaltzen du negozialaria izan zenetik, bere eboluzio pertsonala gerran zehar eta egindako negozio askok gizaki ugariren bizitza salbatu zituen.

Ikus daiteke

Schindlerren Zerrenda

Emilie Schindler

Félix Kersten

Wilm Hosenfeld

Aristides de Sousa Mendes

Miep Gies

Ángel Sanz Briz

Arturo Castellanos

Raoul Wallenberg

Corrie ten Boom

Hugh O'Flaherty

Paul Rusesabagina

Gilberto Bosques

Hans von Dohnanyi

John Rabe

Harry Bingham

Vjekoslav Ćurić

Amon Göth

Amon Leopold Göth, Goeth ere esana, Vienan jaio zen 1908ko abenduaren 11n eta Krakovian hil 1946ko irailaren 13an. SSko kapitaina izan zen Bigarren Mundu Gerran zehar eta Poloniako Plaszow kontzentrazioko komandantea ere bai.

Egindako ibilbidea Alderdi Nazian

18 urterekin Austriako talde paramilitar nazionalistetan kidetu zen. 1930ean, 22 urte besterik ez zituenean, austriar SSetan batu zen.

Austrian ideologia nazia ezartzeko naziek biolentzia sortu zuten, eta Göthek lehergailuen atentatuetan partu hartu zuen. Honen ondorioz, Alemaniara ihes egin behar izan zuen.

Amon Göthek erregimeneko arraza arteko politika nabarmentzen zuen. 1942an, Polonian sarealdi eta juduei eginiko pertsekuzioetan parte hartu zuen.

Plaszown (Karkovia) komandante

1943ko otsailaren 11n, bere merituei esker Plaszow (Krakovia) gatibuen kontzentrazioko komandante izandatu zuten, lan gogorretara eta aurretiko hautaketetara zuzendua izan zen presoak Auschwitz, Treblinka eta Sobiboreko hilketa-kontzentrazioetara eramateko.

Amonek preso-juduenganako sarrakioaren nagusitasuna inposatu zuen, arrazoirik gabe judu asko exekutatzen zituen egunero. Göth, 1,92m-ko garaiera zuelarik eta 120kg pisatzen zuelarik, "Plaszowgo borrero" ezizena ipini zioten (Schlächter von Plaszow), ezizen horren arrazoi nagusia prisioneroei errifle frankotiratzaile batekin tirokatzen zituen, axola izan gabe umea, emakumea edota adinekoa zen. Pertsona baten erailketaren ondoren, honen fitxa eskatzen zuen. Horrela, haren senitartekoak exekutatzen zituen ez zituelako nahi ase gabeko pertsonak bere kontzentrazio-esparruan. Emakume juduak jotzen zituen hiltzen ziren arte, "zuzengaitz haratustel" baitziren bere aburuz.

Bere exekuzioak ustekabeakoak ziren prisioneroen artean barne lege txiki bat ez betetzeagatik. Bere etxetiar lanei aurre egiteko esklabu pertsonal bat eduki zuen.

Tratu komertzialak eta diruzkoak burutu zituen Oskal Schindlerrrekin haren fabrikako sukladeko tresnak hornitzeko esklabuaren laguntzarekin. Negoziazio horiek 1.200 juduen patua aldatu zuten. Praktika hura ohikoa izan zen.

1943ko irailaren 13an, laneko-kontzentrazioa ixteko agindua eman zitzaion; ordura arte 8.000 prisionero likidatuta zituen hilketa eta exekuzio ezberdinetan. Gainerakoak Auschwitzera bidali zituzten. Eta Tarnówgo ghettoa itxi behar izan zuen, bizirik dirauenak Auschwitzera bidaliz.

Ondoren, Szebnie lan-kontzetrazioa itxi zuen, zenbait ume eta helduen heritza eraginez. 1944an, SSk arrestatu egin zuen, merkatu beltza kontzentrzio-esparruetan burutzeagatik salatua izan zen eta Bad Tölzeko zigor-batailoi batera bidali zuen SSk.

Harrapaketa, epaiketa eta amaiera

1945eko urtarrilean, harrapatua izan zen Patton Generalaren III armadarengatik eta Poloniara bidali zuten apitua izateko. Judizioa 1946an izan zen Poloniako Auzitegi Nazional Gorenekoaren karguan.

Epaiketa hura abuztutik irailera izan zen eta Amon sorgortasuna erakutsi zuen karguen aurrean. 10.000 juduen heriotza salatu zitzaion eta baita urka batean hiltzeko zigorra ezarri ere.

Amon Göth urkaren bidez exekutatua izan zen Plaszown Gizadiaren aurkako krimenen delituagatik. Exekuzioak bi aldiz huts egin zuen, baina azkenean urkatuta hil zen.

Bere alaba Monika Göthek liburu bat idatzi zuen bere aitari buruz: "Nik nire aita gurtzen dut, gurtu egin behar al dut?". Liburu honek azaltzen du haren amak aita asko miresten zuela, baina konturatu zenean bere senarrak Holokaustoan parte hartzen zuela, bere buruz beste egin zuen.

Amon Göth zinean

Ralph Fiennes aktoreak (Oskarrera eta urrezko Globora nominatua) Schindlerren Zerrenda filmean interpretatzen du Amon Göth, maltzurra da, bere biktimei exekutatzeko arrazoirik gabea, horien artean kontzentrazio-esparruko emakume juduekiko tratuak barne zalantzak jartzen zaizkio.