Attila Csihar (Budapest, Hungaria, 1971ko martxoaren 29a), Norvegiako black metal Mayhem musika taldeko abeslaria. Venom, Celtic Frost, Kreator edo Destruction bezalako musika taldeen influentzia zuela, 15 urte zituela Csiharrek Tormentor taldea sortu zuen taldeko gazteena izanik eta Hungariako black metal musikaren aintzindaritzat hartzen dira. 1990ean Tormentor banatu egin zen eta Csihar dark ambienteko Plasma Pool taldea eratu zuen Csiharrek. 1993an, Euronymous gitarrajole norvegiarraren gonbidapena jaso zuen Mayhemen lehen albumean ahotsak grabatzeko, De Mysteriis Dom Sathanas izenekoa. Hamaika urte geroago, Csihar Mayhem taldera itzuli zen Maniac ordezkatzeko eta gaur egun Necrobutcher eta Hellhammerekin batera taldeko kide ofiziala da. Baita ere, Keep of Kalessin, Sunn O))),Aborym, Limbonic Art taldeetan parte hartu du. Csiharrek bi seme-alaba ditu, Arion izeneko semea eta Julia izeneko alaba.
Lehen urteak
Csihar Hungarian, Budapesten jaio zen, 1971eko martxoaren 29an. Txikia zela abeslaria izatea amesten zuen eta denbora asko igarotzen zuen etxean Iron Maidenen eta Black Sabbathen abestiak abesten. 14 urte zituela herriko waterpolo taldera batu zen eta bertako kide batek guitarra jotzen zuen bere lagun batez hitz egin zion,Tamás Buday izenekoa. Hurrengo urtean, 15 urte besterik ez zituela, Csihar eta Budayk Tormentor musika taldea sortu zuten, György Farkas bajujole eta Márton Dubecz baterijolearekin batera. Gaztaroan beste talde batzuk ezagutu zituen: Swans, Coil,Current 93, Einstürzende Neubauten, Laibach o Skinny Puppy, geroago influentzia handia izango zuena bere proiektuetan, pornografia munduan bezala.
1987an, Hungarian emaitza oso txarrak lortu zituen lehiaketa musikal batzuetan parte hartu ondoren, Tormentorrek bere lehen grabazioa atera zuen; The Seventh Day of Doomen demoa. Hurrengo urtean bigarren grabazioa atera zuten, Anno Domini (1995ean berriz aterata) eta 1990ean taldeak bere banaketaren berri eman zuen. Orduan, Csiharrek dark ambienteko Plasma Pool musika taldea sortu zuen István Zilahy teklista eta Lázló Kuli baterijolearekin batera. Garai honetan hasi zen abeslaria drogak kontsumitzen.
Mayhem
Tormentorren banaketa eta bi urte geroago, bertako kideek Anno Dominiren kopia batzuk egin zituzten aseteetan beraien lagunei oparitzeko; hauetako kasete batzuk askotan kopiatuak izan ziren black metal undergroundeko album oso ezaguna izatera iritsiz. Hauetako kopia batek Norbegian bukatu zuen, Øystein Aarsethen (Euronymous izenez ezaguna) eskuetara iritsi zen, Mayhemeko gitarrajolea eta Deathlike Silence Productions disketxearen jabea. Aarsethi Tormentorrek interesa sortu zion eta albuma berriro ateratzeko eskaini zen, gainera Csihar bere abeslaririk gustokoenetako bat bihurtu zen, eskutitz bat idatzi zion orduan. Eskutitzean abeslari berri bat bilatzen ari zela diska berri bat grabatzeko azaldu zion Euronymousek,zeren aurreko abeslariak, Per Yngve "Dead" Ohlinek, bere buruaz beste egin zuen. Attilak onartu egin zuen eta Bergenera zijoan tren bat hartu zuen. Musika guztia grabatua izan zen eta letrak Deadek idatziak ziren. Albumaren grabazioa amaitu ondoren, Mysteriis Dom Sathanas izenekoa, Csihar Hungariara itzuli zen Euronymousen hilketaren albistea jaso zuenean Varg Vikernes bajujolearen eskutik, Mayhemen banaketa eragin zuen eta albumaren argitaratzearen data atzeratu zen 1994ko maiatzera arte.
1995ean, Mayhem berrian bera abeslari bezala ez egotearen erabakiak eta gertatu berri zen Aarsethen galerak Csiharrek kontsumitutako drogen kopurua areagotzea eragin zuen eta honek musika eszenatik urruntzea erabaki zuen denboraldi baterako karrera bukatzen konzentratzeko eta familia bat eratzeko.
Aborym
1998an, metal extrem eszenara itzuli zen abeslari bezela parte hartuz Aborym10 italiar taldearen Kali Yuga Bizarre albumean eta Mayhemeko taldeko kideekin harremana berreskuratuz Milanen kontzertu batean berak parte hartu zuen, «From the dark past» abestia abestuz. Hurrengo urtean, Aborymeko abeslari ofiziala izango zela igarri zuten aurretik zegoen Yorga SM abeslaria joan ondoren. Handik urte batera, Tormentor sortu zuen berriro ere, baina beste kide batzuekin. 2001eko urtarrilean Aborymen lehen diska argitaratu zuten Csiharrekin abeslari ofizial moduan, Fire Walk With Us izenekoa eta irailean, Avantgarde Music disketxeak Recipe Ferrum! atera zuen merkatura, Tormentorren azken estudio diska.
2002an, Csihar atxilotua izan zen Trevison (Italia) 158 extasis pirula edukitzeagatik eta haxix kopuru txiki batengatik. Urte bat geroago, Aborymen hirugarren albuma argitaratua izan zen, With No Human Intervention izenekoa. 2005ean, Csiharrek taldea utzi zuen eta Prime Evil abeslariak ordezkatu zuen, naiz eta Generatorren abesti baten grabazioan parte hartu zuen, taldearen laugarren albumean.
Mayhemera itzulera
Mayhemetik alde egin eta hamaika urtera, Csiharrek Maniac (Sven Erik Kristiansen) abeslariarak taldea utzi zuenaren berri izan zuen eta 2004ko azaroan, txutxumutxu askoren ondoren, ofiziala egin zen Attila Csiharren sarrera taldera. Elkarrizketa batean, Csiharrek, zera esan zuen:Egia esan ez nuen inoiz utzi taldea, beti egon naiz harremanetan beraiekin. Chimera albumaren ondoren hasi ziren arazoak Maniacekin, ez zen denbora asko faltako banda uzteko.2006ean , Mayhem beraren laugarren estudio diskaren grabazioekin hasi zen, Ordo Ad Chao izenekoa. Csiharrek idatzi zituen letra gehienak bertan. Hellhammer baterijoleak esan zuen, "Bere ahotsak aldaketa garrantzitsua jasan du, ez du zerikusirik De Mysteriis Dom Sathanasen zuenarekin" eta Necrobutcher bajujoleak Csiharrek bandarekin zuen lana nabarmendu zuen, zera esaten, " Bere konpromezua taldearekin gu hirurona batuta baino handiagoa da".
Ordo Ad Chaok aipamen onak jaso zituen eta kritikariek Attila Csiharren itzulera goraipatu zuten. Chad Bowarrek, About.com-eko kritikariak esan zuen "Albuma oso atmosferikoa da, baina baita ere riff interesgarriak ditu belarrian sartzen direnak. Attilaren ahotsak gogorrak dira eta madarikatuak eta bere itzulerak taldearen soinua hobetu du". Harald Fossbergek, Aftenposten egunkari norbegiarrak, zera aipatu zuen "Letrak ilunak dira
apokalipsiko pasarte batzuen ikuspuntuekin. Attilaren ahotsak Grigori Rasputin konjuru madarikatuak rezitatzen egongo balitz bezala aditzen dira".
Albumak Spellemann saria jaso zuen (Grammy norbegiarra izenez ezagutua) metaleko albumik onenaren sailean, Dimmu Borgir, Audrey Horne eta Red Harvesti gailentzen. Ordo Ad Chao ere hamarkadako 50 albumik onenen barnean sartu zuen Metal Hammer aldizkariak.
2007tik, Nader Sadek artista egiptoarrak Csiharrek Mayhemen kontzertuetan erabiltzen dituen maskarak diseinatzen ditu, baita ere 2009ko tour ipar amerikarrean hartu zuen parte. 2009ko azaroan, Mayhemean atxilotuak izan ziren Tilburgko (Holanda) hotel bateko gela bat hausteagatik.
Sunn O)))
2003an, drone metaleko Sunn O))) talde
estatubatuarrak, Stephen O'Malley buru zelarik (Csiharrek 1995ean ezagutu zuena), bere album berriko abesti batean abestea eskaini zion, White2 izenekoan. Diska hurrengo urtean izan zen kaleratua. Une hartatik aurrera Sunn O)))rekin elkarlanean aritzen jarraitu zuen, bai estudioetan baita kontzrtuetan ere, bertan adaxka batzuk dituen zaku baten antzeko zerbait eramaten du, ideia zuhaitz baten itxura edukitzea zela azalduz, naturarenganako lilura sentitzen baitu (belarjalea da). 2008an, San Olaf de Bergengo katedralean Dømkirke zuzeneko albuma grabatu zuten eta hurrengo urtean Monoliths & Dimensions albuma atera zuten, «Big Church (Megszentségteleníthetetlenségeskedéseitekért)» abestia dago bertan, izenburu hori Csiharrek aukeratu zuen hungariar hiztegiko hitzik luzeena delako.
Beste proiektu batzuk
1999 urtean Emperorrekin «Funeral Fog» abestiaren bertsio bat grabatu zuen A Tribute to Mayhem: Originators of the Northern Darkness albumean sartu zutena. 2003an, Csihar extreme metaleko Keep of Kalessin talde norbegiarrera batu zen Frost perkusionistarekin batera. Hurrengo urtean EP Reclaim argitaratu zuten eta handik gutxira taldea utzi zuten beste biek proiektu berriekin bertan egoteko astirik ez zutelako.
Sunn O)))rekin elkarlanean aritu ondoren, Csiharrek proiektu paralelo batzuk osatu zituen bere Grave Templeko kideekin, Burial Chamber Trio eta Pentemple. 2008an Void Ov Voices izeneko dark ambienteko proiektu bat sortu zuen bakarlari moduan, bertan abestu eta instrumentu guztiak jotzen ditu, eta zuzenean aurkeztu zuen europar jira batean Ulverren abiatzaile bezala.
Attila Csiharrek baita ere gonbidatu berezi bezala elkarlanean aritu da esaterako Enslaved (Euronymousi adierazpena gauzatuz), Shining, Current 93, Dissection o 1349 taldeen kontzertuetan besterik beste.
Martxoaren hasieran eta 2010eko apirilaren hasieran, Csiharrek Inferno Metal Festivalean emanaldi hirukoitz bat eman zuen: Jarboerekin aritu zen, Mayhemekin antzeztu zuen eta Norbegian zuzenean aurkeztu zuen bere Void Ov Voices proiektua.
Mayhemen lehen albuma non Csiharrek letrak idatzi zituena Ordo Ad Chao izan zen. Letra hauek gai filosofikoetaz dihardute esate baterako caosen teoriaz , UFO fenomenoez eta Roswellen kasuaz ere.
Tormentorren Recipe Ferrum! albumak ere Csiharrek idatzitako letrak ditu, eta hungariar folklorearen gaiaz aritzen da esaterako, eta Jancsi Paprika y Monyok Kaponyanyi Hetszunyu bezalako pertsonez.