"Boston Latin School" en graduatu zen, baita ere, "Harvard College Observatory"ko laguntzailea izan zen. Beranduago matematikako katedra bat eman zioten "Academia Naval de los Estados Unidos"ek. 1867an "Observatorio de Allegheny"ko zuzendaria izatera iritsi zen eta Pittsburgh, Pennsylvania an astronomiako irakasle izan zen, kargu hau 1891era arte izan zuen nahiz eta Smithsonian Institution eko hirugarren idazkari izan zen sasoi hartan 1887. Langley "Observatorio Astrofísico Smithsoniano"ko sortzailea izan zen.
1886an Langleyek Henry Draper domina jaso zuen de la Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren eskutik eguzkiaren fisikan lagundu izanagatik. 1890ean Pittsburgheko "Observatorio Alleghenyn" Frank Washington Veryrekin publikaturiko infragorrien azterketez baliatu zen Svante Arrhenius berotegi efektuko lehenengo kalkuluak egiteko.
Langleyek aireak baino gehiago pisatzen zuen lehenengo tresna hegalaria eraikitzen saiatu zen. Bere ereduak hegan egin zuten baina bere bi pilotaturiko hegaldien saiakerak gazki egin zituzten, nahiz eta bere ereduak Wright anaienak baina anbizio gutxiago eduki.
Langley motorrik gabeko hegazkinekin eta aireplanoekin esperimentatzen hasi zen, hauek banda malguekin bultzatzen ziren, bertan hegazkina higitzen duen energia bandaren bihurduran mehatxaturik aurkitzen zen. Ezin izan zuen Alphones Pinaudek lorturiko emaitzak aurrera atera, berak erabilitako teknika berdina erabili baitzuen baina horrek ez zuen gogogabetu. Bere tresnak frogatzeko txandakako beso bat sortu zuen, honek Wright anaiek sorturiko hairezko tunelaren antzeko eginkizuna zuen. Pertsonekin erabili ahal izateko hegazkina garatzeko eta eredu handiagoekin, hau da, gasolinarekin eta lurrunezko motorrarekin funzionatzen dutenak sortzeko 50.000 dolarreko beka bat eskuratu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskutik eta 20.000 dolarrekoa Smithsonian Institutionen eskutik. Bere diseinuak kontuan hartzeko distantziak egin zituzten, honek bere ereduen egonkortasuna eta bultzada frogatzen du. Hauek alanbreko estrukturaz eginikoak ziren. Diru laguntzak eskaini zizkion Wright anaiei baina hauek ez zuten onartu nahi izan orduan Charles M. Manly kontratatu zuen ingeniari eta frogetako pilotu bezala.
Fuselajea sortzen ari ziren bitartean, propultsatzailearen garapena egiteko motorren fabrikatzaile bat azpikontratatu zuten. Fabrikatzaileak motorra potentzi eta pisu espezifiko batean egin behar zuen lanean porrot egin zuenean, Manlyk amaitu behar izan zuen diseinua. Motor honek Wright anaien motorrak baino kiloko potentzia gehiago eskaintzen zuen. Motorra, nahiz eta ez zen guztiz Langleyren obra izan, hegazkigintzaren proiektuko ekarpen garranzitsuena izan zen.
Berak pilotaturiko makinak alanbrezko estrukturako bi pare hegal zituzten tandemen. Biraketaren eta maldaren kontrola zuen, baina ez inklinazioarena, horregatik angelu egokia lortzeko pisuaren banaketa kontuan hartzen zuten. Wright anaien hurbiltasuna kontrastatuz, hauek hegazkin bizkorra eta arina aurkitzen saiatzen ziren horrela haize gogorrei eraso egin ahal izateko. Langleyek, aldiz, istripu hilgarriak saihestu zituen artefaktuak Potomac ibaian frogatuz. Honek jaurtiketarako katapulta bat behar izatea eragiten zuen. Hegazkinak ez zuen lurreratzeko trenik eraustaldiko hegazkinak uretan bukatuko zuela baitzegoen aurrikusita. 1903ko irailaren 7 eta 8ko akatsen ondoren, proiektua alde batera utzi zuten. Diseinuko zati handienak bere honetan berreskuratu ziren ibaietik.
Langleyren hegazkina aldatu egin zuten eta egan egitera iritsi zen Glenn Curtissek pilotatzen zuelarik 1914. urtean, Wright anaien patentearengatik borrokatu izanagatik.
Dirudi Langleyek ez zuela Wrighten berrikuntza garrantzitsuena berdintzeko era eraginkorrik aurkitu: hegazkina kontrolatzeko modua oso handia zen pilotuaren pisuarekin maniobratu ahal izateko. Beraz, “Airdome” a aireratu izan balitz, Manly arriskuan egongo litzateke eta Wright anaien erreputazioa ez zen oso nahigabeturik ikusiko.
Beraren babeserako alegatu daiteke Langleyek zenbait berri eta proposamen idatzi behar izan zituela bere patrozinatzaileentzat, bien bitartean Wright anaiek askatasuna zuten, hau da, beraien dirua xahutzen zuten.
Langleyren izena hegazkigintzarekin zerikusia duten zenbait elementu izendatzeko erabili ohi izan da:
Langleyen domina
Langley X-43A Hyper-X NASAtik
NASA "Langley Research Center" (NASA LaRC), Hampton, Virginia
"Langley Air Force Base"
"Langley Memorial Aeronautical Laboratory"
"Langley", eguzki erradiazioaren unitatea
"USS Langley (CV-1)"
"USS Langley (CVL-27)"
Bigarren Mundu Gerran, "SS Samuel P. Langley" kargaontzia bere ohorez izendatu zuten.