Ramón Melendi Espina (Oviedo, Asturias, 1979ko urtarrilaren 21a), artistikoki Melendi izenez ezagutua, musika espainiarreko artista bat da.
Bere gaztaroan Ibarra Argoseko IES-ean ikasi eta 1 Formulako pilotu den Fernando Alonso ezagutu zuen, ondoren "El Nano" abestia eskainiko ziona. 2004an berak konposatutako "Con la luna llena" abestia urte bereko Espainiako Vueltako abesti ofizial izendatu zuten.
2006an PSP Gangs of London-erako Sony-ko protagonista nagusietako bat izango zela iragarri zen. Bertan M. ganster gaiztoari eman zion bizia. Proiektu honetarako, "Gangs of London" abestia konposatu zuen bideoklip batez lagundua. Bideoklip hau polizia-sirenetan girotuta dago. Bere karrera internazionalki aurrera eramateaz EMI multinazionala arduratu zen, lehenik, abestia Erresuma Batuan, abuztuaren 1ean eta Espainian, irailaren 5ean aditzera eramanez.
Real Oviedo taldeari ere eskaini zion kantu bat "Volveremos" izena duena. "Mientras no cueste trabajo" lana 2006ko azaroaren 13an publikatu zen. Bi formatuetan editatzen da merkatura ateratzen denetik: normala, 12 abesti dituen CD bat, eta berezia, 16 abestirekin eta DVD bat gehigarri bezala. "Vuelvo a traficar" proiektua: pelikula hau kalera irten zen abeslariaren biografia egiteko helburuarekin. 2007ko irailaren 29an diskoaren berrargitalpen bat kaleratu zen "Mientras no cueste más trabajo" deiturikoa. Honek, lau abesti gehiago ekartzen zituen ("Firmes", "El rey de la baraja", "Aceituna" eta "Me gusta el fútbol").
2007an Itzuli Onenerako Saria jaso zuen Musikaren Sariak emanda Kordoban. Halaber, iragarki kanpaina bat burutu zuen Canal+1 kanalarentzako "Me gusta el fútbol" deitua. Honetarako, kantu izenkide bat konposatu zuen.
2007ko azaroaren 12an epaitegian deklaratzera behartu zuten mozkorra zegoela liskar bat eragiteagatik Madriletik Mexikoranzko hegaldian. Hain larria izan zen egoera, komandanteari behartu ziola abiapuntura itzultzea aireratu eta bi ordu geroago. Aske utzi zuten adierazpena egin ondoren. Pixka bat beranduago, liskar honengatik, Pie Izquierdo Saria jaso zuen Cadena 100-en eskutik.
2006 eta 2008 urte artean, Blue Donkey Music bulegoa sortu zuen. Honen helburua karrera bat hasi nahi zuten abeslari gazteei bultzatzea zen. Lau taldeei eskaini zien kontratua: Algunos Hombres Buenos, Rasel, La Dama eta Belo & Los Susodichos. Azken hauek latindar Grammy sarietan izendatuak izan ziren, rock bokaleko talde hobereneko kategorian.
2008an, Melendi RLM-an sartzen da, artisten zuzendaritza bulegoa denan. Honek ere, zuzentzen ditu Alejandro Sanz, Miguel Bosé eta David deMaría, beste batzuen artean.
Urte bereko abuztuaren 9an "Un violinista en tu tejado" singlea aurkeztu zen irratiko kate espainiar batean, 40 Principalesen, hain zuzen ere. Abesti hau abeslariaren laugarren diskoan aurki dezakegu, "Curiosa la cara de tu padre" izena duena. Disko hau irailaren 16an publikatu zen. Album honi esker, irrati-kate berberak Bakarlari Hoberenaren Saria eman zion.
2009ko martxoaren 17an, bere azken biraren hasierarekin bat etorriz, "Aún más curiosa la cara de tu padre" CD bikoitza kaleratzen da, disko originala gehi CD gehigarri bat ekartzen duena bederatzi abesti berrirekin. Interneteko loturen bitartez, artistaren web orri ofizialean kokaturik dauden abesti esklusiboak aurki daitezke.
2010 urte hasieran, jaialdi erraldoi batean parte hartzen du Caracasen, beste talde espainiar batzuekin batera. Urte honetan zehar, kontzertu bira bat hasten du Espainia eta Latinoamerikatik. Momentu berdinean, konposatzen hasten da bere album berrirako, azaroaren 2rako. Irailaren 11n "Barbie de extrarradio" abestia kantatzen du irratian, bere disko berriaren singlea, azaroaren 2an kaleratu zena, "Volvamos a empezar" izenarekin. Hamabi abesti ditu diskoak eta hauek rock estilo handiagoa dute aurreko diskoekin konparatuta. Abesti hauetan, runbaren eragina nabaria da.
Azaroaren 15ean aita izaten da bigarren aldiz: Marco izena jartzen dio La Damarekin edukitzen duen semeari eta "Marco es un canalla" abestia dedikatzen dio. Abesti hau "El Hormiguero" telebista-programan estreinatzen da lehen aldiz eta eskuratzen duen ospearengatik, grabatzea erabakitzen du Pablo Motos aurkezlearekin. Biltzen duten dirua ongintza helburuetara bidaltzen da. 2011ko maiatzaren 3an, lehenengoz, online ematen du kontzertu bat zuzenean, eMe plataformaren eskutik.
2012ko irailaren 11n bere seigarren albumeko lehen singlea aditzera eraman zuen, "Lagrimas desordenadas". Disko hau, azaroaren 13an kaleratu zen, abesti rockerogoak edukiz, abeslariak esan bezala. Orain, Melendi momentu hoberenean dago, bai pertsonalki eta bai profesionalki.
2012ko otsailean "La Voz"-eko, "The Voice" formatu holandarrean oinarritutako Telecincoko programa musikala, epaileetako bat izango dela baieztatzen da, David Bisbal, Malú eta Rosario Floresekin batera.
2005ean bere lehenengo alaba Carlota jaiotzen da. Haur hau Miriam Martínez de la Vegarekin edukitako erlazioaren fruitu izan zen. "Carlota" izena daraman abestia dedikatzen dio bere alabari. 2010ean bere bigarren haurra jaiotzen da, Marco. Seme hau bere emazte abeslariarekin eduki zuen Dámaris Abad Anselmo (La Dama). Marcori ere abesti bat dedikatzen dio, "Marco" izena daramana.
-Sin noticias de Holanda (2003)
-Que el cielo espere sentao (2005)
-Mientras no cueste trabajo (2006)
-Curiosa la cara de tu padre (2008)
-Volvamos a empezar (2010)
-Lágrimas desordenadas (2012)
-Mientras no cueste más trabajo (2006)
-Aún más curiosa la cara de tu padre (2009)
-Volvamos a empezar (Berrargitalpena) (2011)
-Pablo Moro: "Maria" (2005)
-Algunos Hombres Buenos: "Salta" (2006)
-Un tributo a Brasil: "Adiós Tristeza" (2006)
-Rasel: "Mil Razas" (2007)
-Los Galván: "Por eso canto" (2007)
-Guarana: "De Lao A Lao" (2008)
-Pignoise: "Estoy enfermo" (2009)
-Los Chunguitos: "Con la luna llena" (2009)
-Fernando Tejero: "So payaso" (2010)
-Porretas: "Dos pulgas en un perro" (2011)
-Mojinos Escozíos y Ariel Rot: "Al carajo" (2011)
-Pablo Motos: "Marco" (2011) (irabaziak Fibrosi Kistikako Espainiar Federazioari eman zizkien)
-Pablo Alborán, Dani Martín, Malú, Carlos Baute, Rasel y La Dama: "Cuestión de prioridades por el cuerno de África" (2012)