Anastasio Somoza Garcia (San Marcos, Karazo, 1896ko otsailaren 1a - Panamako Kanaleko eremua, 1956ko irailaren 29a), politikari, militar, enpresari, lur-jabe, multimillonario eta diktadore nikaraguarra izan zen, familiako Tacho ezizenez ezagutua, non 1937tik 1947ra lehendakari izan zen eta baita 1950etik 1956ra, armadako buru hamasei urtez izanik, bi periodoen artean txotxongilo gobernuen talde bat mantendu zuen, non horietan potentzia diktatorial notorioarekin ihardun zuen.
Goi klasekoa, Anastasio Somoza Reyes senatari eta nekazariaren eta Julia Garciaren semea, enpresari bezala hasi zen, non ez zuen ia arrakastarik izan. Hala ere, Estatu Batuak Nikaraguan sartu ondoren Jose Santos Zelayaren politikarengatik, politikaren munduan sartu zen altxamenduan parte hartuz, Nikaraguako estatubatuar liderren konfiantza bereganatuz, Guardia Nazionalean postuz igoz eta Juan Batista Sacasaren presidentetzarako kanpainan lagunduz, non presiopean ikusi zen Matthew E. Hanna enbaxadore estatubatuarrarengatik Somoza Guardia Nazionaleko zuzendari bihurtzeko.
Handik aurrera, Somozak bere posizioa sendotzeari ekin zion, Leongo Gobernadore, Nikaraguako Kontsul Costa Rikan eta Kanpoko Harremanetako Ministrotzat lan eginez Juan Batista Sacasaren gobernupean, Guardia Nazionaleko zuzendaritza mantentzeari utzi gabe. Honek gainera, Augusto Sandino generalaren hilketa ekarri zuen eta bere zenbait jarraitzailerena ondoren eta horrela, Somozak Estatu Kolpea emanez Juan Batista Sacasa indarraren bidez kargua uztera behartu zuen.
Nikaraguako lehendakaritza Estatu Batuen laguntzarekin okupatzetik, geroz eta botere gehiago bereganatzen, jazarpen politikoaren eta errepresioaren bidez eta agintean ia bi hamarkadetan mantenduz, bera eta bere familia Hego Amerikako aberatsenetarikoa bihurtzea lortu zuen Somozak, hil aurretik munduko bosgarren aberatsena hautatua Bohemia aldizkariarengatik.
Berriz ere hauteskundeetara aurkeztekotan zebilenean, 1956ko irailaren 21ean, erailtzen saiatu ziren Leonen eta, handik egun gutxira, hilko zen Hospital de la Zona de Canal de Panamán. Bere seme Luis Somoza Debaylek ordezkatu zuen boterean.
Gazteri eta familia
Gazte garaian, Filadelfiara, Pensilvania, (Estatu Batuak) bidali zuten eta bertan Pierce Enpresa Administrazioko Eskolan, ikasketak zabaldu zituen. Nakaraguara itzultzean, enpresari bezala finkatzen saiatu zen, arrakastarik gabe. 1925ean, Alderdi Liberala agintera eraman zuen Chamorro generalaren erreoltan parte hartu zuen. Marineak herrialdera sartu zirenean (1926), bere azentu ingelesak, Salvadora Debaylerekin ezkontzak eta familia ospetsu eta aberatsekoa izateak izan ziren, besteak beste, Somoza Estatuko kargu gorenetara igotzearen faktore nagusiak. Salvadora, Estatu Batuetan ezagutu zuen eta bere bizkarzain izatera ere iritsi zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Lillian, Luis eta Anastasio (Tachito), hirurak leongo hirian jaioak. Hala ere, ezkontzaren aurretik, legezkoa ez zen seme bat eduki zuen bere amaren etxeko neskamea zen Claudia Rodrigezekin, Jose R. Somoza izenekoa.
Bere alaba Lillianen seme zaharrena eta era berean bere bilobajaio zenean, Nikaraguako ordena gehienarekin apaindu zuen eta Comodoro del Aire izena hartu zuen. Familia guztia babesten zuen, baita lehengusu eta osba-izebak ere, izan ere, garai hartan Somoza Debayle sendiarekin edozein motako harremana zuena pribilegiatua zen. Konkistatzaile bat zelako zen horren ezaguna eta zenbait maitale izan zituela esaten da. Hala ere, hil zen egunean bere emazte Salvadorarekin maiteminduta jarraitzen zuen. Bere aldekoak maite zituen bezala, bere plan diktatorial eta totalitarioekin ados ez zeudenekin ez zuen errukirik erakutsi eta Agusto Sandinok antolatu zituen nekazarien kooperatibak desagerraraztean
Abertzaletasuna altxatzeko, karretera eta eraikin modernoak eraikitzeko agindua eman zuen. Laster Nikaraguako kapitala Erdialdeko Amerikako moderno eta oparoena izango zen eta zenbait famatuk oporrak bertan igarotzen zituzten. 40eko hamarkadan,inglesezko abesti oso famatu bat egin zen Managua,Nikaragua izenekoa eta Managua pardisu bat balitz bezala deskribatzen zuela. Bestalde, Hergé, Tintin komikiaren egilea Somozaren Nikaraguan oinarritu zen "Tintin y los Picaros" komikia idazteko.
Somozak bere seme-alabetako biren ezkontzak, bere emazte Salvadorarekin lotutako Nikaraguako familia aberats eta ospetsuenetako kideekin konpondu zuen: alaba, Lilian somoza Debayle, 1943. urtean (bere aitaren urte betetzean) Guillermo Sevilla Sacasa bere lehendusuarekin ezkondu zen. Luxu handiko ezkontza izan zen eta aitabitxi eta amabitxi bezala, Rafael Angel Calderon Guardia Costa Ricako lehendakaria eta bere lehen emaztea Yvonne Clays Spoelders izan ziren. Lillian anderea eta bere senarra Guillermo, Washington D. C.ra abiatu ziren eta Guillermok enbaxadore bitalizio bezala egin zuen lan 1979ko iraultza arte.
Somozaren seme gazteena, Anastasio Somoza Debayle, bere lehengusina Hope Portocarrero estatubatuarrarekin ezkontzera behartua izan zen. Dikadorearen gustura, Hope, biloba politiko eta erraina, emakume liraina zen, unibertsitaria eta printzesa baten ohiturekin. Nikaragua mailan obeen janzten zen emakume bezala jotzen zitzaion. Somozaren esanetako bat "Hope tiene clase" zen. Hala ere, Anastasio eta Hope ez ziren inoiz zoriontsu izan eta nahiz eta 5 seme-alaba eduki, dibortziatzen amaitu zuten.
Costa Rikan diplomatiko izan zen 1929an, Kanpo Erlazioetako Subsekretario ere izan zen 1931ko martxoaren 31ko lurrikara izan zenean Managuan (bere jauregiak egoitza presidentzialaren lana egin zuen denboraldi batean Jose maria Moncada lehendakariarentzat), Guardia Nazionaleko zuzendari osagarri 1932an eta azkenik hemengo zuzendari 1933an. Okupazioan zehar, marinek Augusto C.Sandino, Ejercito Defensor de la Soberania Nacionaleko sortzailea eta gerrilariaren aldeko indarren aurka borrokatu zuten. Azkenik 1933ko urtarrilean indar estatubatuarrek herrialdea ebakuatu zutenean, Somoza Guardia Nazionalaren karguan utzi zuten.
Sandinoren hilketa
Guardia Nazionaleko nagusi zuzendari izanik, Sandino generalaren hilketa aurreikusi zuen (1934ko otsailaren 21ean) GNko 14 kiderekin dokumentu bat sinatuz; gaur hartan, Sandino eta bere laguntzaileek Juan Bautista Sacasa lehendakariaren etxean afaldu eta Loma de Tiscapako Etxe Presidentzialera automobilez jaitsi ondoren Erdiko Etorbidetik (Managua kapitalean), Lisandro Delgadillo kapitainaren agindupean zeuden soldadu talde batek El Hormigero (horrela deitua, izan ere, ekialdeko aldean hiltegi bat aurkitzen zen, non orain Campo de Marte dagoen)izeneko kuartel eta kartzelean gelditu zituzten. Guardiek on Gregorio Sandino (Sandinoren aita) eta on Sofonias Salvatierra aurrez aipaturiko kartzelan sartu zuten. Bitartean, Sandino eta Francisco Estrada eta Juan Pablo Umanzor bere generalak, hutsik zegoen lur batera eraman zituzten hiriko kanpoeladera, non gaur egun Larreynaga auzoa dagoen,izan ere, Managua asko hazi da, eta aurrez industuriko hobi baten aurrean erail zituzten Spriengfield 1903 fusil estatubatuarrekin, 7,62 x 63 milimetroko kalibrekoa eta Thompson subfusil estatubatuarrekin 11,43 milimetrokoa, fusilamendu pelotoi batean. Gorpuak lurperatu aurretik, Somozari erakutsi zizkioten pertsonalki. Bitartean, Tacho errezitaldi poetiko batean zegoen Campo de Marten.
Somoza eta Sandino masoiak zirenez eta masoieriak bere kideei beste kide bati modu zuzenean kalte egitea galarazten duen, diktadoreak Delgadillo kapitainari agindu zion aipaturiko agindu exekutatzeko. Esan bezala, EDSNko hiru generalen gorpuak, Socrates Sandinoren gorpua (Sandinoren anaia) eta ume batena (GNk on Sofonias Salvatierraren etxean egindako erasoagatik eraila gau hartan, non Santos Lopez generalak alde egin zuen) Tachorengana eraman ziren eta ondoren hobi horretan lurperatu; bertan egondi ziren 1944 arte. Delitua gauzatu eta hamar urte geroago, iraultzailearen hondakinak bertatik atera zituzten eta Tiscapa aintzirako hegoalde ondora eraman zituzten bertan erretzeko eta bere herrautsak Xolotlan lakura botatzeko. Hau urte horretan Managuako Unibertsitate Zentraleko ikasleek protestak gauzatu zituztelako egin zen.
Washington: garaipen politiko eta pertsonala
Dudarik gabe, Somoza agintean jartzeko ekintza ezinbesteko bat Estatu Batuek boterea hartzeko proposamena izan zen.
Bere emaztearekin eta beste zenbait familiarrekin New orleansera iristean, The Louisana State Universityk Honoris Causa legeetan apaindu zuen. Washingtonen, bere omenean eginiko desfile militarrak hainbat gerlari eduki zituen, horien artean: 751 ofizial, Bonberoen gorputzeko 400 kide, 9 hegazkin...baita lehendakari estatubatuarrarekin eta bere emaztegaiarekin, lehendakariordea, Gabinete presidentziala eta hauen emaztegaiak eta jende gehiago. Denak ferrokarrilaren estazioan eman zioten ongietorria. Ezeroso sentituz lehendakari nikaraguarrari eginiko kritikengatik, Estatu Batuetako Lehen Damak ejerzitoak ere bake denboran bere betebeharrak zituela esan zuen. Desfileaz gain, Somozari Kongresuko Ganbara Altura joaten utzi zitzaion. Bestalde, bere ejerziturako Estatu Batuetako ofizial bat eskuratu zuen Akademia Militarra kontrolatzeko.
Nikaraguarrak Roosvelten administrazioan zituen esperantzak. Konfiantza zuen Estatu Batuek baiezko emango ziotela kanal interozeaniko bat egitearen proposamenari. Hau deuseztuz gero, San Juan errekan egitera konprometitu zen. Hala ere, bi proposamenak deuseztu ziren. Kosta Atlantikoan errepide bat irekitzeko laguntza finantziala ere eskatu zuen. Hau ere deuseztu zen. Nahiz eta bisitan mixeria bat lortu, lorturikoa ikaragarrizko irabazi pertsonal eta politiko bihurtu zuen. Aski ezagutzen zuen klase horretako inbitazio baten balioa eta horregatik Somozari aurre egitea, Estatu Batuei aurre egitea zen; edo hori zen lehendakariak nahi zuena besteek pentsatzea. Somozaren aurkako edozein saiakerak, oposizioarengandik asko kostatuko zuen aukera izanda ikusiko zen. Sandino bezalako gizonak bakarrik zeuden aukera hori hartzear eta egia esateko, Sandino bezalako oso gizon gutxi zeuden. Zoria Somozaren alde zegoela ikustekoa zen.
Nikaraguarraren bisitak $140.000 kostau zion Nikaraguari, baina Nikaraguara itzultzerakoan hori baino gehiago xahutu zuen Estatu Batuetarako bidaia ospatzen. 70.000 pertsonetan kalkulatzen da Somoza ikustera joan zen jendetza. Egun hura, festa nazional bezala ezarri zen.
Politika eta zoriona
Honen ondoren, Somozaren botere politiko eta militarra izugarria zen. Honek, dudarik gabe, bere hartzekodunen aurka altxatzea eragin zuen. Horrela, Juan Bautista Sacasaren aurkako errebuelta zuzendu zuen Loma de Tiscapako Etxe Presidentziala hartuz, non gobernuan egon zen epeetan bizi izan zen. Somoza ere Alderdi Liberal Nazionalistako lehendakari zen eta Ejeren potentzien aurkako gusua aldarrikatu zuen 1941eko abenduaren 7an, Bigarren Gerra Mundialean japoniarrek Pearl Harbour, Hawaii, erasotu zuten arrazoiarekin. Beraz Nikaragua izan zen lehen hegoamerikar estatua Alemania, Italia eta Japoniari gerra aldarrikatzen.
Generalak ekonomia manipulatzeren arrazoaiak zentzu bikoitza zuen: Familiaren kutxak tamainaz handiagotu eta presiaoa eragin beste alderdi politikoetan. Zerbitzu publikoak ere militarizatu zituen Guardia Nazionaleko ofizialak kargu hauek hartuz.
1947ko maiatzaren 1ean Tribuna Monumentalean Leonardo Argüello Barreto doktoreak boterea hartu zuen hauteskunde-iruzur baten bidez. Horrez gain, Argüellok ez zela Somozagandik arrastatzen utziko esan zuen eta horrek humorea okertu zion Somozari. Gauzak horrela estatu kolpea eman zuen, Etxe Presidentziala bereganatuz eta Argüellok Mexikora alde egitera behartuz.
Benjamin Lacayo Sacasak presidenteren kargua utzi zuen urte bereko abuztuaren 15ean eta Victor Manuel Roman y Reyes izendatu zuen lehendakari; Somoza Garciaren osaba politikoa. Maiatzeko estatu kolpeak eragin zion krisi politiko gogorrena Somozari, izan ere, ez Estatu batuek ezta beste estatu amerikarrek ez zuten gobernu bezala errekonozitu. Honek urte bat iraun zuen Panamerikar Bilkurako konferentzia batean sartu arte. Bilkura hartan nikaraguako ordezkari bezala Anastasio Somoza Debayle egon zen.
Victor Roman y Reyes lehendakaria 1950. urtean hil zen eta Somoza berriz hautatu zuten Kongresurako. Irabazteko, Emiliano Chamorro kontserbadorearen laguntza behar izan zuen eta akordio honek "Generalen Paktua" izena hartu zuen. Azkenean, aukeratua izan zen 6 urterako.
Zenbait herrialdetan borrokatu zuen bere lagunak agintean jartzearren, esaterako: Costa Rikan eta Guatemalan. Asko bidaiatu zuen baita ere.
Somoza, diktadoreen gehiengoa baino urrutiago joan zen. Estau Batuekiko harremanak bere ekintza guztiak onartzera eraman zuten. Inor ez zen horren ondo eraman Estatu Batuekin bera baino.
Diru ugari pilatu zuen, nazioan banaturiko jauregi ikaragarriak eta baita nikaraguatik kanpokoak, luxuzko automobilak, europear diseinatzaileen trajeak eta harribitxien kolekzio bikain bat. Hainbat hamarkadetan zehar, Hego Amerikako familia aberatsenetarikoa izan zen.
Honela zegoen banatuta gobernuaren boterea bere familian.
Guillermo Sevilla Sacasa, bere alabaren senarra: Washingtonen enbaxadore.
Alberto Sevilla Sacasa, Salvadoraren lehengusua: Mexikon enbaxadore.
Oscar Sevilla Sacasa, Salvadoraren lehengusua: Kanpoko Erlazioetako Ministro.
Ramón Sevilla Castellón, Salvadoraren osaba politikoa: ministro ohia eta Loteria Nazionalaren arduradun.
Roberto Debayle Sacasa, Salvadoraren anaia: Leongo alkate.
León Debayle Sacasa, Salvadoraren anaia: Banku Nazionaleko Zuzendari Nagusia, banku-erakunde guztiko zuzendaria eta enbaxadore ohia Washingtonen.
Luis Manuel Debayle Sacasa, Salvadoraren anaia: Nikaraguako Argi eta Indarreko Lehendakari eta Osasun Ministro.
Luis Somoza Debayle, semea: Kungresu Nazionaleko Lehendakari(senatari eta diputatuen ganbarakoa).
Anastasio Somoza Debayle, semea: Estatu goreneko Agintari eta Akademia Militarreko Zuzendari.
José Dolores García, osaba: Komunikazioetako Zuzendari Nagusia.
Néstor Portocarrero Gross,Salvadoraren koinatua: New Yorken Kontsula.
1954eko apirilaren 4ean, Berpizkundeko Igandea, Guardia Nazionaleko ofizial ohi batzuk eta zenbait zibilek konplot bat planifikatu zuten eta egun hartan sarekada egitea errepide Panamerikanoan, Managuako departamentuan. Hala ere, ez zen gauzatu plana zenbait arrazoirengatik.
Egunkarietako titularrek altxamendu gauzatu zutenak hil egin zirela esan zuten eta hau, gezurra zen puntu bateraino, izan ere, tiroketa bat egon zen non matxinoek GNko kide batzuk hil zituzten, eta etekina eskaintzen zuten bizirik atera zirenen edozer gauza jakiteagatik. Hauetako bat torturatua izan zen Somozaren semarengandik eta honek, odolezko listua bota zion alkandorara. Gorpuen hondakinak altxamendua gertatu zen lekuetatik gertu lurperatu ziutuzten eta 1962ra arte ez zen ezer jakin hauetaz.
Agustin Peraltari bota zioten matxinoen hilketen errua, baina 2005ean historialari batekin egindako elkarrizketa batean, Anastasio Somoza Debayle izan zela egiazko arduraduna esan zuen, izan ere, honek bere aitaren sinadura faltsifikatu zuen.
1956eko irailaren 21ean, Leongo hiriko Langilearen etxean festa bat ematen zen Alderdi Liberal Nazionalistaren konbentzioaren ostean, Somoza Garcia kandidatu bezala aurkeztuko zuena berriro ere. Gau hartan, nikaraguarrak emaztearekin eztabaidatzen zuen balen aurkako txalekoa jarri edo ez. Horrela, bere emaztegaiaren ondoan zegoela eserita, Rigoberto Lopez Perez opositore poetak tiro egin eta larri zauritu zuen. Bitartean, guardiek 54 tiroz hil zuten Rigoberto. Laster batean ospitalera eraman eta ospitalez ospital ibili zen egun batzuetan mediku aditu batek bala kanporatzeko ebakuntza ez zela bizkortasunez egin behar aitortu zuen arte.
Hala ere, zirugia mota hori Nikaraguatik kanpo bakarrik ez zen existitzen. Beraz Panamara mugitu zuten, baina bertako medikuek anestesia generala jartzearen akatsa egin zuten anestesia lokala jarri beharrean eta dibetesa eta obesitatea zuenez koman sartu zen. Azkenik, 1956ko irailaren 29an hil zen bere ondoan, beti ere, bere emaztea, alaba eta honen senargaia bertan zeudela.
Bitartean, irailaren 21eko gauaz geroztik "estado de sitio" izenez ezagutzen den egoera ezarri zuen eta zenbait opositore kartzelaratu zituzten, Chamorro Doktorea haietako bat. Bere gorpua hegazkinez eraman zen eta bere hondakinak Katedral Metropolitanora eraman zituzten. Bidean zehar, GNko zenbait kidek eta herritar bitxiek jarraitu zieten. Ondoren, Managuako alkatetzara joan ziren, Etxe Presidentzial ere deitua.
Pio XII Aita Santuak bere bedeinkazioa bidali zion Salvadora Debayleri. Baita New Yorkeko kardenalak, Dwight D.Eisenhower lehendakari estatubatuarrak, Rafael Leonidas Trujillo Dominikar Errepublikako lehendakariak eta beste askok. Hiletan, Nikaraguako apaiz guztiek parte hartu zuten.
Azkenik, 1956eko urriaren 2an gauzatu zen ehorzketa Hilerri Generalean. Goizeko bederatzietan hasi zen eta eguerdiko ordubata eta laurdenetan amaitu zen Loma de Tiscapatik jaisten Roosvelt Etorbidetik eta Irailaren 15eko Kaletik joaten. Guardia Nazionaleko ofizialen kriptan lurperatua izan zen. Presidentzian bere seme Luis Somoza Debaylek ordezkatu zion, 1956tik 1963ra.
Anastasioren Esanak
Pienso permanecer no menos de 40 años, pero si los Estados Unidos me hicieran la menor insinuación de abandonarlo, lo haría inmediatamente, pidiendo solamente garantías completas para mi persona.
Plata para los amigos, palo para el indiferente, plomo para el enemigo.
Que yo sepa sólo tengo una hacienda y se llama Nicaragua.
¿Yo el presidente de Nicaragua? -¡Nicaragua es mía!
Darle democracia a Nicaragua es como darle chile a un niño.
De mis hijos quien más se parece a mí es Lillian.
Mi nuera Hope tiene clase.
El Verdadero Sandino o el Calvario de las Segovias, 1936, de Anastasio Somoza García
Estirpe sangrienta: Los Somoza, 1958, de Pedro Joaquín Chamorro Cardenal.
Diario de un preso, 1962, ibídem.
Jesús Marchena, 1976, ibídem.
Richter 7, 1976, ibídem.
Hombre del Caribe, 1977, del ex teniente Abelardo Cuadra Vega.
Nicaragua traicionada, 1980, de Anastasio Somoza Debayle y Jack Cox, publicada poco tiempo después del atentado en el cual murió el primero en Asunción, Paraguay, el 17 de septiembre de ese año.
Diario político, 1990, de Pedro Joaquín Chamorro Cardenal (obra póstuma).
La Saga de los Somoza, 2000, del ex teniente Agustín Torres Lazo.
Memorias de un soldado, 2002, del ex coronel Francisco Boza Gutiérrez.
43 años de dictadura dinástica, 2002, del ex oficial Mario Alfaro Alvarado, dado de baja por haber apoyado al Presidente Leonardo Argüello Barreto al ser derrocado este por un golpe de estado el 26 de mayo de 1947.
Semper Fidelis, 2005, del ex Oficial Ejecutivo de la EEBI Justiniano Pérez.