Filesa auzia

Filesa auzia ustelkeri kasu bat zen, non PSOE ilegalki finantzatzeko, 1989ko hauteskundeak eta gero, hainbat enpresak (Filesa, Malesa eta Time-Export) parte hartu zuten.

Finantziazio ilegal hori kontratu publikoak puztean zuen oinarria, zegokion komisioa eskuratzeko. Kargu gehienak kenduak izan ziren, orduan ez baitzegoen alderdi politikoen "finantziazio irregularra" bezala ezagutzen zen deliturik.

Ikerketa

Mariano Barberok, Auzitegi Goreneko magistratuak, eraman zuen ikerketa, eta 1995ko maiatzaren 5ean 39 pertsonen aurka azaldu zituen hainbat akusazio delitu ezberdinengatik, eta ikerketa honetatik, beranduago, Ave auzia bezala ezagutzen dena azaldu zen.

Epaiketa

1997an hasi zen, jada akusatu kopurua 12 pertsonakoa zela, eta delitu kopurua ere murriztua zegoela. Sententzia 1997ko urriaren 28an eman zen, hasierako magistratuak Enrique Bacigalupo-ren eskuetan utzi ondoren. Jose Maria Sala, akusatutako bat, kartzelako hiru urteetara izan zen kondenatua, zeinetatik bakarrik 2 bete zituen, Auzitegi Konstituzionalak bat kendu baitzion.