Kareem Abdul-Jabbar ( 1947ko apirilaren 16an jaio zen, Harlem, New York-en, Ferdinand Lewis Alcindor izenarekin. Estatu Batuetako saskibaloi jokalari izandakoa da Milwaukee Bucks eta Los Angeles Lakers taldeetan ibilitakoa 1969tik 1989ra.
Lew Alcindor izenez zen ezagutua 1971n izena aldatu aurretik. Urte batzuk geroago
Islamera bihurtu zen Malcolm Xen autobiografia irakurri ondoren.
Abdul-Jabbarrek 42 urterekin utzi zuen saskibaloia NBAren historiako puntugilerik eta txapelgilerik handiena izanik. All-Star Game gehienak jokatu dituen jokalaria ere izan da. Izan dituen irabaziak historian inork eduki dituenak baino ikaragarriagoak izan dira: urteko Rookie eta NBAko txapelduna 6 aldiz BUCKs eta Lakersekin, bi aldiz NBAko finaletan MVP , 19 aldiz All-Star eta bi aldiz ligako puntugilerik handiena.
playoffseko 8 errekor eta All-Starreko 7 ere baditu.
Gizon gordea izan zen, ez zuen prentsarekin harremanik eduki nahi. The Sporting News aldizkarian esan zuen " mutil gaiztoen artean neu naiz okerrena". 1988-89 ko temporadan, bere azkeneko temporadan, Abdul-Jabbarri zelai guztietan omenaldia egin zioten.
High School
Abdul-Jabbar Ferdinand Lewis Alcindor Jr. izenez jaio zen Nueva Yorken, bigarren mundu gerra amaitu eta bi urte geroago. Bere amak Cora zuen izena eta aitak Ferdinand. Jaio zenean 6 kiloko pisua zuen eta 57 zentimetro neurtzen zituen. Ez da harritzekoa Abdul-Jabbar hain altua izatea, bere aitak 1,91 eta amak 1,78 metro neurtzen zituztelarik. ) urterekin 1,75 neurtzen zuen eta 14rekin 2,03 metrotaraino heldu zen. Edukazio katoliko batekin hazi zen eta bere lehen garaipenak bere institutuarekin lortu zituen. Harlemen bere gelako mutilik altuena zen eta gelakideen artean mutil arrarotzat ikusten zuten.Nueva Yorkgo eskolako saskibaloia menperatu ondoren, 3 kampeonato, 71 garaipen jarrai eta 2.067 puntu sartu ondoren, UCLAn jolaten hasi zen John Woodenen Bruinsentzat.
Unibertsitatea
"Abdul-Jabbar UCLAko partidu batean"
Alcindorrek ranking eskolar guztiak hautsi zituen.1967 eta 1969 urteko jokalari bezala aukeratu zuten The Sporting News, aldizkariak, United Press International eta Associated Press aldizkariek. NCAA torneoko All-American eta MVP aukeratua ere izan zen 1967, 1968 eta 1969 urteetan.Naismith College Player of the Yearko lehen irabazlea izan zen 1969 urtean. Alcindor taldeko burua izanda,Wooden eta UCLAk hiru titulu nazionalak lortu zituzten. Hain handia izan zen Abdul-Jabbarren influentzia non mateak egitea debekatu zuten saskibaloi unibertsitatean
1967tik aurrera.
UCLArekin jolasten ari zen partidu batean, lesio bat izan zuen córnean eta horregatik eramaten zituen bere betaurreko karakteristiko horiek. Bere hiru temporadetan 26,4 puntu, 15,5 errebote eta 64%ko tiro portzentaia lortu zituen.
Profesionala
Milwaukee Bucks:
Milwaukee Bucks bere bigarren temporadan besterik ez zegoen Alcindor NBAko DRAFT bezala aukeratu zutenean. Pibot bat behar zuten Milwaukee Bucksen, eta Bill Russel aukeratu zuten. Honek Alcindorrekin temporada ezin hobea egin zuten eta Alcindor urteko Rookie bezala aukeratu zuten.
1971-1972ko temporada baino lehen, Alcindor Katolizismotik Islamera pasatu zen eta Kareem Abdul-Jabbar izena jarri zuen. Khalifah Hamaas Abdul Khaalisek bihurtu zuen islamera, Islameko nazioaren buru bat.
Nahiz eta Milwaukeen izugarrizko arrakasta izan, Abdul-Jabbar ez zegoen gustura bertan, jende gutxi zegoelako bere kultura eta erlijio berberak banatzen zituenak eta honegatik talde aldaketa eskatu zuen.New York Knicks edo Los Angeles Lakersera pasatzeko eskatu zuen eta Buckseko zuzendariak Walt Wesley eta Abdul-Jabbar Lakersera bidali zituen 1975ean.
Los Angeles Lakers
1975-1979:Chamberlain ahazten
Wilt Chamberlain bi urte lehenago erretiratu zen. Abdul-Jabbarrek 10 garaipen gehiago ekartzen lagundu zuen bere lehen temporadan. 27,7 puntu eta 16,9 erreboterekin temporadako MVPa izanik.
Urrengo temporadarako Jerry West ekarri zuten entrenatzaile lanetarako.Honek taldea lehen postura eraman zuen. Abdul-Jabbar MVP izan zen berriro, bostgarren aldiz 8 urtetan, Bill Russell
en errekorra berdinduz. Baina Los Lakersek jipoia hartu zuen finalen Portland Trail Blazersen aurka galduz.
1979-1985: Magic eta Showtimea
Abdul-Jabbar Magic Johnsonekin.
1979 Los Lakersek 2,06m-ko base berri bat ekarri zuen Michigan Stateko unibertsitatetik, hau
Earvin "Magic" Johnson zen. Honen ekarpenak Abdul-Jabarri beste 5 garaipen lortzea egin zion.
Eraso ikusgarri batekin “Showtime” bezala ezagutua Lakersek bederatzi titulu irabazi zituzten
Abdul-jabbarren azken 10 urteetan.
Kiroleko kirolaririk ikusgarriena dela esan zuen Magic Johnsonek Gary Smithi. Abdul-Jabbarren azken urteetan bere lana importanteagoa egiten joan zen. Yoga eta arte martzialak egin zituen bere besoak eta ankak indartsu eta arin mantentzeko, eta partidu oro baino lehenago meditatu egiten zuen lasaiago egoteko. Bere arte martzial maisua Bruce Lee izan eta berarekin pelikula bat grabatu zuen, “Game of Death” izenarekin.
sky hook:
Abdul-Jabbar sky hook izeneko jaurtiketa egiten
Abdul-Jabbar bere jaurtiketa pertsonal horregatik zen ezagutua, "Sky Hook" izenez ezagutua non bere altuera guztia aprobetxatzen zuen besoa guztiz zabalik goitik berako jaurtiketa egiteko, jaurtiketa honen abantaila txapela egitea oso zaila dela da. Bere karrera guztian oso gutxi izan dira jaurtiketa hau egin ahal izan dutenak.
Jaurtiketa hau eskolan ikasi zuen, 5. graduan, eta berak esaten zuen aurpegian golperik ez jasotzeko jaurtiketa bakara zela. Urte batzuk geroago bere lagun Magic Johnson imitatzen saiatu zen, Baby Hook edo Junior Sky Hook izeneko jaurtiketa batekin.