Sergio Busquets

Sergio Busquets Burgos, Sabadellen jaio zen, Bartzelonako herri batean 1988ko uztailaren 16an. espaniar futbolari ospetsua da, erdilari bezala jokatzen du Fútbol Club Barcelona taldean, lehenengo mailan. Sergio, Carlos Busquetsen semea da, bartzelonako atezain ohia izan zena, eta gaur egun, katalan taldearen atezainen entrenatzailea dena. Ibilbidea

Nahiz eta Sabadellen jaioa izan, Badia del Vallesen hezia izan zen. 2005ean Futbol club Bartzelonan ingresatu zen. Sergioren progresioa zela eta, Frank Rijkaardek lehenengo taldeko partiduetara konbokatu zuen Kataluniako kopan. Txapelketa honetan, talde gorri-urdinak RCD Espanyol taldeari irabaztera iritsi ziren.

2007/2008 denboraldian, Pep Guardiolaren agindupean jokatu zuen bartzelonako filialean eta hirugarren mailako txapeldun gelditu ziren, bigarren B mailara igoz. Busquets 23 partidata izan zen konbokatua eta bi gol sartu zituen.

Hurrengo denboraldia, Guardiola, lehenengo taldera igo zutenean, Sergio berarekin eramatea erabaki zuen pretenporadako konzentraziora, minutu batzuk emanez Kataluniako kopan, hemen sartu zuen Sergiok bere lehen gol ofiziala bartzelonako kamisetarekin.

Hortik gutxira, Sergio Busquetsek, bere lehenengo partidu ofiziala jolastu zuen bartzelonarekin lehenengo mailan. Ligako bigarren jardunaldian, 90 minutuak jokatu zituen Racing de santanderren aurka. Gaur arte, Sergiok beti jokatu izan du bartzelonako lehen taldean, fitxa ofizialarekin eta pixkanaka-pixkanaka emaitza hobeak ateratzen joan da. Sergiok, Vicente del Bosque, Espainiako hautatzailearen arreta piztu zuen eta honek, selekziorako hartu zuen. Bere lehenengo debutaldia 2008ko urrian izan zen, Espainiako sub21 taldean.

Data eta ekintza esanguratsuak

Lehen esan bezala, 2008ko urriaren 22an, Sergiok bere lehenengo gola lortu zuen talde gorri-urdinarekin bere debutean txapeldunen ligan.2008ko abenduaren 22an, Bartzelonarekin berritu zuen bere kontratua 2013 arte.

2009ko maiatzaren 27an, Champion leaguen izan zen alineatua Manchester United taldearen aurka, non 2-0koa izan zela Bartzelonaren alde.

2011ko maiatzaren 28an Champions leagueko txapeldun izan zen Bartzelonarekin bigarren aldiz, Manchester Uniteden aurka.

2008ko urriaren 11n Espainiako sub21 taldearekin debutatu zuen Eurokoparako klasifikaziorako partida batean, Suitzaren aurka, eta gol bat sartu zuen.

2009ko otsailaren 6an Vicente del Bosquek, Espainiako selekzioarekin jolasteko konbokatu zuen, lagunarteko partida batean, Ingalaterraren aurka, baina ez zuen jolastu. Hilabete batzuk pasata, 2009ko apirilaren 1ean, berriro ere konbokatu zuten Espainiako selekzioarekin munduko futbol kopan jolasteko, Turkian jolastu zena.

2009ko ekainean, konfederazioko kopan jokatzeko konbokatua izan zen.

2010eko maiatzaren 29an Vicente del Bosquek Sergio hautatu zuen 2010eko futboleko kopa mundialean jokatzeko. Tapelketa honetan titular jokatu zuen.

2010eko uztailaren 11n munduko futbol kopako txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin, berriro ere titular jokatuz.

Progresioa

Sergio Busquetsen progresioa oso ona izan dela argi dago, izan ere, oso maila bajutik hasi zen jolasten futbolean, eta gaur egun munduko talde oberenetarikoan dago jolasten. Sergio Busquetsek, futbolean irabazi daitezken titulu guztiak irabazi ditu, bai bartzelonarekin eta baita Espainiako selekzioarekin ere.

Sarrera