Maria Ana Austriakoa (Viena;1738ko urriaren 6a - Klagenfurt; 1789ko urriaren 18a). Austriako artxidukea, Maria Teresa I.a Austriakoa eta Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba.
Maria Ana Hofburg Jauregi Inperialean jaio zen, Vienan, Habsurgo monarkiaren egoitza nagusian. Bera zen Habsurgo Austriakoen lurren oinordekotza hartuko zuena 1740 eta 1741 bitarte, bere anaia Jose jaio zen arte, beranduago Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa izango zena. Mariana izenez ezagutua zen.
Maria Ana adimentsua zen, baina ahula jaio zen, sarritan gaixotzen zen eta bizkar hezurrean disfuntzio bat zuen, ondorioz, horrek bizkarrean bulto bat edukiaraztea egin zion. 1757an neumonia bat hartu zuen eta horrek bere arnasteko gaitasunari nabari kaltetu zion. Bre fisikoko gaitasun murriztuak oso zaila egiten zuten gizon on batekin ezkontzea. Garai horietan oso garrantzitsua zen seme-alabak izatea eta bere osasun delikatu eta arzao fisikoek ezuten horretarako bermerik egiten.Maria teresak bazekien seme-alaba gehiago zituela bere behar politikoetarako, ez zen larritu, izan ere, oso garrantzitsua ikusten zuen familiako edozeinentzat eliz karrera ikastea. Horrela sartu ziren Maria Ana eta bere anai-arreba Maria Isabel eta Maximiliano Francisko elizako hezkuntzara.Bi arrebak konbentuan sartu ziren eta abadesak bihurtu ziren (kargu honen beka gehienak familia nobleetako senidentzat izaten ziren).Maria Ana bere aitaren gogokoena zen zientziari buruzko interesa partekatzen zuelako. Bere aitaren txanponen bilduma egin zuen, liburu bat idatzi zuen, bere amaren politikari buruz, kimika eta fisikan egindako esperimentuei buruz eta exhumazio arkeologiko, artistiko eta zientifikoei buruz. Bere Tutorea Ignaz von Born izan zen.
Maria Ana Pragako Abadesa Nagusia izan zen eta beranduago Klagenfurtekoa.