Juan Antonio Samaranch Torello (Bartzelona, 1920ko uztailaren 17a - Bartzelona 2010eko apirilaren 21a) enpresari eta politikari espainola izan zen. 1991n Samarancheko markes titulua eman zioten. 1980 eta 2001 urteen artean, Nazioarteko Olinpiar Batzordea zuzendu zuen.
Espainiako gerra zibilean errepublikaren alde egon zen eta herizain gisa lan egin zuen Frantziako muga zeharkatu ahal izateko eta zona nazionalean sartzeko.
Kirol ezberdinak praktikatu zituen, hockey entrenatzaile, boxealari eta futbolista izan zen eta aldi berean, merkatari irakasle izan zen, ondoren Enpresaren Goi-mailako Ikasketen Institutuan diplomatu zen.
Kirol kazetaria izan zen (Helsinki 52ra bidali zuten) eta baita Espainiako Patinaje Federazioaren lehendakari ere, gainera hainbat Joko Olinpikoetan espainiarren ordezkarien zuzendari bezala parte hartu zuen Cortina d'Ampezzo 1956etik aurrera.
Juan Antonio Samaranch 30 pertsona inguruk osatzen zuten epaimahaiaren zuzendari izan zen, kide hauen eginkizuna, urtero Kirolaren Asturiako Printze Sariak ematea zen.
Bere hiletan, agur moduan, "Betirako lagunak" abestia jarri zuten, kanta hori bere jaioterrian, 1992ko Joko Olinpiarretan, abestu zuten lehen aldiz.
1991. urtean, Pedro Ferrándiz Fundazioa sortu zen, zeinaren egoitza Alcobendasen dago. Hemen aurkitzen da Samaranch liburutegia, saskibaloiarekin erlazionaturiko handiena.
Oso gaztetatik Falangeko kide izan zen.
Bere karrera kirol zinegotzi bezala hasi zuen Bartzelonako udaletxean (1954-1962) eta bertan antoatu ziren, Mediterraneoko bigarren jokoak. 1967ko urtarrilean, gorputz-hezkuntza eta kirol ordezkari nazional izendatu zuten, José Antonio Elola-Olaso ordezkatuz. Ordezkari Nazional bezala zegoen garaiean, hainbat Kirol instalazio eraiki ziren eta Zure zain gaude goiburua erabili zuten, gazteak kirola egin dezaten.
1964.urtean gorte frankistetako prokuradore izatera igaro zen, bertan, hiru legislaturetan zehar egon zen 1977 arte.
1973ko uztailaren 18an Bartzelonako diputazio probintzialeko lehendakari izendatu zuten eta lau urteren buruan, Sobietar Batasuneko eta Mongoliako enbaxadore (1977), gainera momentu horretan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidenteordea ere bazen, 1966. urtetik. Sobietar Batasuneko enbaxadore izan zen denboran egin zuen gauzetako bat Moskuko eliza batean Montserrateko birjina ezartzea izan zen. Horrez gain, kargu honen bidez, Europa ekialdean, beharrezko kontaktu politikoak lortu zituen, erakunde olinpiarraren lehendakari izatera iristeko.
1980ko uztailaren 15 eta 18ren bitartean, Joko Olinpikoen aurretik, Moskun egin zen Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 83. biltzarrean, NOBko lehendakari izendatu zuten. Bere garaipen garrantzitsuenetako bat, aurreko edizioetako Joko Olinpikoetan ( 1976, 1980, 1984) agertu ziren boikot politikoari amaiera emantea izan zen.
Bere agintaldian zehar, kirolari profesionalen partaidetza onartu zuten, ekintza honek, konpetizio maila handiagotzeko, estimulatu zituen parte hartzen zuten lurraldeak.
Beste lorpen garrantzitsu bat, mugimendu olinpikoa 1970eko hamarkada bukaeran porrotean murgildurik zegoena, aurrera ateratzea izan zen, hiriak kandidatura horren errentabilitatea zalantzan jartzen hasi zirenean. Samaranchen ustez, patrozinazio olinpikoa NOBtik egin beharra zegoen eta ez, ordurarte bezala, antolatzailea zen hiritik. Lausanako Museo Olinpikoa bere lorpenetako bat izan zen.
1992an bere ametsa egi bilakatu zen, Joko Olinpikoak bere jaioterrian ospatu ziren, Bartzelonan hain zuzen ere, 1985.urtean, hain famatuak ziren Amsterdam eta Paris hiriei aurre eginez, lortu zuen Bartzelonak jokoak bertan ospatzeko nominazioa.
1999an, Salt Lake City 2002 erakundeak eragindako Nazioarteko Olinpiar Batzordeak eduki zuen krisia gainditu zuen.
2001ean, Samaranch ez zen lehendakaritzara aurkeztu eta bere postua Jacques Roggek hartu zuen, eta NOBko ohorezko biziarteko lehendakari izandatu zuten.
1955eko abenduaren 1ean ezkondu zen, María Teresa Salisachs Rowerekin, "Bibis" izengoitiaz ezaguna (1931ko abenduaren 26a - 2000ko irailaren 16a), alaba bat izan
1970ean Zisneroen ordenako gurutz handia eskuratu zuen.1982an Estadiumeko koparekin saritu zuten, Espainiako kirola sustatzeagatik.1985ean, Kataluniako generalitatearen urrezko domina lortu zuen.1988.urtean, kirolen Asturiaseko printze saria eta Hego Koreak emandako Bake saria lortu zituen.Arte kolezio garrantzitsuak zeuzkan, horregatik, Sant Jordiko Kataluniako arte ederreko errege akademiako kide izatea lortu zuen.Frantziako kirol akademian egon zen.1986an, Bartzelonako aurrezki kutxaren creditu entitateko lehendakari izendatu zuten, 1984tik kontsailari zenarena.1991n Samarancheko markes titulua eskuratu zuen.Alikanteko unibertsitatean honoris kausako doktore (1992).Huelvako unibertsitatean honoris kausako doktore.Camilo Jose Celako unibertsitatean, honoris kausako doktore (2002).Madrilgo unibertsitatean, honoris kausako doktore (2009).Santanderreko Palomar klubeko ohorezko bazkide izan zen.Elisabet Katolikoaren ordenako lepokoa eman zioten 2000.urtean.